Mantxuria (eta II)

Zigor Aldama 2010-07-15 12:25   Bidaide

Mantxuriaren ezaugarri deigarriena, akaso, historian zehar makinatxu bat agintari izan dituala da eta, horren ondorioz, zailtasun handiak ditu norberaren idiosinkrasia finkatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mantxuria (I)

Zigor Aldama 2010-06-29 15:42   Bidaide

Ez deutso inori ardura, ez dago kontrolik, ez dago inor adi. Legerik bako ingurua da. Asia erraldoiaren eta Errusiaren arteko muga egiten dauen Mongolia Barrualdeko txinatar erregioaren lautadea surrealismoz jantzitako lekua da.

Txakur bat, eskaner bat eta pernila

Zigor Aldama 2010-06-09 12:08   Bidaide

Autortza bat egin behar dot: trafikantea naz. Euskadira natorrenean, beti ekarten dot maletea erdi hutsik, baina Txinara bueltetan nazenean, produktu ilegalez beteta eroaten dot. Arrozaren lurraldean sei hilebetez bizirauteko beste 'botika': pernila, oliba-orioa, txokolatea hurrakaz eta kafea.

'Aeroplof ' abenturea

Zigor Aldama 2010-05-28 15:25   Bidaide

Shanghai-Madril 460 euroan baino ez, tasak eta gastu guztiak sartuta. Ganera, eskala bakarra, ordu bikoa. Hori bai, dana ez da horren polita. Eskaintza erakargarri hori egiten dauen konpainia Aeroplof da. Parkatu, Aeroflot. Dana dala. Izen biak erabil daitekez ze, bizitako esperientziak erakutsi deust hurrago dagoala lehenengotik bigarrenetik baino.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txina, ateak zabalik

Zigor Aldama 2010-04-29 15:26   Bidaide

‘Better City, Better Life’ Shanghaiko Expo, maiatzaren 1etik urriaren 31ra

Antolatzaileen kalkuluen arabera, 70-90 miloe lagunek erosiko ditue Exporako txartelak eta horreek danak gidatzeko miloe bat gidari baino gehiago prest dagoz. Expok iraungo dauen sei hilebeteotan 20.000 ekitaldi inguru iragarri ditue, egunean 100 baino gehiago, besteak beste, Fito Cabralesek Aste Nagusiaren lehenengo domekan emongo dauen kontzertua.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Exporen antolatzaileek erakutsi gura ez daben Shanghai

Zigor Aldama 2010-04-09 12:24   Bidaide

Merkadu libreak desagertarazo ezin izan dauen azpi-merkadua, egun, arriskuan dago, Txinako uriburu ekonomikoa mundura zabaltzeko balioko dauen ekitaldi baten eraginen ondorioz: maiatzaren 1ean hasiko dan Erakustazoka Unibertsala.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kioto (I)

Zigor Aldama 2010-03-05 14:42   Bidaide

Hasierako inpresinoak ez dau ezertarako balio. Kiotoko tren geralekura ailegau eta trenbideek osotutako sare korapilotsuak Tokio uriaren kopia txar batean gagozala sentiarazoko deusku.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Borneoren agurra (I)

Zigor Aldama 2009-08-27 14:15   Bidaide

Espaziotik begiratuta, orban berde erraldoia da Borneo baina hurreratu ezkero, agirian geratzen dira gizakiaren etenik bako diru-goseak eragindako zauriak, egur industria basatiak hustutako zelaiak, ikatz meatzaritzeak eragindako zulo bildurgarriak eta irlaren esentzia ataraten daben petroleo enpresa handien kea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Odolak ez dau loituko txinatar mirakulua

Zigor Aldama 2009-07-21 11:59   Bidaide

Aurrekoetan argi gelditu ez bazan, orain uigur etniakoek gogorarazo deuskue txinatar guztiak ez dirala maila berekoak. Zergaitiak eta egoerea nahikoa ilunak diran arren, Txinak gogor jo dau ipar-ekialdeko Xinjiang probintziako gitxiengo etniko musulman horren kontra.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Surrealismo txinatarra (eta II)

Zigor Aldama 2009-06-02 15:23   Bidaide

Zorionez, ez da ezer larririk jazo eta berba honeek etxetik idazten nago, lasai, Txinarako hegaldian pentsetan. Bai, antza danez, istorioak amaiera zoriontsua izan dau; baina 'antza danez' dinot, Shanghaiko aireportuko inmigrazino-guneko beharginak nire pasaportean zigilua jarri arte ez nazalako guztiz seguru eta trankil egongo.

Surrealismo txinatarra I

Zigor Aldama 2009-05-13 14:36   Bidaide

Ez jat gustetan kontetan dodazan istorioen protagonistea izatea, baina oraingoan ez dago beste aukerarik. Gura barik, polizia film baten gidoia izan daiteken abentura bat biziten nago, beti be txinatar bertsinoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Barriro Indian

Zigor Aldama 2009-02-23 14:37   Bidaide

Urte bi pasau dira Indian azkenengoz egon nintzanetik. Badakit sarriago etorri behar neukela, baina herrialde honegaz ez nazala bape ondo konpontzen autortu behar dot. Ez jat kaosa gustetan, ezta zikinkeria, zaratea, pikantea edota denpora guztian ni lapurtu guran dabizala konturatu. Baina, oraingoan, disfrutau egin gura dot.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Idiek tiraka joango dan urtea

Zigor Aldama 2009-01-19 14:12   Bidaide

Horoskopo txinatarrean, idia arratoiaren ondoren dator, eta urtarrilaren 26aren ostean, erabateko protagonista bihurtuko da. Munduko hiru biztanletik batek egingo deutso ondo-etorria idiaren urteari. Txinatar aroaren 4707 urtea da eta, oraingoan be, Bizkaie! Shanghain urte barri txinatarrari harrerea egiteko antolatutako ekimenetan egon da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?

Zigor Aldama 2008-10-10 12:50   Bidaide

Shigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Meido cafe’ bereziak

Zigor Aldama 2008-09-26 12:44   Bidaide

Japonian, milaka gauza harrigarri topau daitekez eta horreetako asko gure balore-sistematik kanpo dagoz. Tokion, barruan emon dodan ordubete baino gehiagoan tentel arpegia kendu ezinik itxi nauen leku bat topau dot.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guzurraren Olinpiadea

Zigor Aldama 2008-08-25 13:04   Bidaide

Zoritxarrez, gimnasia artistikoaren eskandalua icebergaren muturra baino ez da. Pekin 2008 guzurraren eta egia ez osoen Olinpiadea izan da, batez be, bete bako aginduen Olinpiadea.

»» Ikusi argazki guztiak (0)