Berbabarrigintzea
2004-06-18 00:00 Euskerea berbagai
Berba barriak egikeran, ostera, kontuan euki behar da zelan egiten diran eta bi berba batzean zein dan adierazo gura dogun kontzeptu barria. Izan be, kantagintzea kantuak egitea izan leiteke, baina zer da kulturea egitea? Zeintzuk dira kulturea egiteko behar diran osogaiak? Pentsau leiteke kulturea sustatzeari egiten deutsola erreferentzia berbeak, baina gaztelaniaz “creación musical/de canciones” esan geinke, baina ez “creación cultural” lakorik. “Promoción/fomento de la cultura” askoz be normalagoa izango zan. Azkenik, zer ez esan euskalgintzeari buruz? Kasik egunero ...
Adolfo Arejita eta Itziar Laka, Andolin Eguzkitza euskaltzaina zanaren aulkia hartzeko hautagaiak
2004-06-18 00:00 Euskerea berbagai
Adolfo Arejita
Bilbotarra, baina umearoa Morgan (Bizkaia) pasau eban. Deustuko Unibersidadean Filologia eta Letretan lizentziatua, Erromanikoaren sailean. Unibersitate horretan dihardu, irakasle lanetan, 1980-81 ikasturtean hasita, gaurdaino; honako gaiak erakutsi ditu: Euskerearen Morfosintaxia, Euskerearen Gramatika Historikoa, Euskal Literatura Klasikoa eta Lexikologia eta Semantika. Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle be izan da, 1992-1994 bitartean etaEuskal Hizkuntzearen Teoria eta Egitura eta Gaurregungo Literatura Unibersala gaiak emon ditu.
Kazetari beharretan be ibilitakoa da: Bilboko Herri Irratian, TVE-eko Bilboko Zentroan eta Bizkaia Irratian.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle ...
Zazpi eskualde zazpi txapeldun
2004-06-18 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaiko txapelketara begira
Daborduko badakigu zein zazpi bertsolarik kantauko daben Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Honeeri izena emoten daben 2002 aurreko txapelketetako finalistak batuko jakez (2002ko finalistak finalaurretara sailkatuta dagoz zuzenean), eta Eskualdeetako Txapelketetatik puntuazinoaren arabera sailkatutakoak, hogeita hamarreko zerrendea osotu arte. Antolatzaileek izen emotea zabalduko dabe hurrengo hilabeteetan eta orduan jakingo dogu zehatz nortzuk kantauko daben Bizkaiko Txapelketan. Guk Eskualdeetako Txapelketan 200 puntutik gora lortu dabenen zerrendea dakartsuegu, honeek dira eta sailkatzeko aukerea euki lekienak (bat baino gehiago kanpoan geldituko da ...
Arazoen konponbidea irailerako laga dau PSOEk
2004-06-18 00:00 eretxia
Duda barik, PSOEk PPri kendu egin deutso arma dialektiko bat. Mayor Oreja hautagai popularrak Espainiako euren ideiagaz bigun jokatzea aurpegiratu gura izango deutse sozialistei. Baina ez da hori efektu bakarra. Nora joango ete dira ezker abertzalearen botoak? Abstenzinora ala beste zerrende a batzuetara? Erantzuna bagilaren 13an izango dogu, baina barriro be ikusten dogu hauteskundeen osterako geratzen dirala arazoen konponketea, inoz konpontzen badira. Ikasle txarren antzera, sozialistek ez dabe gura izan bagileko azterketa demokratikora presentau. Irailerako lagako ete dabe?
Iñaki Atxutegi
Elikagai prijiduak preparetako aholkuak (II)
2004-06-11 00:00 Jan edanak
Orioa ondo prijiduteko kontseju batzuk
- Orioa ez da su-bizian berotu behar, astiro baino.
- Ez deutsagu itxi behar orioari kea botaten. Kea botateak tenperatura kritikora ailegau dala adierazoten dau, hau da, orioa transformetan dan tenperaturara.
- Orioa erabili eta gero filtrau edo iragazi egin behar dogu, geratu jakozan elikagai hondakinak kentzeko. Bertan geratzen diran elikagai-hondakinek orioaren degradazinoa bizkortu egin leikie.
