AC/DC taldearen DVD bikotxa udabarrirako
AC/CD 1973. urtean sortu zan, Malcolm eta Angus Young anaien gidaritzapean. "Highway To Hell" diskoari esker, mundu mailan oihartzun itzela izan eban taldeak. 1980ko zezeilean, Bon Scott abeslaria hil zan Londresen, alkoholagaz egindako gehiegikeriakaitik. Ostean, Brian Johnsonek hartu eban haren lekua, eta grabau eben hurrengo diskoa izan da taldeak gehien saldu dauana: "Back In Black". Danetara, 140 miloe diskotik gora saldu ditu mundu osoan AC/DCk.
Bizkaie!
AC/DC talde australiarrak "Family Jewels" izeneko DVD bikotxa kaleratuko dau martiaren 28an. Bertan, 1975tik 1991ra taldeak grabau ebazan bideo-klipak eta telebistan eskainitako zuzeneko emonaldiak ikusi eta entzun ahal izango doguz.
"Family Jewels" DVDak talde australiar mitikoaren musikea batzen dau telebistako zuzenekoakaz. Argitaratu barik dagoan materiala be jasoten da bertan, "Baby Please Don't Go" kanta klasikoaren bersino bat, berbarako.
Lehenengo DVDak 1975-1980 etapea batzen dau eta zuzeneko 11 emonaldi eta bederatzi bideo-klip eskaintzen ditu. Bigarren DVDak 1980ko hamarkadea laburbiltzen dau eta "Hells Bells" abestiaren bideoagaz hasten da. Azkenengo kantea 1991an grabautako "Are You Ready" da. "Family Jewels" osotzen daben 18 bideo-klip eta zuzeneko emonaldi bi dagoz bigarren DVDan.