Txinatar baten izena: Zhao.com
2005-02-18 00:00 sarean
Hona hemen ikur hau esateko beste hizkuntza batzuetan erabilten diran berbak.
- Euskeraz: “a bildua”
- Katalanez: “arrova” edo “rova”
- Gaztelanieraz: “arroba”
- Ingelesez: “At” edo “Commercial sign” edo “arroba”
- Frantsezez: “Arrobase” edo “escargot” (barraskiloa)
- Alemanieraz: “At” edo “Klammaraffe”
edo “Affenschwanz” (tximinoaren buztana)
- Italieraz: “Chiocciola” (barrazkiloa)
- Nederlanderaz: “Apestaartje” (tximinoaren buztana)
- Frisieraz: “Apesturtsje” (tximinoaren buztana)
- Hebrarieraz: “Shablul” (marrazkiloa)
- Finlandieraz: “Taksa” (prezioa)
edo “kissanhäntä” (katuaren buztana)
- Turkieraz: “Gül” (larrosa)
- Errusieraz: “Sobachka” (txakur txikia)
- Bulgarieraz: “Majmunsko a” (tximinoa)
edo “majmunska” (tximino txikia)
Gotzon Plaza,
informatikoa
'Mamutxen Eremua', eskuko telefonoetarako jokoa euskeraz
2005-02-18 00:00 sarean
Animatu Bilboko enpreseak Internet, telebista eta eskuko telefonoetarako marketing eta denpora librerako aplikazinoak sortzen ditu. Azken lanen artean Kukuxumusugaz egindako eskuko telefonoetarako beste joko bat dago.
Eskuko telefonoen ganean berba egiten gagozala, ondo dator aitatzea Italiako mediku batzuk esan barri dabena, neska bateri pasau jakona ikusita. Kontua da hamahiru urteko neskato bat ospitalera joan zala eskumuturra guztiz handituta eukalako. Egunean ehun bat mezu inguru idazten ebazala esan ebanean konturatu ziran medikuak eskuko telefonoek be gatxak sortu leikiezala (tendinitisa...) eta arazoa ...
Elekak kode edegiko itzulpen automatikorako sistemea garatu dau, Estaduko lau hizkuntzen artean
2005-02-18 00:00 sarean
Ondoko enpresa eta ikerketa-zentroek parte hartu dabe proiektuan: Euskal Herritik, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazinoa eta Euskal Herriko Unibersidadeko IXA ikerketa-taldea; Bartzelonako Zientzia Parkeko Thera, Centre de Llenguatges i Computació enpresa, Kataluniako Unibersidade Politeknikoko TALP ikerketa-zentroa; Alacanteko Seminario de Lingüística Informatica mintegia.
Bizkaie!
LinEx, Guadalinex, Molinux eta Ginux
2005-02-11 00:00 sarean
Eta jakina, gu geu be ez gara atzean geratuko, ezta? Hor doa ba Gipuzkoako Foru Aldundia beraren asmoagaz: lurraldeko udaletxeetan erabilteko, “Ginux” euskerazko sofwarea sortu dau. Eusko Jaurlaritzeak, beraren partetik, soft librearen aldeko interesa erakutsi dau, edo behintzat hori esaten da. Hor dago, berbarako, Euskalduna Jauregian Richard Stallmanek emondako berbaldia. Batzuk izen hau ez badabe entzun, jakin dagiela Stallman jauna soft librearen mundutxu honetan “guru” edo ideologotzat joten dala.
Honen inguruan, istorio xelebre bat be badago: Stallman Bilbora etorri, politikari ...
EHUko eraikinetan WiFi konexinoak egongo dira
2005-02-11 00:00 sareanEHUko guztiek (60.000 persona baino gehiago, ikasle, irakasle eta administrazinoko beharginak tartean) kode personal bat eukiko dabe WiFi loturak egin ahal izateko. Kode horrek Internetera sartzeko eta EHUko barruko sarean dagozan informazinoak ikusteko aukerea emongo dau. Zerbitzua unibersidadean bertan dagozanentzat edota beste edozein arrazoi dala eta bertan egon behar dabenentzat egongo da eskuragai. Hori bai: azken honeentzat Internetera sartzeko baino ez dau balioko (eta ez da gitxi) eta horretarako bonoak erosi beharko dabez.
Proiektu hau egiten danean, EHUk eukiko ...
Gero eta edukin gehiago eskuko telefonoetarako
2005-02-04 00:00 sarean
Talde horren % 37ak hilero 2 euro edo gitxiago gastau ebazan edukin honeek eskuratzen, % 11k 5 euro bueltan, % 3k 10 euro inguru eta % 1ak hilero 10 euro baino gehiago gastau ebazan hain irudi, soinu, joku... bereziak eskuratzen.
Ikerketearen arabera, datu horreek guztiek gora egingo dabe, eta gaur egungo egoerea ikusita, inok ez dau hori ukatuko.
Bizkaie!
