‘Olerti’ gerra osteko literatur aldizkaria sarean

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   sarean
‘Poesiari emona izan zan ‘Olerti’, gerraostean jaiotako literatur aldizkari esanguratsuena ta Egan zein Euzko Gogoaren hirugarren hankea’, dino Mikel Elortzak. Izan be, argitalpena Francoren diktaduran euskera hutsean idazten zan. Ganera, Euskal Herrian bertan zabaltzen eben. Denpora gatxak zirala dudarik ez dago, batez be aldizkariari ekiten eutsenek (editore, idazle, itzultzaile, irakurle ta bestelakoek) literatur proposamenari eusteko alde batetik, ta bestetik zentsura sasoietan aurrerantz segitzeko. Hori dala ta, Onaindiak argitalpenei liburu etxurea emoten eutsen, izenburu ta guzti: GaztaƱadi edo Udazkena berbarako. Gaur ...

Internetek usaina ekarriko dau

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Personeak daukazan bost zentzuak garrantzitsuak dira biziraupenerako, euretariko bat faltan euki ezkero bizimodu barri batera moldatu beharko ginateke ta. Imajinau be eztot gura egin zer pasauko jatan amumaren arroz-esnea sutan goiz osoa dagoanean, usaindu ezingo baneu. Euskaldunok janari kontuetan apartak garala esan beharrik ez dago, eta irakurleon artean bat baino gehiago egongo da ezkaratzean dagoan lapikoko usaina hartzen. Guretzat, behintzat, eskertzekoa da enpresa britainiarraren egitasmoa. Halan da be, gauza danatan legez, beti egon behar da ‘baina’-ren bat. Anbientadorearen prezioa ...

Sekretuak ondo gordeta ez badagoz akabo

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Microsoft enpresea bigarren atal honegaz lehenengoagaz baino arduratuago dago. Dana dala, nahiz eta argitaratutako kodeketea nahiko ugaria izan, Windows sistemearen kode osoagaz konparauta oso atal txikia da: Internet-en jarri danak 203 Mb-eko neurria dauka eta Windows sistema operatiboaren kode osoak 40 Gb edo daukazala susmatzen da (1 Gb = 1000 Mb ). Beste aditu batzuei lehenengo puntuak eragiten deutse burukominik handiena: seguridadearen arazoak hain zuzen be. Kontuan hartu, Internet beraren oinarrienetan ordenagailu serbidoreak dagoz eta ordenagailuok (gehienak) Windows 2000 edo Windows NT ...

Teknologiari esker aberatsen artean

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Oraintsu argitaratu dan zerrenda horretan, 587 kide dagoz, pasa dan urtean argitaratutako zerrendan baino 64 gehiago. Honen ondorioa zein izango ete da ba? Zoritxarrez mundu honetako aberastasuna nahiko txarto bananduta dagoala. Teknologiaren munduan, dirua sendo dabil. Horren erakusgarri: Internet-en pasa dan urtean publizidadean egin dan inbersinoa da: estadu mailan bakarrik, 74,6 miloi eurokoa izan da, 2002an baino % 4,8ko igoerea beraz (Espainian pasa dan urtean 5.570 miloi euro gastau ziran publizidade lanetan). Gotzon Plaza, Informatikoa.

Internauten umore ona (edo txarra)

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   sarean
Internauten umorearen beste aitamen bat: oraintsu sortu da http://www.puedoprometeryprometo.com web gunea. Horren helburua, hauteskunde-kanpainan politikoen aldetik entzungo doguzan agindu eta eskaintza guztien saku bat izatea da. Hor batuko dira sekulako promesa guztiak eta hauteskundeak pasau ta gero zelakoak diran ikusiko dogu. Baina leku serioa izateko asmoa be badauka, izan be, eztabaidarako foro zabala eta edegia eskaintzen jake internautei. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Uri bat, KZgune bat

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   sarean
Bizkaie!

