Mugarra zoragarrie
2002-08-15 00:00 Bertsolaritzea
Mugarra zoragarrie
Doinua: 'Mendi altuen edurre'
1
Mendi bat bada Bizkaian,
ez dauena Himalayan,
bihotzetik aterakot
jenteak ezetu daian.
2
Hartu makilek eskuen,
gorako nor dau prestuen?
Ia Mugarrako hatxek
zenbat kontu dinoskuen.
3
Artaundik gora pistea,
gatxa da berton ixtea,
pinu artean galdute
gorago doa bistea.
4
Ailegau gara Markure,
nok ez dau trago bat gure?
Parajearen ederra
bi hankakoen eskure.
5
Askarrabeitik aurrera,
tontorra sartu ta atera,
bidean galdu ez gaitezan
Mugarra ei dau artega.
6
Hatxaren handitasune ...
Kantu kantari Sarearen partituran
2002-08-15 00:00 sarean
Gehiago ez luzatzeko hona hemen beste pare bat helbide:
http://www.geocities.com/CapeCanaveral/8482/museusk.htm
http://free.freespeech.org/ehj/html/abestiak.html
Hemen aitatutakoak (eta betiko moduan) bidea zabaltzeko edo urratzeko baino ez dira, baina onena norbera Internet Sarean sartzea izango da eta, kasurik gehienetan, denpora asko egitea batera eta bestera bueltaka; batzuetan kontu interesgarriak eta beste batzuetan ez hain ederrak topauko doguz, baina inor ez daitela horregaitik kikildu; eutsi goiari, ze, badakizue … txapela buruan eta ibili ...
La caja 507, Enrike Urbizuren thriller barria
2002-08-15 00:00 BarriketanGizaldi akabuko kontakizunak II (1864-1920)
2002-08-15 00:00 Euskerea berbagai
Etorri naz, irakurle ipentzaua eta esan deutsudaz ondo edo txarto nire mugidalda ta pensamentuak; sinisten dot, asieran esan neban gisan, euskaldunik etzala itsutuko ziabezte oneek irakurten, baña, alan bere, zeñek kenduko deust biotzetik Euskal-erriagatik daukadan maitasuna?
Amaitzera nua ipuin bategaz. Bilboko Barrenkalian bizi ei zan atso batek maite eban mutil gazte eder bat. Ezaguturik mutillak atsuaren maitasuna, esan ei eutsan:
- Zergatik maitatzen nauzu, nik begiratu bere ezin badeutsut?
Eta atsuak:
- Badakit, badakit, eranzun ei eban; baña zeñek kenduko deust biotzetik ...
Koipeen multzoa: oliba-orioa
2002-08-15 00:00 Jan edanak
Zein da oliba-orioaren eragina gure osasunean?
Orain urte batzuk oliba-orioa bihotzeko gaixotasunetarako txarra zala uste zan; baina Kreta uhartean egindako ikerketa batzuetan ondokoa ikusi zan: uharte horretan, kantidadez beste irla batzuetan beste koipe jan arren, Kretan bihotzeko gaixotasun gitxiago egoala, eta egoera horrek oliba-orioa jateagaz zerikusia eukala pentsau eben.
Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ikerketa asko egin da oliba-orioaren inguruan, eta propiedade onuragarri edo mesedegarri asko dituala ikusi da:
1- Odoleko kolesterol mailea jaisten laguntzen dau (kolesterola eta LDL-a), eta HDL edo ...
Euskal Herriko ardaoak
2002-08-15 00:00 Jan edanak
Jatorri-deitura bakotxaren ezaugarriak:
- Arabako Errioxa:
Arabakoa Errioxako jatorri-deitura kalifikatuaren azpiguneetako bat da. Arabako Hegoaldean dago eta hemeretzi herri hartzen ditu. Danetara, 11.200 hektarea mahasti dituan lurraldea da. Kontseilu arautzaileak zazpi mahats-bariedade onartzen ditu. Baltzetan: Tempranillo, Graciano, Mazuelo eta Garnatxa. Zurietan: Malvasia, Viura eta Garnatxa zuria. Lurralde honetan, klase guztietako ardaoak egiten dabez: fruta-usaineko zuri gazteak, barrikan harrotu edo hartzitutakoak, zuri zahartuak, gorriak, urteko ardaoak eta onduak.
- Arabako Txakolina:
Aiara haraneko bost herritan banatzen da: Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo eta ...
25 urte, 25 amets, Bilbon musikaz blai
2002-08-01 00:00 BarriketanArdaoaren usain edo aromak
2002-08-01 00:00 Jan edanak
Kontuak kontu, besterik ezean, gorago aitatutakoak kontuan hartu eta ardaoa usaintzearen plazerraz disfrutau: danok gara usaintzeko gai, eta hasikeran beharbada gatxa izan daiteke baina gero ez da hain gatxa be izango; ezer baino lehen, sentsazino guztiak sailkatu eta gure buruan gordeko doguz; horretarako, berez zerutik ezer ez datorrenez, praktiketea izango da onena, aprobak eta aprobak egitea, hau da, gure surra beharrean ipintea; izan be, arpegiko atala izateaz ganera, zeozertarako balio dauela be ahaztu egiten jakulako sarri.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta ...
Singapur (I)
2002-08-01 00:00 Bidaide
Bizkaieren hurrengo zenbakian, herrialde honetako gizartearen eta berenberegi gazteriaren ikuspegia aztertuko doguz.
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama.
Koipeen multzoa
2002-08-01 00:00 Jan edanak
Aholkua: ganerako jatekoakaz legez, koipea bai, baina neurrian beti, gehiegikeriak baztertuta.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua,
Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.
Butroiko gaztelua, denporearen erlojua gelditzeko bidaia
2002-08-01 00:00 eretxia
Gaur egungo gaztelua
Asaotik adituta, Butroik munduko beste edozein tokian irudikatzeko moduko koloreak eta ezaugarriak hartzen ditu. Beharbada, Alemanian, Rhin-aren ondoan egoteko moduko eraikina da, edo Frantziako Benelux-ean. Gaztelura hurreratu orduko, historiaren erlojua gelditu egin dala emoten dau. Eta behin sarrerako atea igarota, kanpoan lagatako mundutik aldentzen garala igarten dogu. XIII. mendeko butroitarrek egindako jatorrizko gaztelu horretatik, egurrezko torreak euki ei zituan horretatik, maitasunez gordetako formak daukazan eraikin dotore batera pasetan gara. Barruan, denporan zeharreko ibilbidea ondo be ondo islatzen ...
Uda sasoian euskal giro aparta AEBetako bihotzean
2002-08-01 00:00 Euskaldunak munduan
Goikoetxearen esanetan, ikusleen erdiak-edo euskal amerikarrak eta euren familiakoak ziran; ganerakoak estadubatuar ez-euskaldunak ziran, baina euskal kulturaz eta, orobat, kulturaz interesatuak. Izan be, Goikoetxeak dinoanez, 'jatorri eta nazionalidade askotako herritarrak sortutakoa da Rock Springs, eta harro gagoz horretaz. Euskaldunok be lagundu dogu Rock Springs sortzen, eta ikurrinea ganerako herrietakoakaz batera ikusi daiteke hemengo kaleetan'.
Alkartasuna Basque Club horren adierazle dala eta zeregin edo behar horregaz jarraitzeko asmoa dauela ziurtatu dau Goikoetxeak: 'Hemengoari uko egin barik, geure kultureari eutsi gura deutsagu ...
Txileko ikastolea martxan
2002-08-01 00:00 Euskaldunak munduan
Ana Usabiaga da antolaketan guztia kudeatzen dabilena. Usabiaga Euskal Herritik joandako irakasle gipuzkoarra da eta ekimenaren ganeko zehaztasunen artean, bakarra azpimarratu dau: 'mailarik altueneko hezkuntz eskaintzea izango da Ikastolea'. Ana Usabiaga ilusino handiagaz joan da Txilera erronkeari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzeak, Ikastolen Elkarteak, Txileko Euskadiko Elkargoak eta Txileko Eusko-Etxeak babesten dabe egitasmoa.
