Sarean  I. urtea // 10. zenbakia - 2002ko irailaren 15a - Hamaboskaria

Zenbat-gura musika Sarean


Diskoetxeen hasarrea

Jakina, nahikoa hasarre dagoz diskoetxeak. Euren esanetan, holan jokatuz kantuak 'pirateau' egiten dira, eta diskoetxeoi eta musikariei jagokezan diru sarrerak asko murrizten dira.

Interneten edozer topau geinke, baina horrek ez dau esan gura gauza guzti horreek legezkoak diranik.

Musika arloan, artista batzuk ez dabe ezelako enbarazurik ipinten euren musikea sarean egon daiten, eta beste batzuk edo beste diskoetxe batzuk, ostera, gogor azaltzen dira gai honetan musikariei eragiten jaken kalte handia nabarmenduz.

Dana dala, AEBetan egindako ikerketa batek erakutsi dauenez, errealidade garbia da internautek musikea kopietan dabena saretik txakur txiki bat be pagau barik; edozelan be, alde positiboa be badago, ze, kantuak entzun ondoren, dendara joaten dira asko CD-ROM bat erostera. Hau da, musika denda askotan egiten dan moduan, lehenengo kanta bat edo batzuk entzun eta gero, gustukoak badira ba, horixe, diskoa edo CD-ROMa erosi eta kitto.

Etorkizuna baltz

Diskoetxeetako arduradunak oso hasarre dagoz eta, seguruenik, hemendik aurrera ez da hain erraza izango Interneten musikea 'ostutea'. Ahalik eta trabarik gehien ipiniko dabe Sarean, musikea bajatutea ez da orain arteko moduan hain erraza izango eta, holan, jenteak dendan erosi beharko ditu gustuko diskoak. Kontua da, teknologia bera, internautak eta pirata informatikoak be ez dirala geldi egongo eta Sarean aukerarik txikiena be ondo aprobetxauko dabela musikea edo bestelako gauza interesgarri batzuk lortzeko.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Eguneroko bizitzan, ordenagailuak beharrerako nahitaezko tresna bihurtu jakuz aspaldian. Egia esan, beharrerako tresnak baino zeozer gehiago be badira, eta zer esanik ez ordenagailuok Internetera konektetan badoguz.

Sarean beharra ez eze beste hainbat gauza be topau geinkez eta, beharbada, jenteak gehien bilatzen dauena musikea da.

Ordenagailuen garrantzia edo indarra, informazinoa manejetako daben ahalmena da. Informazino hori guztia fitxategi desbardinetan gordeten dogu. Sarritan, informazino asko pilatzen jakunean, fitxategi eta dokumentuei izen egokia eta ezaguna emotea oso inportantea izango da. Letraz josita dagozan testuak izaten doguz, baina ordenagailuek ulertzeko moduan dagoan informazinoa formatu digitalean egongo da, hau da, informazino hori zero (0) edo bat (1) seinaleakaz sortuta egongo da.

Musikea Sarean

Berbak edo esaldiak ez eze, musikea be informazino moduan erabili geinke eta honetarako ez dogu informatika munduan sartu beharrik, danok ezagutzen doguz CD-ROM musika formatu horreek eta. Holakoetan, musikeak zero eta bat seinalez osotutako 'fitxategiak' (kasu honetan, kantuak) sortzen ditu.

Azken urteotan, beste aurrerapausu bat be emon da gai honetan. Musikeak fitxategi digital bat sortzen badau, zergaitik ez erabili ordenagailua musikea entzuteko? edo zergaitik Internet sarea erabili ez musika fitxategi bat ordenagailu batetik beste batera eroateko?

Arazoa fitxategi horreen neurria izaten da, hau da, kantu batek sekulako neurria izan leikela fitxategi digital moduan erabilten badogu, eta neurri hori dala eta ia ezinezkoa da Sarea erabiltea ordenagailu batetik beste batera eroateko.

Dana dala, teknologia mugarik bakoa da eta arazo horri aurre egiteko MP3 izeneko teknikea dago; hau erabiliz, musika fitxategi handi horreek txikiagotu egingo doguz, ganera soinuaren aldetik CD baten kalidadeari eutsita. Hori bai, MP3 fitxategiak ordenagailuan bakarrik entzungo doguz eta ez gure etxeko musika aparatuan.

Horretarako, multimedia ezaugarria beharko dogu, baina gaur egun ia-ia ordenagailu gehienek, danak ez esatearren holako sistemea dakarre; orain pare bat urte edo, multimedia sistema barik geunkazan ordenagailuak eta soinurako txartelak eta bozgorailuak behar genduzan.

Multimedia bai, baina zer gehiago?

Software edo programa berezi batzuk beharko doguz gure ordenagailuan instaletako; dana dala, ez gaitezan larritu, honako programa honeek Interneten doban topau geinkez eta.

Askozaz gehiago dagozan arren, gehien erabilten diranak 'Real Audio Player', 'Winamp' edo 'Ultra Player' dira.

Musikea zelan topau?

Horretarako, edozein bilatzaile erabiliz, 'musika taldearen izena edo abestiaren izena' + 'mp3' idatziko dogu. Han agertuko jakuz hainbat helbide eta haraxe sartzea baino ez jaku geratzen.

Gure gustuko kantua topetan dogunean, Internetetik gure ordenagailura bajatuko dogu MP3 formatuko fitxategia eta nahikoa neurri txikikoa izango danez, laster izango dogu gure ordenagailuan kanta hori entzuteko modua.