Zinea, telebistea & Internet

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   sarean
www.televisionwithoutpity.com orrialdea (Internet Television Without Pity, Telebista Kupida Barik) oso ezaguna da telebista produktoreen artean, eta baita telebista ikusleen artean be (350.000 bisita izaten dira hilero orrialde honetan, eta bisita bakotxak ia 22 minutuko iraupena izaten dau). Aitatutako foroek upealako eragina izaten dabe telebistako programetan, bai programak goraipatzeko zein gitxiesteko be bai. Holako foroak 'Expediente X' telesaio famatuagaz hasi ziran indartzen eta gaur egun telebistako programa gehienetan dago eretxi talde berezia. Argi eta garbi esan leiteke Hollywoodeko ...

Spam = zaborra, posta elektronikoaren alderik txarrena

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   sarean
Gaur egun teknologiaren munduan bizi gara, baina baita publizidadearen sasoian be, eta 'spam'-a da honen erakusgarririk onenetarikoa. Kontua da ze, iragarki horreek gehienetan erdi guzurrezkoak izaten dirana: 'aberastu zaitez berehala', 'lortu eizu eskuko telefonoa doban' edo antzekoak izaten dira mezuak. Publizidade mueta honegaz orrialde pornografikoetarako loturak be bialtzen deuskuez, baina oraintsuko ikerketek erakutsi dabenez, azken hileotan pornografiari buruzko korreoen kopuruak behera egin badau be, erdizka edo oso-osoan iruzurrak edo timoak diran posta-mezuak asko ugaldu dira. AEBetako Senatuaren Merkataritzako Batzordeak ...

Internet sarearen tripak

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   sarean
Zerbitzaile horren kokapen fisikoa be nahikoa bitxia da. Internet sortzeko momentuan, Errusiaren eta Estadu Batuen arteko hartu-emon hotzak zirala eta, Estadu Batuetan bildur ziran halako eraso nuklearren menpean egozalako, eta hori dala eta, armadearen ordenagailuak leku desbardinetan ipintea erabagi eben; hori bai, ordenagailu horreek euren artean konektauta egozan, eta baten informazinoa galdu ezkero, beste baten informazinoa salbetan zan. Horreexek izan ziran Interneten lehenengo pausuak, baina orain be antzeko arazoak doguz: alboko mapan ikusten danez, erro zerbitzaileok nahiko hur dagoz, eta ...

Birus azkarregiak ala seguridade akatsak?

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   sarean
LSSI edo 'Internet Legea' indarrean dago Internautek adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo daben legea urriaren 12an sartu da indarrean. Testu osoa aztertu gura izan ezkero, Zientzia eta Teknologiako Ministerioaren web orrira jo: http://www.mcyt.es Bestalde, Internauten Alkartearen helbidea honakoa da: http://www.internautas.org Gotzon Plaza, Informatikoa.

Gero eta internauta gehiago, gero eta muga eta eskubide urraketa gehiago

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   sarean
Bihar edo etzi zer? Internet etenik barik hazten dagoan mundua da; aukera barriak ia-ia segundoro azaltzen dira eta, jakina, gauza asko arautu barik dagoz eta arazoei sortu ahala emon behar jake konponbidea; iruzurrak eta legez kanpoko jarduerak asko ugaldu dira Interneten eta, horrenbestez, zuhur ibiltea da onena. Gobernuak oso arduratuta dagoz eta espezialistarik onenak kontratetan dabez hasi baino egin ez dan iraultzeari aurre egiteko; bien bitartean, kasino informatikoak eta joku sexualak gune erabilienetarikoak dira, negozio iturri galanta diralako, ezelako duda ...

Zenbat-gura musika Sarean

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   sarean
Diskoetxeen hasarrea Jakina, nahikoa hasarre dagoz diskoetxeak. Euren esanetan, holan jokatuz kantuak 'pirateau' egiten dira, eta diskoetxeoi eta musikariei jagokezan diru sarrerak asko murrizten dira. Interneten edozer topau geinke, baina horrek ez dau esan gura gauza guzti horreek legezkoak diranik. Musika arloan, artista batzuk ez dabe ezelako enbarazurik ipinten euren musikea sarean egon daiten, eta beste batzuk edo beste diskoetxe batzuk, ostera, gogor azaltzen dira gai honetan musikariei eragiten jaken kalte handia nabarmenduz. Dana dala, AEBetan egindako ikerketa batek erakutsi ...

2001eko irailaren 11, mundua hankaz gora

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   sarean
Kontuak kontu, ez dago ziurtatzerik gure e-maileko datuak gordeta terroristen ekintzak ebitauko diranik. Ez ete da izango gobernuen atxakia guztia kontrolpean izateko? Arazoa hasi baino ez da egin eta internautek ekin deutsie bai euren burrukeari: e-mailak bialtzeko orduan, izkutuko kode eta kode zifratuen bidez bialduz eta 'Echeleon' lako sareak kokoteraino betez, miloeka mezu 'terrorista' edo ta 'lehergailu' lako berbakaz bialduz; era horretara, gobernuaren sare sekretu hori miloeka mezu ustelez ganezka geratuko dalakoan dagoz internautak eta (besterik ezean, gobernuaren beharrean traba ...

