Jan-edanak  IV. urtea // 154. zenbakia

Ardaoaren V. Mundu Foroa Errioxan


Foroan, bost gai jorratuko dira: aldaketa klimatikoa eta ondorioak, Europako Batasuneko eta Munduko ardaogintzarako araudi barria, merkaduaren egoerea eta ardao-estilo barriak eta ardaogintzan daborduko garapen ekonomikorako dagoan inguruen bilakaerea.

Aldaketa klimatikoaz eta ardaogintzarako araudi barriaz egin dogu berba aurreko artikulu batzuetan. Bestalde, arlo ekonomikoari jagokonez, mundu zabalean ardaoen komerzializazinorako erabilten diran estrategiak aztertuko dira. Sormen enpresariala, merkaduen ezagutza eta salmentarako estrategia aztertuko dira. Marketin arloan, ardao estiloen joera barriak aztertuko dira: kontsumitzaileen joerak eta sensibilidade barriak, kalidadezko ardaoen etorkizuna, jatetxeetako ardao kartetako joerak eta lujozko produktuen artean, ardaoen marketina. Azkenik, ardaogintzarako inguruen garapen integralerako arloan, ardaogintza eragile sozioekonomiko izan dagian, sektorearen aukerak aztertuko dira.

Beraz, Errioxa ardaogintza arloko gune ideia-sortzaile bihurtuko da foro honi esker. Bertan, ardaogintza sektorea eragile sozioekonomiko erreferente legez aztertuko da eta berau zaintzea eta sendotzea da helburua.


Imanol Sarasola,
enologoa

Munduko hainbat aditu bilduko dira LogroƱon ardaogintzearen inguruko egoerea eta etorkizunari begirako bilakaera aztertzeko. Besteak beste, sektorean dagozan aurrerakuntzen barri izan, ardaogintzan dabizanen arteko hartu-emonak sendotzea eta baliabideak hobetzea izango dira foroaren helburuak, sektorea gero eta indartsuagoa eta gogorragoa izateko.

V. Foro hau martiaren 28an, 29an eta 30ean egingo da. Errioxako gobernuaren Nekazaritza eta Garapen Ekonomikorako sailak eta Errioxako Enpresarien Elkarteak antolatu dabe eta Errioxako Auditorio eta kongresuetarako Jauregian izango da.

Ardaoaren Foroan ardaogintzaren inguruko helburu barriak eta une honetan dituan arazoak (teknikoak, politikoak, araudiak..) aztertuko dira eta, era berean, eztabaidea egingo da sektorearen garapena ingurune emankorragoetara zabaltzeko aukerak aztertzeko.