Azkeneko txanpea

Zigor Aldama 2008-08-21 16:16   Bidaide

Aurten, Aste Nagusiak aurkari gogorra dauka. Pekineko Joko Olinpikoak bizkaiko uriburuko jaien egun berean amaituko dira eta, aurreikuspenen arabera, Txinako azken trakea Bilbokoa baino ikusgarriagoa izango da, domekan su artifizialez arduratuko dan enpreseari ez gustau arren.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Abangoardia artea Txinan (eta III)

Zigor Aldama 2008-07-22 14:26   Bidaide

Tradizinoa eta modernidadea burukomin handia dira txinatarrentzat. Aldaketak, gorabeherak oso azkar datoz bata bestearen atzetik eta ez dago astirik dana asimiletako. Edozelan be, pintore batzuek tradizinoaren eta modernidadearen dilema hori inspirazino iturri legez erabilten dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Maria Das Dores: ‘bizi nazan lekuan etorkin izatea gustetan jat’

Zigor Aldama 2008-06-16 11:59   Bidaide

Shanghain bizi dan portugaldar, frantziar eta euskal jatorriko artistea

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bildur-ikarea Txinan

Zigor Aldama 2008-05-14 12:58   Bidaide

Txina. 29 kilometroko sakoneran, 31 gradu ipar-latitudean eta 103 ekialde-longitudean, Sichuán probintziako Wenchuan uriaren azpian, herrialdearen erdi-mendebaldean, astelehenean, 14:28an, lurra haserratu egin zan. 14:41ean, lurrikarea Shanghaira ailegau zan. Bulegoan nengoan, hogeta hamar pisu baino gehiagoko eraikin bateko 19. pisuan.

Taiwan Txinatik gero eta hurrago

Zigor Aldama 2008-03-25 13:25   Bidaide

Tibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tibetek eztanda egin dau

Zigor Aldama 2008-03-17 11:35   Bidaide

Kasualidadez, Bidaiden Tibeten ganeko erreportaje bereziak argitaratzen gagozan honetan, lurraldeko egoereak eztanda egin dau. Jazoeren larritasuna ikusita, analisi txiki bat egitea izango da onena.

MCCk bide barriari ekin deutso Txinan

Zigor Aldama 2007-11-14 11:40   Bidaide

Gaur, eguaztena, zemendiak 14, MCCk Txinan zabaltzen dauen lehenengo industrialdearen inaugurazino ofiziala egingo dau. Ekinbide aitzindari horretan sartu ahal izan da Bizkaie.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Nuria Perez: 'benetako burrukea papel artean dago'

Zigor Aldama 2007-10-22 15:40   Bidaide

Nazinoarteko borondatezko lankidea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Dubai II

Zigor Aldama 2007-10-05 14:38   Bidaide

Dubaiko Emirerriak ondo daki petrolio gitxi dagoala eta, bizirauteko, ezinbestekoa dala beste planen bat topetea: kasu honetan, nabarmenkeria hiperboleagaz bat egin dabe turismoa erakarteko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zigor Aldama Myanmar herrialdetik kanporatu dabe

Zigor Aldama 2007-09-03 02:00   Bidaide

Bizkaie!-ko 'Bidaide' ataleko arduraduna Myanmar (lehenagoko Birmania) herrialdetik bota dabe Gobernuaren kontrako oposizinoak Yangon uriburuan egindako manifestazino batean argazkiak atarateagaitik. Hona hemen kazetariak berak beren beregi idatzitako kronikatxua:

Badator tsunami olinpikoa (I)

Zigor Aldama 2007-08-09 02:00   Bidaide

Urtebete baino gitxiago falta da. 2008ko abuztuaren 8an, Txinak ibilbide olimpikoari ekingo deutso eta hurreko historiako hilebeterik garrantzitsuena biziko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lotsatuta nago

Zigor Aldama 2007-07-13 02:00   Bidaide

Zorioneko ‘Espainiaren Urtea Txinan’ horretan kokatutako bisitaldi ofizialaren ondoren, errealidadera bueltetako sasoia da. Eta errealidadea da, oraindino be Asiako kontinenteari ez jakola jaramon handiegirik egiten.

Barriro ekialdera begira

Zigor Aldama 2007-02-01 01:00   Bidaide

Holako bidaia luzeetan ez da erraza izaten pentsautako edo zehaztutako guztia goitik behera gauzatzea baina, ahal dala, hilebete osoa egin gura neuke Txinan, barrualdeko familia bategaz urte barria ospatzeko. Hortik aurrera, Tailandia, Laos, Vietnam eta Kanbodia bisitau gura dodaz.

Somaly Mam (II): 'arazoa gure gizartean eta gure baloreetan dago'

Zigor Aldama 2007-01-25 01:00   Bidaide

Asiako hego-ekialdeko esklabutza sexualaren kontrako burrukalari sutsua ez eze, UNICEF erakundearen datuen arabera, urtero bi mila miloe dolar mobiduten dituan industriaren biktima be bada Somaly Mam.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Somaly Mam (I): 'esklabutza sexualaren biktimak bizi osorako dira biktima'

Zigor Aldama 2007-01-12 01:00   Bidaide

Somaly Mamek Kanbodiako esklabutza sexualetik iges egitea lortu eban eta, orain, gogo biziz egiten dau behar milaka neskato berak sufridu eban mundutik atarateko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Banoa (baina likido barik eskuko boltsan)

Zigor Aldama 2006-11-21 01:00   Bidaide

Orain hasi eta 2007. urtearen hasierara bitartean, ‘Bidaide’ atalean, Asiako gorabeherak kontauko deutsuedaz baina orain artekoakaz alderatuta, gauza desbardinak, ‘txikiak’, zehaztasunak, sentsazinoak, personak helarazoko deutsuedaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Vespaña: hile bi Espainian zehar Vespa batean (II)

Zigor Aldama 2006-10-27 02:00   Bidaide

Alkarrizketearen lehenengo partean, Ander Izagirre kazetari eta idazleak Espainiaren inguruan dagozan topikoak gogoratu ebazan eta Vespan egindako biajean herrialdea zelan ikusi eban azaldu euskun. Vespea, ibilgailu bat baino, bidaidea izan da Izagirrerentzat. Goazen ba, hur daukagun hori eta, aldi berean, ezezaguna dana aztertzera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Vespaña: hile bi Espainian zehar 'Vespa' batean (I)

Zigor Aldama 2006-10-11 02:00   Bidaide

Ander Izagirre kazetariak edozein bazterretan topetan dau istorio interesgarriren bat. Behatzaile zorrotza da eta sortzeko ahalmena dauka, planetako bazter ostenduenetan zein Espainiako barrualdeko herritxu txikitxuetan egon arren. Azken horreek 'Vespa' motor batean bisitau ditu 'Vespaña' izeneko proiektuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)