Kantu kantari Sarearen partituran

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   sarean
Gehiago ez luzatzeko hona hemen beste pare bat helbide: http://www.geocities.com/CapeCanaveral/8482/museusk.htm http://free.freespeech.org/ehj/html/abestiak.html Hemen aitatutakoak (eta betiko moduan) bidea zabaltzeko edo urratzeko baino ez dira, baina onena norbera Internet Sarean sartzea izango da eta, kasurik gehienetan, denpora asko egitea batera eta bestera bueltaka; batzuetan kontu interesgarriak eta beste batzuetan ez hain ederrak topauko doguz, baina inor ez daitela horregaitik kikildu; eutsi goiari, ze, badakizue … txapela buruan eta ibili ...

Bizikletak udarako dira

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   sarean
Bizkai aldera etorrita, Bizkaiko Txirrindularitza Federazinoaren web helbidea aitatuko dogu: http://www.febici.com; nahikoa orrialde sinplea izan arren, hortxe ikusiko doguz, berbarako, Bizkaian zehar egiten diran proba guztien zerrendea, mundu honen inguruan dagozan barriak eta Bizkaiko taldeen helbideak. Akats nagusien artean, azpimarratu gura neuke erdera hutsean dagoala, ez da agertzen euskerearen arrastorik inondik inora. Egia esateko, orduak eta orduak emon geinkez txirrindularitza munduari jagokozan helbideak bilatzen eta aztertzen. Onena, norbera Internet mundu birtualean sartzea izango da, eta, apurka-apurka, ezelako ...

Txataren saltsea

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   sarean
Sekulako iraultzea dator, eta hau hasikerea baino ez da. Tarteka eta kasu solte batzuetan baino ez bada be, txatari esker ezagutu eta ezkondu diran bikoteak badagoz egon munduan; txataren bidez ligetea be erraza ei da. Dana dala, txatari esker, ligau, bikotea topau eta luzaroan hartu-emonetan (idatziz) ibili ondorik, aurrez aurre egoteko hitzordua ipinten dabenean, upealako ezusteak be izaten dira. Ez da ahaztu behar, txateetan dogunean edozein jarrera hartu geinkela: emakume baten papela zein gizonezkoarena, gaztearena zein zaharrarena egin geinke eta ...

Neskak be bideojokalari trebe

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   sarean
Drogamenpekotasunaren kontrako Laguntzino Fundazinoak (FAD) oraintsu egindako azterlanaren emoitzak: - Gazte edo nerabeen % 5ek ez dau sekula bideojoko bat erabili. - 14 eta 18 urte bitarteko Espainiako gazteen % 60k bideojokoak erabilten ditu egunero. - 14 eta 18 urte bitarteko lau gaztetik batek egunero ordu bi baino gehiago egiten ditu pantailaren aurrean. - Mutilak dira bideojokoak gehien erabilten dituenak. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Ordenagailu handiak eta txikiak

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   sarean
Laburzurrean, agenda elektroniko horreek gero eta hobeak dira eta ordenagailu 'handiak', danok ezagutzen eta erabilten doguzanak, laster txiki geratuko jakuz. Gauzak holan dirala, boltsikoan telefonoa daroagun moduan, laster agenda elektronikoak be erabiliko doguz seguru; teknologiaren abiadea geraezina da eta ez dago jakiterik nora helduko garan. Azken barrien arabera, Fujitsu konpainiak kamera digital sano txikia plazaratu dau PDA horreetan eta eskuko telefonoetan be jarteko (atzazal baten neurrikoa, 7,8 x 7 x 4 milimetrokoa gitxi gorabehera). Uste baino arinago ikusiko doguz ...

Nagientzako salbazinoa

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   sarean
Hona hemen ikasle nagientzako web orrialde interesgarriak: www.rincondelvago.com www.monografias.com www.apuntes21.com www.lafacu.com www.lasalvacion.com www.ieduca.net Gotzon Plaza, Informatikoa.

Komunikazinoak mugarik ez

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   sarean
Argi dago bai, datozen urteotan komunikazinorako erabiliko doguzan tresnak nahikoa 'barriak' izango dirana eta elementu horreen prezioak behera eta sareen abiadureak gora egiten daben neurrian, hortxe egongo dana gure hurreko etorkizunean komunikazinoetarako giltza. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Internet, mundu magikoa

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   sarean
Laster Interneteko domeinuen arazoaren gaia aztertzeko ustea dogu. Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektroniko honetan, aurreko zenbakian, 0 zenbakian hain zuzen be, dantzearen ganeko helbide bat aitatu genduan, www.dantzan.com. Beharbada, baten bati (neuri bai behintzat) holakoren bat pasauko jakon: helbide hori ipini beharrean beste honako hau jartea: www.dantza.com, ba, nahikoa harridurazko arpegia suertauko jakon, ze dantzeari buruzko informazinoa lortu beharrean 'Dantza - Conservas vegetales' Nafarroako enpresearen web orrian sartuta ikusi dogulako gere burua. Internet munduaren magikotasunak ez dau behar ...

Sarean dantzan eta galdu barik

Bizkaie! 2002-04-08 00:00   sarean
Gaurtik aurrera Sarean bizkaieraz irakurteko aukerea egongo da eta hori pentsauezina zan orain denpora asko ez dala. Bizkaie! Aldizkaria bizkaiera huts-hutsean dator eta era askotako gaiak jorratzeko asmoagaz. Teknologia barriak gurean be sartu dira eta onerako seguru; Sarean edo zurrunbilo horretan sartzen ez danak jai dauka; gitxieneko ezagutza batzuk derrigorrak dira, baina hortik aurrera gozamenerako aukerak milaka. Interneten topau geinkena, Sarean ez galtzeko oharrak, trukoak, aukerak, programak, barriak, orrialde interesgarriak eta bestelakoak ezagutuarazoten ahaleginduko gara. Hasteko, orrialde interesgarri bat topauko ...