Merkealdian, sua diruari
2005-01-28 00:00 sarean
Azken kontu bat: gabon sasoi honetan loteria erostea nahiko ohitura zabala da gure artean (erosi eta jokatu bai, baina besterik ez). Hor daukagu adibide garbiena: gabonetako zozketan Sort herriko “La Bruxa d’Or” loteria-dendak jaso dau sari nagusia. Orain arte normala, ze loteria-administrazino horretan beste inon baino gehiago saltzen da eta horregaitik besteek baino aukera gehiago daukaz. Baina kontua da ze saldutakoaren % 70 Internet bidez saldu dala; fenomeno barriaren aurrean gagoz. Herrira bertara joan ezkero, jente pilaketa handiak ikusiko doguz ...
Interneten arrakastea EAEn
2005-01-14 00:00 sarean
Lurraldeka, Araban erabilten dabe gehien Internet, % 53,2k hain zuzen be. Ganera, ordenadore gehien bertan dago, hamar biztanletik zazpik dauka eta. Ostean Gipuzkoa dago eta gero Bizkaia. Ordenadore eroangarriei jagokenez, Madrilen atzetik ordenadore eroangarri gehien dagozan lekua Gipuzkoa da.
Datu honeek ikusita, argi dago ez gagozala, ez, atzean.
Atxapunte
Vayasemanita.com
2005-01-14 00:00 sarean
Erregistrautako domeinuen artean Amoroto.com dala garrantzitsuena esan geinke. Bizkaiko herri hori askotan aitatzen dabe eguen gauetan emitiduten dan programan, eta Eduardo Madrazok helbide elektroniko hori erosi eban, jente ugarik Amorotora bisitak egiten ebazala ikusi ostean, programearen arrakastea itzela zala dudarik ez egoanean. Madrazok e-posta helbideak osotzeko baino ez dau erabilten domeinua, joxepo@amoroto.com berbarako.
Alberto Trabancok, hile batzuk lehenago, mangarran.com erregistrau eban. Lagunakaz poteoan ebilela otu jaken hori egitea, eta apustu antzeko bat izan zana errealidade bihurtu ...
Inprimigailuek ixten dabezan oinatzak
2004-12-31 00:00 sarean
Laser teknologiadun inprimigailuek, inprimiduten dabezan orri guztietan, ikusten ez diran markatxu batzuk ixten dabezala jakin dogu. PC World aldizkariak plazaratu dauan artikuluan (www.pcworld.com) agertu da barria. Begi-bistan ikusezinak dira ikurrok, baina, LED argi urdin eta lupa batez ikusteko modukoak ei dira. Baina, zer dira markatxu horreek eta zergaitik dagoz hor?
Xerox enpresearen kasuan, papelean egiten diran markatxuak puntu beilegiz egindakoak dira eta inprimagailu bakotxaren serie zenbakia agertzen da kodifikauta. Kodeketa hau paper zatian zehar zentrimetro bakotxean dago eta ...
Ordenadore eroangarriak VS. gizonezkoen ugalkortasuna
2004-12-31 00:00 sarean
Ikerketea 21 eta 35 urte arteko 29 boluntariogaz egin dabe, eta ordenadorea hanken ganean jarrita, barrabiletako tenperaturea 2,1 gradu igoten dala erakutsi dau Sheynkinek. Urologoaren eretxiz, tenperatura hori jasaten dan bakotxean deskantsua hartu behar da, ugalkortasun arazo larriak ebitetako.
Bizkaie!
Nabigatzaileen gerrea
2004-12-24 00:00 sarean
Eta zergaitik dauka horrenbesteko arrakastea nabigatzaile honek? Gauza bi batu dira: alde batetik, nabigatzaile beraren gauza onak eta beste alde batetik, Explorer-en akatsak. Ikusi daiguzan biak.
Explorer jaun eta jaube izan da (oraindino be bada, jakina). Honek beste ondorio garbi bat be badakar: birus sortzaile guztiek Explorer hau hartu dabe helburu legez. Eta hor izan da bai nabigatzaile honen ‘Akilesen orpoa’: seguridadea. Windows XP sistema operatiboaren barrikuntzetan (Service Pack 2 izenekoan, SP2) atal nagusia seguridadearen ingurukoa izan arren, hackerrak eta ...
Googleren 14,4 milioi akzino salgai
2004-12-17 00:00 sarean
Salmentea egin ostean, AEBetako enpresa handiaren sortzaileek % 73,9ko parte-hartzea izango dabe konpainian, eta enpresan erabagiak hartzeko orduan % 40,4ko botu-eskubidea izango dabe.
Abuztuaren 19an sartu zan Google Nasdaq teknologia-indizean, eta sekulako oihartzuna izan eban, bai diru-merkatuetan eta baita komunikabideetan be, batez be, enpresearen izaerea (Interneko bilatzailea da) kontuan izanda. 85 dolarretan salerosi ziran akzinoak baina merkatua zarratu aurretik akzinoko 201 dolar pagau ebezan.
Bizkaie!
www.telepartitura.com
2004-12-17 00:00 sarean
Proiektu honegaz, informazinoaren digitalizazino prozesuaren bitartez literatura musikala zabaltzeko kanala egin dabe. Enpresa-ideia hau martxan jarteko 60.000 euroko inbersinoa egingo dabe lehenengo urtean. Digitalizautako partituren merkatuan denda birtual eredu bihurtu gura dabe telepartitura.com proiektuaren bultzatzaileek.
Bizkaie!