- Ohar guzti honeek kontuan euki badira, oliba-orio bera 5-6 biderrez erabili daitekela esaten da, baina gitxiagotan erabiltea gomendagarriagoa da (2-3 bider inguru ...
Bategiteak eta fideltasun-programak abiazinoan
2004-06-11 00:00 Bidaide
Mundu mailako aliantzak
Hegazkin konpainien arteko lehia edo konpetentzia sekulakoa da eta sarritan larri ibilten dira batzuk ekonomia orrialdeetan zenbaki gorriak dabezala. Oraindino gogoan daukat Swissair eta Sabena konpainien porrota, hasikeran hegaldiak bertan behera itxi eta geroago ateak zarratu behar izan ebezanean. Hegaldi merkeak eskaintzen dabezan konpainiak, besteak beste, Easyjet edo Ryanair gero eta indartsuago dabiz eta konpainia 'handiak' be hasi dira bildurtzen. Orain urte batzuk, 1997an, lehen aliantza erraldoia sortu zan krisiari aurre egiteko: 'Star Alliance' hain zuzen be ...
Perretxikoen errebueltoa
2004-06-11 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Preparazinoa ez da oso gatxa, kontuan hartu behar dogun gauza bakarra momentuan egitea da. Beraz, horretarako osogai guztiak prest eukiko doguz ezertan hasi aurretik. Osogaietatik aparte, jatekoa pegetan ez jakon zartagin bat, egurrezko koilara bat eta errebueltoa atarateko plater sakon bat; ez ahaztu, errebueltoa egin eta segiduan zartaginetik atara behar dala, gehiago egosi ez daiten.
Beraz, dana prest daukagunean, jateko ordua hur dagoanean, errebueltoa preparetan hasiko gara. Horretarako, zartagina oliba-orioz jarri sutan eta txiki-txiki egindako berakatza gaineratuko dogu ...
Sei milioi hektolitro ardao gehiago Europako Batasunean
2004-06-11 00:00 Jan edanak
Eslovenian ardaoa produziduten daben hiru eskualde dagoz. Bata itsasaldekoa, Primorski izenekoa, Italiatik hur. Ipar-ekialdean, Austriatik hur, beste bat eta hirugarrena hego-ekialdean Posavski izenekoa.
Eslovakian 17.000 hektarea inguru mahasti dagoz, batez be hegoaldean, hego-ekialdean eta hego-mendebaldean. Bertan, sei eskualdetan produziduten da ardaoa: Karpato Txikiak, Hegoaldeko Eslovakia, Nitra, Erdialdeko Eslovakia, Ekialdeko Eslovakia eta Tokay Eslovakoaren eskualdea.
Txekiar Errepublikan, munduko garagardao konsumitzaile handienean, kalidade handieneko ardaoak egiten dira, Moravia eta Bohemia.
Txiprek, bestalde, ardaogintzan munduko tradizinorik zaharrenetarikoa dauka ...
Andoni Lariz: 'bolibartarrok beti eutsi deutsagu geure herri izakereari'
2004-06-11 00:00 BarriketanPoesia gaztea, hiru poeta gazte
2004-06-11 00:00 Kulturea
Hirugarren liburua Jon Gerediaga (1975) bilbotarrak argitaratu dau, Pamiela etxeagaz: “Fitola balba, karpuki tui” izena ipini deutso Aritz Merinoren marrazkiakaz datorren liburuari.
Jon Gerediaga beste esparru baten zan ezaguna: antzerkian. Izan be, Antzerkiola Imaginarioa taldean dabil, taldeak eszenaratzen dituen lanak idazten. Edozelan be, eta Gerediagaren berbetan esanda, bere obrek asko daukie poesiatik, eta bere poesiak be asko dauka antzerkitik. Ez alperrik: antzerkian hasi baino lehen, poesia idazten eban, eta azkenean batak bestearen kutsua hartu ei eban.
Liburu honetako poemak barru-barruko ...
