Gasteizeko Udaleko azterketen lapurreta informatikoa
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Gasteizen udaltzaingorako oposizinoak izan dira oraintsu. Holakoetan ohikoa izaten dan legez, kasu honetan be azterketak zuzentzeko enpresa bat kontratau zan, Metis izenekoa. Kontua da ze aurkeztu ziran 284 lagunei azterketa sikologiko bat egin eutsiela (nortasunaren testa) eta egindako inkestak posta elektronikoz bialdu jakezala enpresa zuzentzaileari.
Kontua ez dago bape argi, baina susmoen arabera, “hackerren” batek azterketa edo test horreetako emoitzak 'atrapau' eta interesatuen artean banandu ebazan. Zaparrada handia sortu da gai honen harian baina Gasteizeko Udaleko bozeramalearen esanetan, lapurreta informatiko honek ez dau euki eraginik azken emoitzetan, batez be, ostutako test sikologikoak hautagaien perfil sikologikoa baino ez ebalako aztertzen eta ez ziralako erantzun zuzenak eta okerrak inon be aitatzen.