Hasikeran, haurtzaindegia baino ez da izango, eta euskeraz heziko dabez 0-3 urte bitarteko umeak. Halan da be, ez dira beste hizkuntzak baztertuko eta ingeles eta gaztelaniako irakasleak be ...
Mende akabuko kontakizunak / Txomin Agirre (1864-1920)
2002-08-01 00:00 Euskerea berbagai
Mende akabuko kontakizunak. Gizon oituez bat
'Barrez lertu eragin deust adiskide batek beste erromerizale ezagun baten ipuiñakaz.
Aldra andien batzarretan beti izaten dira gizon argiak eta argi bagiak, sorrak eta azkarrak, jakindunak eta asko ikusitakoak, ez-jakiñak eta izer ikusi eztabeenakaz batera. Askoren artian asko modutako jentia. Batzuek, adierazoak dagozanak, ikusten dira erabagiak, askatuak eta ausarkiro ibilleretan; besteak lotuta, ganorabaga, zer egin eztakiela pausu bakoitzian. Argia daukana argiro, argirik eztaukana illunean: gauza jakiña da eta nunnaikua.
Euskaldun erromeriazalien aldran bere bazan ...
Txema Aldamiz: 'Euskal pelotea gure ondarea da eta hori ez dago ukatzerik'
2002-08-01 00:00 BarriketanBizikletak udarako dira
2002-08-01 00:00 sarean
Bizkai aldera etorrita, Bizkaiko Txirrindularitza Federazinoaren web helbidea aitatuko dogu: http://www.febici.com; nahikoa orrialde sinplea izan arren, hortxe ikusiko doguz, berbarako, Bizkaian zehar egiten diran proba guztien zerrendea, mundu honen inguruan dagozan barriak eta Bizkaiko taldeen helbideak. Akats nagusien artean, azpimarratu gura neuke erdera hutsean dagoala, ez da agertzen euskerearen arrastorik inondik inora.
Egia esateko, orduak eta orduak emon geinkez txirrindularitza munduari jagokozan helbideak bilatzen eta aztertzen. Onena, norbera Internet mundu birtualean sartzea izango da, eta, apurka-apurka, ezelako ...
Beira edo erromes-maskor gainerrea kipuleagaz
2002-08-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, beirak garbi-garbi egingo doguz, bizirik erosten badoguz behintzat; izan be, leku batzuetan, eskatu ezkero, garbi-garbi salduko deuskuez. Kaparazoitik okelea atarako dogu gorputz eta guzti, eta oso garrantzitsua izango da ondo garbitzea, ze askotan hondar arrastoak agertzen dira eta haginakaz krask-krask egitea ez da bape gustagarria izaten. Hori bai, kaparazoi parte sakona gorde egingo dogu. Hurrengo egitekoa, kipulea zuritu eta txiki-txiki egitea izango da; kipulea zartaginean ipini eta su txikian ipini, harik eta kolorea hartu arte ...
Melodramea eta ausardia
2002-08-01 00:00 Kulturea
Informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen web orriaren helbidea:
http://www.artium.org
Edorta Jimenez,
Idazlea
San Justoko karobia (Zeanuri) barriro ketan
2002-08-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Tradizinoak eta ondare historiko-kulturala berreskuratu guran
Zazpi udatan jardun ondorik, karobiaren zaharbarritze beharrak amaitutzat emoten dira.
Orain dala zazpi urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik abuztuko lehenengo astegoienean martxan jarri dabe kare-labea. Baina, ketan jarteaz ganera, urtero-urtero karobiaren inguruan egokitze lanak egin dabez Ipizkikoek: 'lehenengo urtean karobia bera egokitu genduan, hurrengoan egurrez eta zohiz osotutako txabolea eregi genduan ondoan, hirugarrenean ingurua trabiesez zarratu; laugarrenean, karobiaren hormea arrakalatuta eta jausteko ...
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa