Txina barriko gorria asmau eban emakumea

Zigor Aldama 2012-06-13 14:01   Bidaide

Yue Sai ez da edonor, ez. Txinako emakumerik polifazetikoena da, behin eta barriz bere burua berrasmetako gai dana, Ekialdea eta Mendebaldearen arteko zubia. Txinatar askok, helduek batez be, telebisinoko aurkezle zanean ezagutu eben.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Shanghain etxea topau gura badozue...

Zigor Aldama 2012-05-29 12:42   Bidaide

Bost urtean, nire etxea nabarmen txikitu da, lehengo erdia da orain, hain zuzen be. Ez nabil guzurretan: 100 metro koadro neukazan lehen, orain, barriz, 52. Arrazoia? Txinatar batzuei ez jakezala kanpoko kazetariak gustetan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Dragoiak lehoien zaindari

Zigor Aldama 2012-05-07 15:24   Bidaide

Lo egin bako beste gau bat Shanghain, atzera be. Bukaresten baino sei ordu gehiago. Baina, merezidu dau eguzkiak urten arte itzarrik egoteak. Badira hiru urte Txinako uriburu ekonomikoan bizi diran athletic zaleek taldearen koloreak harro jantzi zituenetik, eta oraingoan baikortasuna da nagusi. Aurten kopetakoren bat irabaziko dogu, ziur, dino Iriborio Ugartek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txina modearen ikur

Zigor Aldama 2012-04-30 15:13   Bidaide

Luo Zilin-ena ez da edertasun txinatar tradizionala, izan be, milurtekoetan herri honetan nagusi izan dan ereduaren antitesia be izan daiteke: 183 zentimetroko altuerea dauka, edozein gizonezko kikildu eta lotsarazoteko modukoa, landa giroko emakumeen ohiko arpegiko larruazal baltzingoa eta Angelina Joliegaz lehiatzeko moduko ezpan haragitsuak ditu ezaugarri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Barran jantzan, txinatar amesaren bila

Zigor Aldama 2012-04-13 11:38   Bidaide

Zhang-ek dirua irabazteko emigrau eban Shanghaira. Diru asko irabazteko, hain zuzen be. Barran jantzan egiten ikasten dabil. Pentsetan ebana baino gogorragoa da. Zhang-ek ikusi dau arin irabazten dan diruak letra txikia daukala beti. Bezeroak mozkortu egiten dira, eta gu behartzen ahalegintzen dira. Txarrenak aberats barri gazteak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lotsaizunaren jostailuak (II)

Zigor Aldama 2012-03-30 10:26   Bidaide

Inor ez da harritzen Txinako lantegietako lan baldintza gogorrakaz. The Sun egunkari britainiarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan salduko diran pelutxezko maskoten ganean argitaratutako erreportaje batek polemika handia sortu dau. Made in China ipintea kontu bat da, eta beste kontu bat da saltoki baimenduek prezioaren % 50 hartzea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Lotsaizunaren jostailuak (I)

Zigor Aldama 2012-03-15 12:57   Bidaide

Gaur egun, Xuk 1.500 yuan inguru (180 euro) irabazten ditu hilean, gurasoak baino hiru bider gehiago. Baina, arnas-gaixotasun kronikoak izateko arrisku handia dauka, izan be pelutxeetako barrukoa sarritan toxikoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kazetarien akabua Chittagonen dago

Zigor Aldama 2012-02-28 14:01   Bidaide

Bagenkian arriskutsua izango zala. Baina, Chittagoneraino horretarako bakar-bakarrik joan ostean, inork ez eukan bueltan joateko asmorik. Itsasontzi erraldoiak zatitzen dituen milaka behargin ia esklabuak ze baldintzatan bizi diran erakutsi gura genduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Huaxi, txinatar aberatsen herria

Zigor Aldama 2012-02-10 14:45   Bidaide

Deigarriena herrixka horretan bizi diran ia 3.000 lagunen kontu korrontea da. Iturri batzuen arabera, hor bizi diranek bi miloe yuan (240.000 euro inguru) baino gehiago ditue gordailu eta finantza produktu desbardinetan. Bakotxa bere etxebizitzaren jaube da eta familiako gitxienez kotxe bat dago; horrezaz gan, urteko irabazien zati bat jasoten dau bakotxak urte amaieran.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Geldiro-geldiro, ailegau da ekoturismoa Txinara

Zigor Aldama 2012-01-30 11:40   Bidaide

Lehen japoniarrak ziran turismo masiboaren paradigmea, baina orain txinatarrak dira nagusi. Hazkunde ekonomikoak eta azpiegituren ugaltze itzelak turista talde ikaragarriak eroan ditu Txinako bazter guztietara. Turistok ez dabe ingurumena eta bertako kulturearenganako errespeturik. Badira salbuespenak, Jiuzhai-ko parke naturala, esaterako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Txinak auto elektrikoen alde egin dau