HIRU.COM etenik bako ikaskuntzea

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Azken buruan, oraingoz proiektua baino ez bada be, webgune honegaz hizkuntzak ikasteko aukerea be eskaini gura da; dagoeneko lehiaketa publikoa be egin da eta Auralog enpresa frantziarrak irabazi dau. Enpresa hau hizkuntzak teknologia barriaren bitartez ikasteko diseinuetan eta proiektuetan espezializauta dago eta berau izango da hiru.com proiektuan zeregin horretaz arduratuko dana. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Gasteizeko Udaleko azterketen lapurreta informatikoa

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Gotzon Plaza, Informatikoa

Urtea birusen erasoaldi gogorragaz hasi dogu

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Birusen kontrako burruka horretan, SCO Group Enpresak eta Microsoft-ek sari ederra eskaini dabe birus horreen sortzailek nortzuk diran salatzen dauanarentzako, 250.000 dolarreko diru-saria hain zuzen be, pelikuletako cowboy-en herrialdeetan legez. Gaiaren harian, Microsoft Enpresak pasa dan zemendian bost miloi dolarreko fondoa jarri eban birus sortzaileak atrapetako asmoagaz; aitagarria fondo horretako dirua lehenago be erabili izan dabela 'MSBlast' eta 'Sobin.F' izeneko birus sortzaileen atzetik joateko. Dana dala, orain arte birus sortzaile gitxi atrapau dabez. Gotzon Plaza, Informatikoa

Google: EAEan gehien erabilten dan bilatzailea

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Gotzon Plaza, Informatikoa.

Janet Jacksonen titia, internauten gustokoena

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   sarean
Asko izan dira hortik aurrera erreakzinoak. Berbarako, MTV musika-produktoreak parkamena eskatu behar izan deutso Super Bowl-aren erretransmisinoaz arduratzen zan CBS kateari. Baina egoerea ez da horretan bakarrik geratu. Interneteko bisitariek, irudia barriro ikusteko gogoagaz edo, gehien ikusi daben bideoa izan da. Lycos-en arabera, txapelketan bertan agertzen diran iragarkiak eurak baino gustorago ikusi izan da Janet Jackson-en titia. Gehiago esatearren: partiduan bertan biluzik futbol zelaia galapan pasau eban gizonak baino atentzino gehiago erakarri deutse internautei Michael Jacksonen arrebeak bularrean eroian izar ...

‘Spam’-a orain sakelako telefonoetan

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   sarean
Telekomunikazino-enpresa japoniarrak, arazoaren garrantziaz jaubetuta, spamer-ei holako ekintzarik ez egiteko eskaria egin deutse. Holan, erabiltzaileek eurak eskatu ez daben mezu bat pagau dabela erreklamau ezkero, dirua bueltan emoteko konpromisoa hartu dabe publizidade-bialtzaileek. Ameriketako Estatu Batuetan Interneteko erabiltzaileek gura ez dabezan mezuak (4,9 bilioi inguru) borretan galdu dabezan laneko orduak dirala ta 8.900 milioi dolarreko galerak izan dira. Ganera, bertako jentearen esanetan, birusen arazoa baino larriagoa da ‘spam’-en kontua. Sakelako telefonoen bidez bialdutako mezuen kantidadeak azken urteotan gora ...

Argazkiak eta teknologia barriak

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   sarean
Kamara digitalak eta tradizionalak Kamara tradizionalen merkatua beherantza doala dudarik ez dago, baita hainbat enpresa eta lanpostu be. Egunotan entzun dogu Kodak argazki-pelikula eta makinetan enpresa handienetarikoa estu eta larri dabilela, mundu osoan pelikula eta kamara tadizionalen salmentak sekulako beherakadea izan dabelako. Kodak Etxearen irabaziak % 65,6 bajatu dira eta ondorioz jente asko kaleratuko ei dabe, 15.000 lagun edo. Enpresa handiakaz batera, enpresa txikiek be zailtasunak eukiko dabez euren negozioei eusteko: ikerketa batzuen arabera, hemetik urte batzuetara argazki denda ...

