Banda zabala Lea Artibain eta Busturialdean
Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa eta Munitibarren, berbarako, 3.500 bat lagunen etxeetara helduko da Interneten banda zabala. Muxika, Nabarniz, Ajangiz, Arratzu, Ea, Errigoiti eta Murueta herrietan, ia 5.000 izango dira proiektuaren onurak jasoko dabezan personak. Halan da be, aitatutako herrietako udalek oneretxia emon beharko deutse proiektuari, berau martxan jarri baino lehenago.
Leihaketa publikoan erabagi da zein izango dan instalazinoak egingo dituan enpresea. Itelazpi enpreseak zuzentzen dau proiektua eta Euskaltelek egingo ditu lanak. Horretarako, urtebeteko epea dauka.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzeak Bizkaiko hainbat nekazaritza gunetara Internet eroateko proiektu barria jarri dau martxan. Holan, herri honeetan bizi diran biztanle eta erakundeek Sarea banda zabalagaz erabilteko aukerea izango dabe.
Lea Artibain eta Busturialdean oinarrituko da ‘Konekta zaitez @ Banda zabala’ proiektua, eta 8.000 lagun ingururi egingo deutse mesede. Izan be, beste herri batzuetan banda zabala izateko daukien aukerea lakoa eukiko dabe oraindik aurrera.