Soziedad Alkoholika Garzonegaz aurrez-aurre
2004-06-11 00:00 Musikea
Soziedad Alkoholika taldeak, bere aldetik, 2002ko bagilean salatu eban hedabideen presinoaren ondorioz hainbat kontzertu bertan behera geratu izana. Taldeari ‘terroristen aldeko, xenofobo, arrazista eta antisemita’ izatea leporatu eutsien Espainiako komunikabide batzuk. Adierazpen horreen aurrean, Soziedad Alkoholikak neurriak hartuko ebazala iragarri eban.
Denporan atzera eginaz, antzeko adibideak be topau geinkez. Urtarrilean, berbarako, Berri Txarrak taldeak Madrilen eta Fermin Muguruza Kontrabandak hainbat uritan egin behar ebezan kontzertuak bertan behera geratu ziran.
Bizkaie!
Uruguai (I)
2004-06-11 00:00 Euskaldunak munduan
Ikusita gorputzean zeozer sartu arte orduak pasauko zirala, hondartza batera joan gara. Bertan etxundu eta begiak zarratu orduko loak hartu deusku. Ordu bi egon gara lotan, txakur bi gu usaintzera etorri diran arte, nondik gatozen jakin guran edo.
Kutxa automatikoak hutsik egon dira goizeko bederatziretan be. Udan ordutegi benetan berezia daukie hemengo bankuek: arratsaldeko ordu batetatik lau t`erdiak arte.
Dirua atara ostean, dendara joan gara zer edo zer jateko. Eguna ondo baino hobeto pasau dogu eta urrunen dagoan hondartzaraino ...
Leioako Nazinoarteko V. Umore Azoka, maiatzaren 27tik 30era
2004-06-11 00:00 Kulturea
Aurtengo Umore Azokak aurkezten dauan egitarauaren kalidadeaz gan, antolatzaileek eta kolaboratzaileek Leioako Azokak orain bost urte jaio zanetik ezagutu dauan eten bako hazkundea azpimarratu dabe.
Urterik urte handitu egin da bertan parte hartzen daben konpainien kantidadea eta Umore Azokara hurreratzen diran arte eszenikoen profesionalen eta zaleen presentzia. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da antolatzaileek emoten deutsen azoka izakerea ze hartu-emon kulturalen gune ez eze Leioa zirku, antzerki eta dantza ikuskizunen alkartrukerako gune bihurtzen dalako.
Ganera, azokeak herria bertoko eta kanpoko ...
It runs in the family
2004-06-11 00:00 Zinemea
Gromberg-tarrek zorioneko familia bat osotzen dabe, alkarren arteko komunikazinoaren gaian lar trebeak ez badira be. Alex Gromberg-ek (Michael Douglas) zeregin gatxa dauka; ez dauz bere aitaren akatsak egin gura, baina ez dau lortu bere seme biak eredugarriak izatea familiaren barruko hartu-emonetan. Alexen andreak, Rebeccak (Bernadette Peters), ama, emazte eta lanbide bizitzearen arteko orekeari eutsi gura deutso. Mitchell Gromberg (Kirk Douglas) familiaren aitalehena da eta New Yorkeko abokatu bulegorik garrantzitsuenetako kide jubilatua. Evelyn (Diana Douglas) azken honen emazte langile eta saiatua ...
Hector
2004-06-11 00:00 Zinemea
Malagako Zinemaldian pelikularik eta andrazko antzezlerik onenaren sariak eskuratu eta gero, Gracia Querejetaren laugarren filma heldu da pantailetara. Pelikula hau daborduko sarritan ikusten ez dan pertsonaia-zinea da, apurka-apurka baina erritmo egokiari jarraituz egituretan joango dana.
Filmak arian-arian topauko dau lekua, pertsonaiei jazoten jaken modu berean; guztiek, askatasunetik abiatuz, bilatu gura dabe munduan egoteko modua, baina ez dakie zelan askatu korapiloa.
Iraganera jo beharko dabe, orainean daukiezan arazoei urtenbidea emon ahal izateko. Hazkunde moral baten barri emoten dauan filma da; gidoi ...