'Ingenieritza Eskola-Deustuko Unibersidadea' estropadea Sarean

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   sarean
Hona hemen arauak: - Gitxienez sei orrialdetako web-a izan behar da. - “Index.htm” izentautako homepage-a eukitea. - Egindako lana ZIP muetako fitxategi bakar batean bialdu behar da, concurso@laregata.org helbidera. - Aurkeztutako webguneak Internet 5.0 eta Netscape 4.0-ekaz erabilgarria izan behar dau. - Zeozer berezia erabili ezkero, Java, Flash, Real media edo Quick-time berbarako, dokumentazinoa be bialdu behar da. - Lanak aurkezteko epea zezeilaren 29an amaituko da. - Interesauta dagozanek www.laregata.org webguneko irudiak erabili ahal izango dabez. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Windows XP euskeraz

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   sarean
Gauzak holan, euskal erakundeek software librearen alde jo dabe, askozaz be merkeagoa eta bizitza luzeagoa daukan produktoa dalako. Atzera begiratzen badogu erabagi horren arrazoiak topauko doguz: merkatuan Windows 95 euskeraz kaleratu zanean, Windows 98 egoan dagoeneko eskuragarri, eta gaur egun, Windows 2000 euskerazko bersinoa indartzen edota zabaltzen dagoanean, Windows XP bersioa plazaratzen dabe. Beti atzetik eta inoiz ez buruan. Eusko Jaurlaritzak ez dau diru-laguntzinorik emongo baina seguruenik publizidadea egiteko eta produktuaren kalidadea bermatzeko lizentzia piloa erosiko dauzala esan geinke. Era ...

Microsoft Etxea barregarri

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   sarean
Azkenean, akordioa lortu dabe Microsoftek eta Mike Rowe gazteak: beste webgune barri bat sortzeko gastuak pagauko deutsoz Microsoftek eta bideojokuetarako Xbox tramankulu bat be erregalau deutsie; horrezaz ganera, Redmon-en dagozan Microsoft Enpresearen bulego nagusietara joateko gonbidapena be luzatu deutsie. Dana dala, Internet-en munduan Microsoft enpresaren kontura egin diran barreak gozatsuak izan dira. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Euskal baserria Interneten

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   sarean
Diseinu aldetik web erakargarria da, guztiz argia eta modernoa. Ingelesez, euskeraz eta gazteleraz topau daiteke informazinoa. Ganera, euren baserriaren eta euren jardunbidearen ganeko kontuekaz batera, Elorrio inguruetako informazino apur bat be badakar: argazkiak eta inguruetako baserrien ganeko barriak, produktu bereziak, gaztaia, arrautzak, oiloak... Gotzon Plaza

Urte barriak zer dakarsku?

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   sarean
Informazinoaren gizartea Euskal Herrian familien % 50ek dauka ordenagailua. Bestalde, Interneten sartzeko ohiturea (bai etxean eta bai lanean) % 35ekoa da, Espainiar estaduan baino nahikotxu gehiago eta Iparraldeko herrialde garatuenetatik nahiko hur. Hor izan doguz “Konekta zaitez” programea eta bere emoitza esanguratsuak: egun, 25 urtetik beherakoen artean % 72 sartzen da Interneten, 25 eta 34 urtekoen artean % 50 eta 45 urtetik gorakoen artean, barriz, % 11,3. Teknologiaren eta informazinoaren gizarterantz goazela emoten dau baina Interneten konekteteak ez dau zertan helmugara heltzeko bide-laburrik ekarri ...

Botazino elektronikoa

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   sarean
Kontuak kontu, aitatutako hiru sistema honeekaz, boto emoilearen nortasuna izkutuan dago. Kataluiniako saioetan hiru sistema horreek aprobau ziran baina legezko baliorik ez eben euki atara ziran emoitzek. Teknologia hortxe daukagu baina gaur egun aprobak, saioak baino ez doguz egiten; hori bai, jakin badakigu hemetik lasterrera botoa emoteko prozesua goitik behera aldatuko dana. Posible izango da norberaren etxetik be botoa emotea: Interneten sartu eta beste barik. Beharbada, hauteskundeetako web guneetara sartu, han gure nortasuna baieztu eta botoa emotea baino ez jaku ...