Zigor Aldama 2012-01-11 14:18   Bidaide

Lehenengo begiratuan, Txina ekologismoaren antitesia da. Munduan gehien kutsatzen dauen herrialdeak gero eta ke gehiago botaten dau. Kutsadurearen ondorioen inguruko eztabaidea zabaldu da oraintsu Txinan. Egoerea larria dala konturatu dira batzuk, ezin dala larregi luzatu. Hori dala eta, Shanghaik uri elektriko bihurtzeko lehenengo pausuak emon ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txinan zonbiak edonon

Zigor Aldama 2011-12-27 14:13   Bidaide

Txinan zonbi izena emoten jake programa automatiko batek sortutako erabiltzaile faltsuei. Profil irrealak dira, argazkirik bakoak, ez dago alkarreraginik ziberespazio horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Dibertigarria izateak tragedia baino ez dakar

Zigor Aldama 2011-12-16 14:51   Bidaide

Loboc herriko azokan erraz-erraz erosi daiteke tarsero bat. Prezioa: 500 peso (10 euro). Baldintza negargarrietan, kaiolatan eukiten ditue eta ezelako traba barik saltzen dira herritarren artean be.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaudík badauka lehiakidea Vietnamen

Zigor Aldama 2011-11-30 17:30   Bidaide

Hor dagoz sinistu ez egiteko moduko forma organikoak, muturrera eroandako neogotikoaren xehetasunak, eta zentzu bako espazioak: pasabide klaustrofobiko bat eta gela itzel bat. Bai, Antonio Gaudíren lan bat izan daiteke; nahiz eta Crazy House (etxe zoroa) honetako elementu batzuk Salvador Dalíren erloju bigunen antza handiagoa dauken.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Existiduten ez diran miloeka lagun (eta II)

Zigor Aldama 2011-11-18 14:04   Bidaide

Rajirak sei urte ditu, eta PBKOJP gobernuz kanpoko erankudeko haurtzaindegian irakurten ikasten dabil. Gurasoek sei seme-alaba ditue, eta bat bera be ez dago inongo erregistrotan. Ez dira existiduten. Calcuttatik mila kilometro baino gehiagora, historia bera topau dogu. Thailandiako iparraldean, Arphaek daukan gauzarik baliotsuena nortasun agiria da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Existiduten ez diran miloeka lagun (I)

Zigor Aldama 2011-10-28 15:03   Bidaide

Nortasun agiria erabilten dauen bakotxean Zhang Shufang tristeziak jota ikusten dogu. Izan be, ez da hori bere izena, guzurretako nortasuna da, familian pasetako ezbehar baten ondorioa. Bera da nortasun agiriko argazkian agiri dan emakumea, baina ez da bere benetako izena. Zhang Shufangen antzeko hamaika kasu dagoz.Txinatar asko erregistrau barik dagoz, hori dala eta ez dira existidu be egiten.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Karim Nimri: 'Medikuek jentea osasuntsu eukitearren kobrau beharko leukie, ez gaixoak osatzearren'

Zigor Aldama 2011-10-17 15:52   Bidaide

Karim Nimri (Bilbo, 1973) Txinako kulturea irakasle baten eskutik ezagutzeko asmoagaz etorri zan Txinara. Gaur egun, bilbotarraren helburu nagusia gorputzaren orekea lortzea da, hori da-eta txinatar medizina tradizionalaren oinarria, eta natureagaz bat eginez bizitea bere bai. Nexus China egitasmoa dauka orain eskuartean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Morboa eta turismoa (eta II)

Zigor Aldama 2011-09-23 12:11   Bidaide

Tailandian, Kwai ibaiaren ondoan, Tailandia eta Birmania lotzen zituan Heriotzearen Trenaren eraikuntzan hildako Koalizinoko 16.000 soldaduen (Danetara, 100.000 lagun inguru hil ziran) hilarriak agiri dira arduraz jagondako parkean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Morboa eta turismoa (I)

Zigor Aldama 2011-09-01 15:46   Bidaide

Leku gehienetan izugarrikerien museoak edegi ditue. Nagasakin, esaterako, bonba atomikoak 1945eko abuztuaren 9ko 11:02an eragindako kalte bildugarriak museo baten batu dira. Eraikinaren kanpoaldean isiltasuna eta tristezia dira nagusi. Uriaren zaratarik ez da ailegetan hara. 66 urte baino gehiago dira bonbeak dana txikitu ebala. Leherketearen erdigunean monolito baltz batek 70.000 hildakoak gogoratzen ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txinan bizikletak nagusi barriro be

Zigor Aldama 2011-08-23 15:40   Bidaide

Gaur egun garraiobiderik popularrena da bizikletea eta adituen kalkuluen arabera, 130 miloe bizikleta inguru ibiliko dira Txinan, kotxeak baino 30 miloe gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (6)