Sarean  IV. urtea // 101. zenbakia

Bizkaia eta Txina teknologia arloan alkarlanean


Bizkaie!

Bizkaiko 39 enpresak eta bost erakundek -Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI, Merkataritza Ganbera, Bilboko Portua eta Teknologia Parkeak- hitzarmen teknologiko garrantzitsuak sinatu dabez Txinagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza sailak Txinara antolatuta barri dauan bidaian izenpetu dabez akordio horreek.

Bizkaiko enpresa horreek CSTCgaz (China Software Testing Center) sinatutako MOUa (Memorandum of Understanding) aitatzekoa da. Ganera, SIICgaz (Shanghai Industrial Investment Company) hartu-emon sendoak daukiez eta horrek indarra emoten deutse mundu mailan.

Beste alde batetik, Bizkaiko Teknologia Parkeak itun bi lortu ditu Xangaiko Teknologia Parke bigaz. Qindaoko Udalak (Bilbogaz anaituta dago) merkataritza garapenerako bulegoa zabalduko dau Bilbon eta, trukean, Bilboko Merkataritza Ganberak gauza bera egingo dau Qindaon. Bulegoak SPRIk Xangain daukan egoitzeagaz loturea eukiko dau.

Tontxu Campos Bizkaiko Barrikuntza sailburuak adierazo dau ekonomia arloan Txina mehatxua izateaz gan, lehiakortasuna garatzeko aukerea be izan daitekeela. Izan be, bertako merkadua oso handia da, bizkor hazten dabil eta lehengaiak produzidutea berton baino merkeagoa da.