Teknologiari esker aberatsen artean
Oraintsu argitaratu dan zerrenda horretan, 587 kide dagoz, pasa dan urtean argitaratutako zerrendan baino 64 gehiago. Honen ondorioa zein izango ete da ba? Zoritxarrez mundu honetako aberastasuna nahiko txarto bananduta dagoala.
Teknologiaren munduan, dirua sendo dabil. Horren erakusgarri: Internet-en pasa dan urtean publizidadean egin dan inbersinoa da: estadu mailan bakarrik, 74,6 miloi eurokoa izan da, 2002an baino % 4,8ko igoerea beraz (Espainian pasa dan urtean 5.570 miloi euro gastau ziran publizidade lanetan).
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Gu geu zerrendan sartzen ez bagara be, munduan dirua sobran daukienak asko dira. AEBetako “Forbes” aldizkariak (http://www.forbes.com) dakarrenez, dirudunen artean, munduko personarik aberatsena Microsoft enpresako burua, Bill Gates jn.a da; beronen dirutzea 46.000 miloi dolarrekoa da. Azken hamar urteotan persona honek munduko personarik aberatsenaren titulua dauka duda barik.
“Forbes” aldizkariaren zerrenda horretan parte hartzeko, gitxienez 1.000 miloi dólar euki behar da eta aurten lehenengo aldiz, “Google” internet bilatzailearen sortzaileak diran Sergey Brin eta Larry Page be sartu dira, euren ondarea 1.000 miloi dolarretik gorakoa dalako.