Lirikotasunetik erritmo landuagoetara
2004-06-11 00:00 Musikea
Eskarmentu eta preparazino handiko musikaria da Igor Arzuaga ez bakarrik ikasketa musikalengaitik baita 'kantautore' legez hasi baino lehen beste talde batzuetan ibilitakoa dalako; Exkixu taldekoa izan zan eta Mikel Urdangarinegaz be ibili izan da pianoagaz. Horrezaz ganera, Mara proiektuan be oso gustora ibili zan, aurrera egiteko modurik egon ez bazan be; Parisera eta New Yorkera egindako bidaien eragin argia igarten zan proiektu horretan. Orain, barriz, euskal musikagintzeari ekarpen berezia eginaz, 'bakarlari' legez ataratako bigarren diskoa: 'Smog' izenekoa kalean dauka Laudioko ...
Galapagoak, apurka-apurka desagertzen joan dan paradisua
2004-06-11 00:00 txutxu-mutxuan
Isuritako erregaiak
Biztanle kopurua hazi dan ezkero, erregai kopuru handiagoak be behar dira arrezife eta hatxez beteriko itsasertz honetan.
2001eko urtarrilaren 16an, 240.000 galoi erregai garraiatzen ebilen itsasontzi batek hondoa jo eban. Zorionez, korronteek hidrokarburoaren orbana itsaso zabalera eroan eta 10 itsas otso baino ez ziran hil. Urtebete geroago, BEP taurus izeneko petroliontzi batek diesela bota eban Isabela irlan. Kasu honetan hondamendiari aurre egin jakon ugarteko herritarrek zabaldutako paper zurgatzailezko hesi bati esker.
TURISMOA. Ekuadorretik 970 kilometrora Galapagoak jomuga ...
Popularren arazoak sozialisten mesederako
2004-06-11 00:00 eretxia
Ez dira honeek, ez, Espainiako popularren arazo bakarrak. Botereagaz lagunak ugaldu egiten dira eta boterea galtzeak buruko min ugari emoten ditu. Nora joango ete dira boterean popularrekaz ibilitako hamaikatxu ministro, zuzendari eta gorbatadun? Europako Parlamentura joateko labankada bat baino gehiago izan da, Espainiako boterearen moketea zapaldu ahal izateko denpora luzean itxaron beharko dabe eta.
Euren egoerea goitik behera petralduteko, Hurreko Ekialdean izandako jazoerek arrazoie emon deutse sozialistei. Aznarrek Busheri emondako laguntzino publikoa ez da, hain zuzen, botoemoileek popularren alde joateko ...
Bertsotzaindia (II)
2004-06-11 00:00 Bertsolaritzea
Eta zuzentasuna jaio zan...
Zuzentasuna, beraz, azken aldiko moda barri bateko fenomenoa baino ez da, holan ikusita. Ganera, arazo asko ekarri dauz bere etorrereak: ontasuna eta zuzentasuna banandu behar izan dira, zuzentasunak ez dau esparru komunikatibo danetako egokitasuna bermatzerik lortu oraindino, bertsoa osotzeko estrategia batzuk bertan behera itxi dauz...
Edozelan be, zuzentasunak inon presentziarik badauka, leku hori duda barik txapelketea dogu. Bertsolari txapelketa danetako epailetza erispideak kontuan hartuta, holako laburpen bat urtengo jakun zuzentasunari buruzko atalaren ganean:
“...jentaurreko hizkera-maila erabili ...
Ofizialkidetasuna Europan
2004-06-11 00:00 Euskerea berbagai
Holakoetan kontraesanak ugari izaten dira. Europak gitxiagotutako eta gitxiengoen hizkuntzak babestearren, eta herritarren eskubideak jasoaz, Eurokarta onartu eban. Hainbat estaduren aldekotasuna lortu ostean, indarrean ipini eban ganera. Baina, itun horretan jasoten diranak betetea estaduen eremura, borondatera mugatu dira. Beraz, horra hor lehenengo kontraesana! Herritarrei maila batean onartu jakezan eskubideak zergaitik ez dira jaso Europako Konstituzinoan? Era horretara, besteak beste, europar herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko babes juridiko zabalagoa lortuko litzateke. Baina, estadu batzuek ez dabe holakorik gura.
Ez dabe gura, besteak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4211
4212
4213
4214
4215
4216
4217
4218
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...