Internet guda zelai bihurtu da
2004-06-11 00:00 sarean
“Gmail” izeneko eskaintzea bide barri honeen lehen pausua izan da: posta elektronikoa gordetako Giga bateko (1.000 Mega) lekunea, iragarki barik eta doban ganera. Konpetentziakoek aurre egiteko euren eskaintzak be plazaratu dabez baina nahiko barregarriak dira Google-k emoten deuskunagaz konparauta:
- Yahoo! enpreseak 100 Megako dobaneko lekunea emongo deusku, orain ez hainbeste denbora dala 50 Megako buzoi bategaitik kobratu egiten euskunean.
- Lycos-ek, bere aldetik, iragarki bako Giga bateko eskaintzea luzatzen deusku baina pagau egin behar da.
Beste alde batetik, Microsoft enpreseak ...
Eleiza birtuala Sarean
2004-06-11 00:00 sarean
Interneteko mundu birtualean sartuta eleiz-kideak diran panpin batzukaz ibiliko gara bertatik: mobidu, abestu (eleiza protestanteetan ohitura dan legez), errezetako belauniko jarri, sermoia entzun edo beste kide batzukaz berba egiteko aukerea be badaukagu. Egunero 5.000tik 10.000ra bisitari daukaz eleiza birtual honek eta betiko legez, danetariko jentea dago: benetan errezetan doazenakaz batera, birauak eta irainak botaten dabezanak be sartu dira eleiza birtualean. “Satanek maite zaitu” eta holakoak entzun izan dira eleizearen barruan.
Portaera horreek dirala eta, arduradunek neurri zorrotzak hartu ...
Santxo Gartzia IV.a Peñaleneko
2004-06-11 00:00 Antxinakoak Geurera
Bitartean, Nafarroako Erregeak beste arazo bateri eutsi behar izan eutson: Zaragozako errege musulmana zan Almuetadiren kontra egin behar izan eban honek ez ebalako onartzen Nafarroako erregeari emon behar eutsozan diruak emotea. Arazoa Aragoi, eta Nafarroako Erregeek Zaragozako musulmanakaz adostutako hitzarmenaren bitartez lortu zan.
Erresumea bakean zalarik, Erregeak barriro be ekin eutson barruko kontuak konpondu eta sendotzeko asmoari. Nafarroan sasoi honetakoa da, esate baterako, Europa guztirako benetan garrantzitsua izan zan Clunytik etorritako fraileen zabalkundea.
Baina inguruko erreinukaz izandako hainbat arazo izanda ...
Euskaldunak Primavera Sound Jaialdian
2004-06-11 00:00 Musikea
Informazino gehiago:
http://www.primaverasound.com
Sarrerak erosteko: 902-888902 eta ticktack-ticket.com helbidean.
Beste alde batetik, ez ahaztu Festimad Jaialdia, maiatzaren 28an eta 29an izango dala Madrilen, besteak beste, Patti Smith, Pixies, Ben Harper eta Korn taldeakaz.
http://festimad.es
Gotzon Uribe
Patata, kipula eta makailao ensaladea
2004-06-04 00:00 Jan edanak
Osogaiak:
- Patatak.
- Oliba-orioa.
- Kipulea.
- Azukerea.
- Mantekilea edo margarinea.
- Gatza.
- Makailaoa.
- Letxuga desbardinak.
- Ozpina.
Zelan egin:
Patatak ‘panadera’ erara zatituko doguz. Gatza bota ostean, lapiko batean orio askogas konfitetan ipiniko doguz. Eginda dagozanean, oriotan itxiko doguz hoztu arte eta gero atara egingo doguz.
Kipulak ‘juliana’ erara zatituko doguz, mantekilea, azukera apur bat, orioa eta gatza gehituta. Gero surtan ipiniko dogu, gorritu arte. Eginda dagoanean, orioa kenduko deutsagu eta gorde.
Makailaoa zati txikietan botako dogu ensaladerara, eta gero letxuga mueta desbardinak gehituko ...
PRIMER 2003
2004-06-04 00:00 Jan edanak
Baina irakurle askok itaunduko deutso bere buruari zelan produzitzen diran mueta honetako ardao beltzak.
Elaborazinoa egiteko mahatsa osorik eta osasuntsu ailegau behar da upeltegira, ezelako tratamentu mekanikorik barik; andel edo harrizko dolaretan sartuko da mahatsa txorten eta guzti. Lehen normalena harrizko dolaretan (lagarrak) egitea zan. Gaur egun, baina, nahiz eta andel mota honeek erabili, gero eta gehiago erabilten dira altzairuzkoak.
Andelaren azpiko aldean dagoan mahatsak presinoarengaitik hartzidura alkoholikoa egiten dau (normala), oxigenoa desagertzen da eta CO2ak hartzen dau haren lekua ...
