Vietnamgo bihotz indigena

Zigor Aldama 2013-06-26 15:43   Bidaide

Zirkulu Polar Artikoan bizi diran gizaki apurrak iluntasun baltzenean pasetan dabe negua. Planetako gaurik luzeena da. Vietnam iparraldeko Sapa eskualdean behelaino lodiak bazter guztiak hartzen ditu eta udabarrira arte, batzuetan udan bueltetan da, argilunen eta misterioaren bizitoki bihurtzen da.

Zirkulu Polar Artikoan bizi diran gizaki apurrak iluntasun baltzenean pasetan dabe negua. Planetako gaurik luzeena da. Vietnam iparraldeko Sapa eskualdean behelaino lodiak bazter guztiak hartzen ditu eta udabarrira arte, batzuetan udan bueltetan da, argilunen eta misterioaren bizitoki bihurtzen da. Urtean 160 bat egunetan Sapa lainoaren barruan bizi da. Bost metrotik harago ez dago ezer atzemoterik eta nahitaezko lozorroa eta arroz-soloak izozten dituan hotz sarkorra nagusitzen dira. Giro horretan, mendi lepoetan gora doazen errepide estu eta bihurrietan azkarregi gidatzea sano arriskutsua da eta, are gehiago, museoko piezatzat balio dauen kamioi txikian bazoaz. Bihurgune bakotxean ehun metrotik gorako troka bildurgarriak agiri dira eta behelaino artetik kolpea ebitetako akrobazia sinistezinak egiten dituen motorrak agertzen dira eta kaminoa buztita dagoanean, aitatu akrobaziak azkenak izan daitekez. Halan da be, Trankil egon, ez da ezer egiten dau oihu gidariak barre algarearen ondoren. Txinagaz muga-mugan dagoan Lao Cai uri kaotikoaren eta 1.650 metroko altueran dagoan Sapa uriaren arteko bidea begiak zarratuta egiteko kapaz dirala dinoe gidari suizida horreek.

Aitatu bidean zehar marroitik berdera eta urre kolorera aldatzen diran arroz-soloak agiri dira begien gozamenerako. Errekasto, ur-laster eta ur-emari handiko ibaien gaineko zubi hauskorrak ugari dagoz baina behelainoaren eraginez grisak nagusitzen diran parejean, izkutuan egoten ez dakiten koloredun arrasto batzuk be badagoz, Asiako lurralderik menditsueneko gitxiengo etnikoak dira. Horixe da Saparen enkantua. Inguru horretan giza aniztasun ikaragarria dago eta lurraldean nagusi dan monotonia homeogeneoa ezerezean geratzen da. Herritarren % 20ra be ez da heltzen Vietnameko herritarren kopurua, Asiako hego ekialdean zehar sakabanatuta dagozan Hmong eta Dao etniakoak dira hemen nagusi. Lautik hiru dira aitatu etniatakoak eta hur dagoan Txinako mugatik sartzen dan globalizazinoaren indarra upealakoa izan arren, gitxiengo horreen arpegierea, jantzi tradizionalak zein kulturea oro har ikur eta bereizgarri dira Hoang Lieneko mendietan.

Hori guztia gitxi ez balitz, Sapa leku perfektua da lurraldean uda sasoian izaten dan sargoriari iges egiteko. Herrialdeko tontor altuena (3.143 metroko Fansipan mendia) inguruan dago eta lurraldeko batez besteko altuerea 1.500 metrokoa izanik, giro bero eta sargoritsurik ez da izaten sekula. Horregaitik, Vietnamen zehar dabilzanek geldialditxua egiten dabe Sapan; ibilbideari iparraldean ekiten deutsienek berehala egiten dabe Sapagaz topo eta hegoaldetik hasten diranentzat, barriz, amaierako geldialdia izaten da. Sapa eta inguruetan mendi-ibiliak egitea da jarduerarik interesgarriena, horixe baita modurik onena inguruak eta bertako bizilagunak ezagutzeko. Ibilaldiak ugari dagoz eta turistak hartzeko moduko makinatxu bat etxe partikular dagoz bide bazterretan. Kultura tradizionalaren barri izateko eta ingurumenagazko errespetuan oinarritutako turismo eredu barrirako formula interesgarria da aitatu etxeen aukerea baina bidaiari globalizatuak ez dau ezer faltan botako leku horreetan.

Kontuak kontu, bertako gida bat topau eta bideari ekitea da botikarik onena. Mendian galdutako herri txikietan galtzea lakorik ez dago antxinako bizimodu eta ohituren barri jasoteko. Behelainoak ixten badeusku, bazter bakotxean paraje magikoak topauko doguz: terrazatan antolatutako arroz-soloak, egurrezko eraikinak eta landare eta animalia aniztasun ikaragarria, batez be, 1.500 metroko altueran, Hoang Lieneko Parke Naturalean. Mendizale edo ibiltari trebea be ez da abroziduko eta Himalaiako mendikateko azken tontor garrantzitsua dan Fansipanera igoteko saiakerea egin leike.

Azken urteotan turismoak indar handia hartu dau Sapan eta orain hamar urteko lasaitasunik ez dau topauko bisitariak eta asko dira bigarren bisitan doazenak penaz hartzea aldaketak, gehienbat turismoak eragindako aldaketak. Dana dala, Asian garatzeko bidean dagoan herrialdearen suspertze ekonomiko eta turistikoari esker, aukerak asko zabaldu dira maila eta gusto desbardinetako turistentzako. Laos, Birmania edota Cambodiara ez bezela, gitxieneko baldintzakaz lurraldera sartu-urtena edozeinek egin leike, baita ume txikiak dituen familiek be. Txiki zein handientzako jarduerak dagoz eskura eta mundu globalizatuan, onerako edo txarrerako kultura desbardinak hurretik ezagutzea ez da abenturazale gitxi batzuen pribilegioa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu