Lugoko alkateak uritarrakaz txateauko dau
Webgunearen aukezpen egunean, topaketak ordubetekoak izango zirala aurreratu baeben be, Jose Lopez Orozco alkateak zehaztu dau behar dan beste denpora egongo dala erantzunak emoten. Holan, uritarren eta erakunde publikoaren arteko erlazinoa zuzenagoa eta laburragoa izango da, tartean egoten diran tramitazino burokratikorik bakoa.
Lugoko Udalak teknologia barriek eskaintzen dabezan aukera guztiak aprobetxau gura ditu, batez be uritarrei laguntzinoa eskaintzeko. Holan ba, bihar-etzi, hainbat gestino egin ahal izango dira Internet bidez, eta eguneko ordu guztietan martxan izango dan ‘bezeroarentzako arreta’ telefono-zenbaki bat be jarriko dabe.
Bizkaie!
Lugoko (Galizia) Udalak web barria aurkeztu dau egunotan eta bertan ekimen barritzaile bat jarri dabe martxan: alkateak uritarrakaz txateauko dau. Jose Lopez Orozcok hilean behin egingo dau topaketa digital hau, bai Lugoko uritarrakaz zein bertatik kanpokoakaz berba egiteko.
Udalak berak egingo dau moderatzaile lana zita berezi honeetan eta itaun bera birritan agertu ez daiten edo errespetu faltea ebitetako, galderak administrauko ditu. Lehenengo hitzordua pasa dan astean izan zan eta erantzun ona euki eban. Hemendik aurrera, hile bakotxaren azken eguenetan izango da alkatea uritarren itaunei erantzunak emoteko prest.