Kulturea  IV. urtea // 101. zenbakia

Egiptoarrak espazioan


Egiptoarrak espazioan

Lurraren historia-liburuek dinoenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi; alderantziz, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibersoko hamaikatxu lurraldetan zehar zabalduta dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patruila Inperial ezagunenetako bat osotzen dabenak. Patruila horreek operazino sekretuak egin behar izaten dabez, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste ezelako talentu berezirik barik, beti nahi dauena lortzen dakiana modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa da baina nahiko lotsatia. Alkarregaz, Wandorri –Faraioaren eta Egiptoko Inperio osoaren arerio gogorrenari- burukominik handienak sortu deutsozan Patruila Inperiala osotzen dade.

Bizkaie!

Agrimbau eta Garavanoren 'Egiptoarrak espazioan', Virginia Perez Alonsok itzuli dau eta eskuragai dago daborduko. Euskerazko komikiak SAURE Argitaletxearen eskutik datoz eta bederatzigarren artearen zalea bazara, Europako komikigintzearen produkzino eta itzulpenik onenak topauko dozuz Saure Argitaletxearen katalogoan.