Txinatarrak jaun eta jabe dira Asiako hondartzetan
2011-08-03 13:12 BidaideTxinatarren mirari ekonomikoa ondoen Phuketeko hondartzetan ikusten da. Thailandiako harea zuridun hondartza ospetsuetan, edo irribarren herriko ur gardenetan, Dragoi Handiko biztanleak gustura dagoz superpotentzia izateak ekarten dituan onurekaz. Turismoa haziz doa eten barik. Igaz 57,39 miloe joan ziran kanpora, 2009an baino 9 miloe gehiago. Danetara, 48.000 miloe dolar gastau zituen.
Arte txinatarra, politikaz berba egiteko atxaki
2011-07-29 15:08 BidaideOsama Bin Laden, Adolf Hitler, Saddam Hussein, George W. Bush eta Hirohito, Japoniako enperadorea Bigarren Mundu Gerran. Moganshan 50, fabrika zaharra, gaur egun Shanghaiko arte galeria eta estudio multzo garrantzitsuenaren korridore estuan dagoan neurri handiko erretratu multzo hau sano deigarria da.
Indotxinako pobreenak (eta II)
2011-07-08 16:33 BidaideGoizeko 7:30 baino ez dira eta Phnom Penh-en zoratzeko moduko burrundarea dago. Kalearen alde batetik bestera joatea sano arriskutsua da, semaforoen argiak apaingarri hutsa, besterik ez dira eta oinezkoentzako pasabideak ez dabe ezertarako balio, euri egunetan motorzaleak laban egin eta traba egiteko baino.
Indotxinako pobreenak (I)
2011-06-24 15:55 BidaideVientián eta Phnom Penh txanpon beraren bi aldeak dira. Alkarren osogarri dira eta XXI. mendeak Asian marketan dauen erritmoaren ikuspegi desbardinak dira, Asia hego-ekialdeko herrialde pobreenak izanik, biak doaz garapenaren bila.
Emigrazino txinatarraren erradiografia (eta III)
2011-06-07 15:49 BidaideMundu mailako krisi ekonomikoak migrazino-lekualdatzeak errotik aldatu ditu. Qingtian-en gazte gehienek begiak mendebaldera luzatzen dituen arren, badira hilzorian dagoan Europatik Txinako ekonomiaren susperraldia ikusita bueltan doazenak.
Emigrazino txinatarraren erradiografia (II)
2011-05-20 15:39 BidaideBizkaie!-k ikusi ahal izan dauenez, persona batzuk diru partida handiak lortzen ditue benetako agiriak iruzur eginez eskuratuz. Agiriok etorkin txinatarrentzako dira, egin ez dituen ikasketen ziurtagiriak, hain zuzen be. Holantxe funtzionetan dau herriaren erdiguneko eskola batek.
Kim Ki-duk: 'negarra eta barrea beste ezer baino adierazkorragoak dira'
2011-05-09 17:52 BidaideZinemagile herokorearra
Kim Ki-duk: 'negarra eta barrea beste ezer baino adierazkorragoak dira'
2011-05-09 15:48 BidaideHegokorear zinemagilea
Emigrazino txinatarraren erradiografia (I)
2011-04-29 16:46 Bidaide¿Parli italiano? Ez. ¿Y español? Ba, bai. ¡Qué bien, bienvenido a Qingtian! Duda barik, ekialdeko Zhejiang eskualdeko tren-geltoki ilun honetan, ezusteko poliglotak egindako ondoetorriak agirian ixten dau Qingtian leku berezia dala. Pausu batzuk emotea nahikoa da konturatzeko 450.000 biztanle inguruko uria emigranteen jaioterria dala.
Aste Santu odoltsua
2011-04-20 12:19 BidaideFilipinetan kurutziltzatuen untzeak altzairuzkoak dira eta 13 bat zentimetrokoak; horrezaz gan, arantza-koroa be benetakoa izaten da. Penitentzigileek hartzen dituen zigorradak be ez dira guzurretakoak. Odolak, izerdiak eta hautsak Kristoren sufrikarioa berpizten dabe, ezelako efektu berezirik barik.
Picnic txinatar ezezaguna
2011-04-11 15:52 BidaideShanghai, zapatu gaua. Soinu aprobak, uleak tente jarteko moduko mikro akopleak, bateriaren tanbor hotsak, gitarra zikinak eta eztanda bat. Yuyintang, underground areto entzutetsuenetakoan, dezibelioek dar-dar jarten ditue hormak eta aretoa ganezka dago.
Bildur-ikarea baino gehiago
2011-03-28 15:54 BidaideNanjing Txina ekialdeko Kiangsu probintziako uriburua da eta Bigarren Mundu Gerrako pasarterik odoltsuenek markauta dago betirako: uria Nankin izenagaz ezagutzen zanean izandako hilketa basatiak, hain zuzen be.
Iluntasunaren eta neoiaren arteko mugea
2011-02-22 17:38 BidaideTxina eta Ipar Korearen arteko Adiskidetasunaren Zubiaren alde bateko eta besteko ikuspegia guztiz desbardina da.
Tigrea untxi bihurtu da Txinan
2011-01-27 13:41 BidaideHistoriako migrazino-mobimenturik garrantzitsuenean sartuta egingo deutso harrerea Txinak 4709. urteari
Txinan, ez dago erdibidekorik. Herrialdea munduko bigarren potentzia ekonomiko izatera eroan dauen tigrearen orro basatia atzean itxi, eta munduko lurralderik jentetsuena, orain, untxiaren goxotasun eta berotasunera pasau da.
Arriskuak ahaztu
2010-12-30 14:54 BidaideBeti pentsau izan dot hoba dala gida turistikoen oharren atala ganetik begiratzea, larregi sakondu barik. Herrialde askotan bizi daitekezan arrisku egoerek bat baino gehiago bultzatuko dabe, ausartetan ausartena izan arren be, bidaia bertan behera ixtera. Ondorioz, planetak eskaintzen dauen aniztasunaz gozetako aukerak murriztu egiten dira. Horregaitik, sarritan, hoba kontu txarretan ez pentsetea.
Hemengo eta hango aire-konpainiak
2010-12-15 14:30 BidaideAsian, aire-konpainiek bizi daben krisiari kontrara egiten jako aurre. Zerbitzuak murriztu eta hegazkinean dagoan oxigenoa arnasteagaitik kobrau beharrean, aire-konpainia tradizionalak bezeroarengana hurreratzen ahalegintzen dira, zerbitzu hobea eskaintzeko helburuagaz. Konpainia merkeetatik urruntzea da helburua, eta ez hareen jokabidea kopiau -Europan eta Amerikan egiten dan moduan-.
Kontinente bat motxilan (I)
2010-09-15 14:08 BidaideMotxilea lepoan hartuta ibilten diranek Pirinioez bestalde oso ohikoa dan jokerea imitetan hasita dagoz honezkero: urtebete 'sabatikoa' edo hilabete batzuk hartu eta mundua ezagutzera urten, orain arte boltsiloa bete-beterik eukienen eskura baino ez egozan sentsazinoez disfrutetako. Helburu hori lortzeko, Asia da bidaiari gehien jasoten dituan kontinentea, diru gitxi eta denpora asko daukienen paradisua baita. Haraino joatea, batzuetan, etxean geratzea baino merkeagoa da.
Monumentua bioaniztasunari
2010-07-28 16:02 BidaideUlez betetako kubo bat besterik ez da baina Shanghaiko Expo Unibersaleko Erresuma Batuko pabilioia ikusgarrienetakoa eta deigarrienetakoa da. Hazien Katedrala bertan dago.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu