Estratosferatik gero eta hurrago

Zigor Aldama 2013-06-17 15:32   Bidaide

Hormigoi eta altzairuzko amesa. Neurriz kanpoko nabarmentasuna. Eta hori danori eraikuntza batean ikusten da argi: Burj Khalifa. Miloe erdi metro koadrotik gorako azalearea dauka, 828 metroko altuerea. Gizakiak eregitako beste egiturarik ez dago estratosferatik hurrago.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kosmetikea ingurumenaren jagole

Zigor Aldama 2013-05-31 14:00   Bidaide

Li-Margrafetarren basoetan hasten diran 20 orkidea muetatik lau Guerlain etxe frantsesak bere produktu ezagunenetakoa dana egiteko erabilten ditu: Orchidée Imperiale kremea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txinatarra, maitatua ez dan turista gogokoena

Zigor Aldama 2013-05-10 12:18   Bidaide

Txinako turisten indar eta susperraldiaren erakusgarri, 2012an, turista txinatarrek alemaniarrek baino gehiago gastau eben atzerrira egindako bidaietan, aurreko urtean baino % 41 gehiago, gitxi gorabehera -80.000 miloe euro-; gaur egun mundu osoko turismoaren industriaren helburu bihurtu dira txinatarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

72 ordu Pekinen eta Guangzhoun

Zigor Aldama 2013-04-18 18:49   Bidaide

Labur baino ez bada be, hiru egunetan Txinako uriburuan eta Txinako manufaktura-industriagune handienean zer ikusi eta zer egin kontauko deutsuet.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erakusketa Unibersal baten hilotza

Zigor Aldama 2013-03-27 14:34   Bidaide

Gaur egun bistea ondo zorroztu behar da izaki bizidunen bat ikusteko. Shanghaiko Erakusketa Unibersaleko esparrutik ibilteak penea emoten dau. Inoizko handiena, karuena eta jente gehien erakarriko ebana izateko sortu eben, baina gaur egun hilotzez beteta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Filipinak, edonorentzako erakargarri

Zigor Aldama 2013-03-12 14:42   Bidaide

Txinatar turismo masiboa igarten dan arren, Gobernuak negozioa, erosotasuna eta naturearen arteko orekea ez galtzeko gogor dabil beharrean. Boracayk osogai aproposak batzen ditu: azpiegitura egokia, beste leku askotan ez dagoena, eta zerbitzu errazoizkoa eta atsegina. Horrek guzti horrek ia danerik daukan herrialde bateko lekurik erakargarriena bihurtzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

72 ordu Shanghain

Zigor Aldama 2013-02-28 14:55   Bidaide

Turismoa suspertu guran, Pekinek eta Shanghaik bisa-salbuespena onartu dabe aurten 45 herrialdetako lagunek, baita Espainiakoek be, 72 ordura arteko bisita edo egonaldiak egin deiezan, hori bai, aitatu urietatik urtetea galarazota dago. Beste uri edota herrialde batzuetarako bidean dagozanentzako baimena da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pederastak harrapetea ze gatxa dan

Zigor Aldama 2013-01-15 14:12   Bidaide

APLE 2003an martxan hasi zanetik 404 gizon ikertu ditu; horreetatik 243 atxilotu ditue eta 164 (99 atzerritarrak) zigortu bere bai. Bederatzi gizon euren herrialdeetan epaitu zituen, hamar Kanbodiara atzerriratu zituen, eta 25 epaiketea noiz egingo itxaroten dagoz. Baina ez erraza pederastak harapetea

Txinako sekreturik ezezagunena

Zigor Aldama 2012-12-28 14:52   Bidaide

Nekazari batek topau eban lehenengo aztarnategia 1974an eta ordutik arkeologoek 6.000 eskultura baino gehiago topau ditue, danak desbardinak; adituek dinoenez, beste bi mila inguru egon daitekez oraindino lur azpian. Terrakotako ejerzitoa iceberg-aren muturtxua baino ez ei da, gaur aroaren aurkikuntza handienetakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bueltan

Zigor Aldama 2012-12-07 15:36   Bidaide

Beti da arriskutsua asko gozau dogun leku batera bueltetea. Gizakiok momentu onak idealizetako joerea daukagu. Bueltetea nekagarria da. Kanbodiara egin dodan azkenengo bidaian berretsi egin dot nire eretxia. Orain hamaika urte izan nintzan bertan lehenengoz. Egoan lez itxi beharreko guztia aldatu dabela begitandu jat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tom Cruise guzurretan ibili zan Shanghain

Zigor Aldama 2012-11-09 15:15   Bidaide

Ethan Huntek ezinezko lanak besterik ez ditu onartzen, eta argi dago danei aurre egiteko kapaza dala. Baina Shanghain lartxu izan zan: 80 kilometro segundu gitxian egin zituan. Tom Cruiseren personaiak ez dauka naturaz gaindiko gaitasunik Mission: Impossible 3 pelikulan, behintzat ez jaku holakorik esaten. Orduan, zelan izan daiteke Pudong-eko etxe-orratz ikaragarrietatik Xitang-eko kale estu-estuetara arineketaldi berean pasetea?

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Shanghaik gero eta hurrago dauka zerua

Zigor Aldama 2012-10-31 12:50   Bidaide

Uriko etxe-orratz altuena amaitu barri, hasi dira altuagoa izango dan beste etxetzar baten eregitea. Eta, jakina, eraikin bakotxak ikustoki itzela dauka, bata bestea baino ikusgarriagoa. Txinako uriburu ekonomikoaren, munduko herrialderik populatueneko uririk populatuenaren ankertasuna handik goitik ikusten da argien.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gure amesetako Txina egon badago

Zigor Aldama 2012-10-10 17:28   Bidaide

Mendeetako historia obra-hondakin bihurtzen da, euren lekuan Txinako erlijino barriaren tenpluak eregiten dira: lujozko urbanizazinoak, merkatalguneak eta sei erraileko autobideak. Baina iraganeko ugarte batzuk badira, horreetako bat da Wuzhen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Thailandiako alderik ilunena (eta II)

Zigor Aldama 2012-09-28 15:24   Bidaide

Thailandia paradisua da, baina bertako espetxeak inpernua dira. 2.500 atzerritar inguru ei dagoz kartzeletan, Thailandiaren alderik ilunenari kasu egitearren. Hoba da Thailandian drogakaz ez olgetea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Thailandiako alderik ilunena (I)

Zigor Aldama 2012-09-18 15:34   Bidaide

300.000 biztanle inguruko Pattaya uriak urtean 4 miloe bisitari hartzen ditu eta horreetatik inor be ez doa tenplo budistak ikustera. Arriskuak be badira eta ezbehar handiak, burrukak eta izan daitekezan arren, kasurik gehienetan kutxazain automatikora joan eta diru partidea atarata konpontzen dira arazoak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Uri bildurgarria estepearen erdian

Zigor Aldama 2012-08-31 15:36   Bidaide

Orain zortzi bat urte probitziako gobernuaren asmoa izan zan, ordura arte 1.500 artzainez osotutako herrixka bi baino ez egozan lekuan, erdigune politiko eta ekonomiko sendoa, Txinan urigintzearen eredu bihurtuko zan uria sortzea. Dubai eta Shenzhen lako urien arrakasteak eraginda emon eben pausua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pritzker txinatarraren bunkerrean

Zigor Aldama 2012-08-08 12:47   Bidaide

Ningboko Museoa begirada guztien jomugea da. Inguruan dituen etorbide guztietatik begiratuta, aizkorakadaka diseinautako bunker baten itxurea dauka; 144 metro luze, 65 metro zabal eta 24 metroko altuerako eraikin asimetriko izugarri handia da, logikarik bako eta ikusmena engainetako moduko hormakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Taxi zuria, taxi baltza, garrantzitsuena gura dogun lekura eroan gaiezala da'

Zigor Aldama 2012-07-24 16:35   Bidaide

Shangháiko agintarien ustez, legez kanpoko 5.000 taxi inguru dabiz uriko kaleetan, Txinako uriburu ekonomikoan dabilzan ibilgailu guztien % 10 inguru. Merkatu baltzean erosten ditue kotxerako bereizgarri eta seinale guztiak eta ikuskatzaileen kontrolei aurre egiteko poliziak erostea ohikoa izaten da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Maitasunaren kalezuloa

Zigor Aldama 2012-07-13 15:53   Bidaide

Tian’ai lu, berbaz berba, maitasun gozoaren kalea leku magiko horreetako bat da. Begiratu batean, deigarria egiten da Shanghái iparraldeko kalezulo horretan bat-batean atzemoten dan erritmo aldaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)