Elikagai prijiduen berezitasunak (I)
2004-06-04 00:00 Jan edanak
Koipeak beroagaz transformau egiten dira
Aldaketa honeek oso txikiak izaten dira gantz azido saturatuetan aberatsak diran koipeetan -mantekea eta mantekilea berbarako-. Aldaketa handiagoak dira gantz azido monoinsaturatuak daukiezan koipeetan, prozesua astiro izaten dan arren. Eta aldaketa arin eta garrantzitsuak gantz azido poliinsaturatuak daukiezanetan emoten dira: hazien orioetan, hau da, girasol, soja, arto, mahats pepitena….
Aldaketak txikiak izan arren, gantz saturatuak arriskutsuagoak dira osasunerako, bihotzeko gaixotasunetarako batez be. Orioetako gantz insaturatuak, ostera, mesedegarriagoak dira.
Oliba-orioak 210 gradutik aurrera izaten dauz aldaketarik ...
Ehun da piku urte diruen kontuan
2004-06-04 00:00 Antxinakoak Geurera
Holan ba, 1855ean batutako gizonen erabagia Banco de Bilbao sortzea izan zan. Ideia hobetu eta pare bat urte geroago, 1857ko maiatzaren 17an erregearen baimena lortu eta urte bereko abuztuaren 24an, San Bartolome egunean zabaldu ebazan bere ateak Bilboko banketxe barriak. Lehenengo urteak beste leku batzuetan eginda, azkenenan 1868ko urtarrilaren 8an Bilboko Areatzan oraindino dagoan Estufa kaleko 7. zenbakian eraikin barria zabaldu zan. Eta ordutik aurrera berau izan zan banketxearen egoitza nagusia.
Bitxikeria modura, eta banketxearen historian sakonduz, esan daigun lehenengo ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (IV)
2004-06-04 00:00 Bidaide
Luzón
Ordubeteko hegaldian Visayas ugartea atzean itxi eta Legazpira (Gipuzkoakoa urrun geunkan) heldu ginan, Herrialdeko hego-ekialdeko ugarte handieneko herrira. Philippine Airlines konpainiaren hegazkina eta hegaldia bera zoragarriak izan ziran, aurreko esperientziagaz konparauta. Mayon sumendiaren magalean dago aireportua.
Eguraldiaren kapritxoak tarteko, Filipinetako mirari naturalik handiena dan sumendiaren kono perfektua ezin izan genduan ikusi eta sekulako desilusinoagaz Angeles aldera jo genduan, Manila iparraldeko herritxura hain zuzen. Hor Asiako Hego-ekialdeko prostituzinoaren barri izan genduan. Erakarpen larregi bako herritxu horretara mendebaldeko milaka herritar hurreratzen ...
Egoera paradojikoak
2004-06-04 00:00 sarean
Munduko beste herrialde baten be antzeko atxiloketa bat egon da, Japonen hain zuzen be. Izan be, ‘47’ ezizenez ezagutzen dan bertako informatiko bati Internetetik pelikulak eta kantuak deskargetako legez kanpoko programea ataratea leporatzen deutse. Isamu Kaneko deitzen da eta 33 urte daukaz. Adin sakratua bai, baina intentzinoa legearen mugetatik harago joatea izan da oraingoan berea. Non dago, baina, legea idatzita? Zuzen eta oker egindakoaren arteko desbardintasunen ganean urte askotan egin deusku berba Eleizeak, baina Interneteko gaiak eskuetatik iges egiten deutse ...
Mikel Zarateren altxorra Sarean
2004-06-04 00:00 Kulturea
Hurrengo pausuak
Ezustekorik ez bada, aurtengo abendurako, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako Zorrizketan Euskera Alkarteak DVD bikoitza plazaratuko dau. Bego Vicario zinemagilearen ardurea izango da. Bego Vicarioren aita, Jose Mari Vicario, Mikel Zarateren laguna izan zan eta harek egindako argazkiak be agertuko dira lan horretan. Kontuak kontu, lehenengo diskoan aurtengo omenaldi ekitaldien ganeko dokumentala agertuko da eta bigarrenak, barriz, Zarateren liburu guztiak eta idazlearei buruz idatzi diran lan guztiak bilduko ditu.
Bizkaie!
Panda Software, Europan gehien hazten dagozan enpresetariko bat
2004-06-04 00:00 sarean
Aitatutako tartean enpresa euskaldunak % 1.318 igo dau beharginen kopurua; aurten, ganera, 50 persona gehiago hasiko dira beharrean Pandarentzat. Datuak sekulakoak dira baina kontuan hartu 222 herrialde desbardinetan bezeroak daukazan enpresea dala eta normala be bada horrenbeste behargin eukitea. Bulegoei jagokenez, 47 herrialde desbardinetan daukazala esan geinke, berbarako Txinan, Polonian, Frantzian, Tailandian, Turkian, Perun, Danimarkan, Suedian... Luzerako joko leuke danak aitatzea baina azpimarratu gura neuke azken urtean Japon, Argentina, Korea eta Austria batu dirala ia akabuerarik bako zerrenda horretara.
Zifra ...
Bermeoko X. Arrain Azokea
2004-06-04 00:00 Kulturea
Azokearen eboluzinoa
Bermeoko Arrain Azokako lehenengo edizinoa 1994ko bagilaren 24an izan zan. Erakusketa postuei jagokenez, 18 partaide izan ziran, eta lau milioi pezetatik gorako aurrekontuagaz bideratu ziran jarduera danak.
Hasikeran antolatzaileek azokea bi urterik behin egiteko asmoa eukien, baina bigarren edizinoaren arrakastea kontuan hartuta, urtero antolatzea erabagi eben. Antolakuntzako iturrien arabera, Arrain Azokea ekimen barritzailea izan zan, herri mailan behintzat. Izan be, beste azoka mueta batzuk normalak ziran herri desbardinetan, nekazaritza edo artisautza azokak berbarako, baina arrainari lotutako azokarik ez ...
Van Helsing
2004-06-04 00:00 Zinemea
Karpatoen bihotzean Transilvania mitiko eta misteriotsua dago, okerreria zelatan dagoan mundu iluna; bertan, arriskua eguzkiak urteteaz batera igarri eta gizakiaren amesik txarrenetan agiri diran munstroak edonon ikusiko dozuez.
Istorioa XIX. mendean kokatuta dago Londres, Erroma, Paris eta Transilvanian; okerreriak eten barik mehatxatzen dau gizakien bizimodua. Ganera, mendeetan biziraun diran banpiroek gizateria menperatzeko plana ipini dabe abian.
Van Helsing (Hugh Jackman), eleiza katolikoaren aginduz, Transilvaniara abiatu da mundua izaki krudel horreetatik librau guran. Horretarako, Drakula konde enigmatiko eta ekargarria (Richard Roxburgh ...
Hazia urtzen dauan errekea
2004-06-04 00:00 txutxu-mutxuan
Araztegien lana
Araztegiek ez ete dabe lur eta txorrotetara heltzen dan ura tratau eta garbitzen? Aurki, plastiko, teila eta beste produktu askoren fabrikazinoan erabilten diran bifenilo plorikloratu arriskutsuak ez dira hain errez desagertzen. Izan be, koipetan metatzen dira, esate baterako esnearen, okelearen edo arrainen koipeetan; ganera, arrak emetzeaz ganera, gizonezkoen testikuluetan malformazinoak sortu eragiten dabez.
Urtenbidea, dana dala, Kataluniako Vallés herrian egon leiteke. Hor martxan ipini da medikamentuak eta pestizidak iragazteko gauza dan araztegi barri bat. Ingurumen eta Kimika arloko ...
Argazki horreen ondorioak
2004-06-04 00:00 eretxia
Demokrazia eta giza eskubideak ezarri gura ebezan Iraken. Edo hori esan euskuen, behintzat. Orain arte euki dogun itxaropen apurra ezerezean geratu da tratu txar eta torturen ganeko argazki gordin horreek ikusita. Gure herrian aspalditik jakin izan dogu estadu baten kalidade demokratikoa, besteak beste, kartzelatan neurtzen dala. Mendebaldeko herriek ez dabe Iraken ejenplurik onena emon, hain zuzen.
Irakeko kartzelatan presoak soldadu estadubatuarren jostailu bihurtuta ikusi doguz. Giza duintasun osoa galduarazo dabe. Ganera, artikulu hau idazten nagoan bitartean entzun dot komunikabideetan ez ...
Gizonezkoentzako gonea modan
2004-06-04 00:00 Zinemea
- Zuzendaria: Wolfgang Petersen.
- Gidoia: David Benioff.
- Antzezleak: Brad Pitt, Orlando Bloom, Eric Bana, Diane Kruger, Sean Bean, Brian Cox, Peter O'Toole, Brendan Gleeson eta Saffron Burrows.
- Iraupena: 165 minutu.
Elhuyarrek euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegi barria kaleratu dau
2004-06-04 00:00 Kulturea
Bestalde, Elixabete Etxeberriak hiztegi baerrian lan egin daben lagunak izan ditu gogoan, hau da, Ainara Ondarra erredakzino-laguntzailea, Gexan Alfaro zuzentzailea, Amaia Astobiza, Sagrario Barandiaran, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujika laguntzaileak, Mari Susperregi tratamentdu informatikoaren arduraduna eta Mari Karmen Urdangarin maketazino arduraduna.
Horrezaz gan, hiztegia egiteko oinarritzat hartu dabezan zenbait lan eta hiztegi aitatu ditu Etxeberriak, besteak beste, Piarres Xarriton eta R.M. Azkueren hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Ibon Sarasolarena edota UZEI erakundearena.
Bon
Osti bi: Brigada Criminal + Stupenda Jones
2004-06-04 00:00 Musikea
OSTI BI zuzenean:
- Maiatzaren 29an, Tolosako Bonberenean (Brigada Criminal + Stupenda Jones).
Brigada Criminal:
- Maiatzaren 12an, Iruñean, Txantreako Akelarren.
- Maiatzaren 29an, Sestaon.
- Maiatzaren 30ean, Bergaran.
Stupenda Jones:
- Maiatzaren 19an, Iruñean, Txantreako Akelarren.
Bon
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4212
4213
4214
4215
4216
4217
4218
4219
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...