Ipar Uribek eta Durangaldeak jokatuko dabe Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala barikuan
Ondorioz, sailkapen-faseko saioak guztiak jokatu eta gero, holan dagoz gauzak:
“A” multzoa // Irabazitako saioak
1. Durangaldea 2
2. Busturialdea 1
3. Arratia 0
“B” multzoa // Irabazitako saioak
1. Ipar Uribe 2
2. Lea-Artibai 1
3. Bilboaldea 0
Finalean parte hartuko daben bertsolariak:
- Ipar Uribe: 18 urterarte (Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro); 19-23 urte bitartekoak (Beñat Vidal, Miren Loizaga eta Itaso Paia).
- Durangaldea: 18 urterarte (Eñaut Uruburu, Xabier Irakulis eta Miren Amuriza); 19-23 urte bitartekoak (Jon Unanue, Ibai Guridi eta Enea Pinillos).
Gauzak holan dirala, finala hilebete honetako 31n izango da, barikuan, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta kaleko Liburutegian. Aurrez aurre izango diran taldeak: Ipar Uribe eta Durangaldea.
Bizkaie!
Sailkapen-faseko azken saio biak Arratzun eta Markinan jokatu ziran. Arratzuko saioan Busturialdeko eta Durangaldeko taldeak izan ziran aurrez aurre, bigarren finalistea erabagiteko, talde biak egozalako saio bana irabazita. Azkenean, igazko sariketearen irabazleak gailendu ziran, durangaldekoak. Busturialdeak 373,5 puntu lortu ebazan eta Durangaldeak, barriz, 379,5.
Bestalde, Markinan, Lea Artibaiko eta Bilboaldeko taldeak izan dira lehiatu ziranak; Lea-Artibaik 382 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 366.