Sarean  IV. urtea // 99. zenbakia

Sonyk Interneteko musika-trukea kobrau gura dau


Bizkaie!

Internetetik musikea bajatzeagaitik webgune askotan kobretan dabe eta Sony enpreseak harago joan gura dau: artxibo horreen alkartruke pribadua be kobrau gura dau.

Nobuyuki Idei, Sony Japoniako elektronika eta informatika enpresako presidenteak adierazo dau sistema barri bat preparetan dagozala Internet bidez musikea trukatzen dabenei kobretako. Izan be, gurago ei dabe zerbitzu hori kobretea galarazotea baino. Badakie ezin dala lagun batek beste lagun bateri musikea bialtzea ebitau, baina egiten dan transferentzia bakotxeko dirua errekuperau behar dala autortu dabe. Horretarako, sistema berezia preparetan dagoz.

Gaur egun, badagoz musikea bajatzeko kobrau egiten daben webguneak, baina ez dago bape alkartrukeagaitik kobretan dauanik.