Musikea  IV. urtea // 99. zenbakia

Sagardaoa eta musikea: Sagarrondotik


Sagarrondotik jaialdiko kontzertuetarako sarrerak:

- Kontzertu bietarako bonoa: 30 euro.
- Egun bakotxerako sarrerak: aldez aurretik ersoi ezkero, 18 euro. Bertan, 21 euro.

Salmenta lekuak:

- Baiona – Mattin
- Gasteiz – Parral
- Iruñea – Planet Rock
- Altsasu – Lezea
- Lesaka – Atxaspi
- Tafalla – Pasadizo
- Bilbo – Jaunak, Muga
- Elorrixo – Parra
- Gernika – Lagun Etxea
- Donostia – Bilintx
- Urnieta – Xauzar
- Astigarraga – Kizki
- Usurbil – Txiriboga
- Tolosa – Orbela
- Bergara – Jam Aretoa
- Orereta – Arkaitza
- Irun – Eskina
- Hernani – Aker, Txili, Bodega, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Ekos, Apeadero, Zintzarri, Kixkal, Atxur.

Gotzon Uribe

Musika komertzialak, gazteriak eta edariak bat egiten daben Euskal Herriko jaialdirik berezienetako ‘Sagarrondotik’ izenekoa da. Urtero gero eta jente gehiago erakarten dau txotx denporaldiagaz batera datorren jaialdi honek. Hasierea apal-apala izan bazan, gaur egungo antolakuntza eta eskaintza zabalak ez dauka bape zerikusirik lehenengo pausu hareekaz. Aurtengo jaialdia, martiaren 4an hasiko da eta musika kontzertuak 4an eta 5ean izango badira be, domekan, martiaren 6an be ez da girorik faltako, izan be, sagardaoa edateko aukerea egongo da, bertsolariak (Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña) eta Urnieta- Usurbil – Astigarraga – Hernani herrietako ordezkarien arteko herri kirol lehia be antolatu dabez. Herri kirol jardunerako 8 probatan parte hartuko dabe kirolariek: txingak, sagar bilketea, zaku lasterketea, ingudea, gizon probea, lokotxa biltzea, harri jasotea eta sokatira.

Musika kontzertuak Hernanin izango dira eta martiaren 6ko ekitaldiak, barriz, Urnietan.

Hernanin hamar bat mila lagun biltzeko karpa erraldoi bi jarriko dira. Tiloen inguruan txosnak egongo dira eta frontoian parke tematiko bat, sagardao kupel eta mahaiakaz. Musikeari dagokionean, barikuan (martiak 4), gaueko 22:30etatik aurrera, The Wailers, Bob Marley zanaren taldea, Def con Dos, Kauta eta Martires del Compas izango dira. Zapatuan, gaueko 21:00etan hasiko dira kontzertuak, Marea, Berri Txarrak, Barricada, Soziedad Alkoholika eta Banda Bassoti taldeakaz.

Kontuak kontu, Euskal Herrian sarritan ibilitako taldeak osotzen dabe kartela baina danen artetik, The Wailers taldea nabarmendu beharko geunke. Dakizuenez, Bob Marley handiaren taldea da The Wailers, baina gaur egun talde haretako musikaririk apenas geratzen da; dana dala, reggaezaleek gustora entzungo daben taldea, duda barik. Hori bai, talde gazteak eta esateko gauza barriak dabezanak botaten dodaz faltan, Euskal Herrian antolatzen diran hainbat eta hainbat jaialdi erraldoietan moduan.