Sarean  III. urtea // 47. zenbakia

Internetek usaina ekarriko dau

Personeak daukazan bost zentzuak garrantzitsuak dira biziraupenerako, euretariko bat faltan euki ezkero bizimodu barri batera moldatu beharko ginateke ta. Imajinau be eztot gura egin zer pasauko jatan amumaren arroz-esnea sutan goiz osoa dagoanean, usaindu ezingo baneu. Euskaldunok janari kontuetan apartak garala esan beharrik ez dago, eta irakurleon artean bat baino gehiago egongo da ezkaratzean dagoan lapikoko usaina hartzen. Guretzat, behintzat, eskertzekoa da enpresa britainiarraren egitasmoa.

Halan da be, gauza danatan legez, beti egon behar da ‘baina’-ren bat. Anbientadorearen prezioa karua dala esan geinke (367 euro bueltan). Baten batzuk kalkuladorea hartuta ibiliko dira daborduko, antxinako (denporeari jagokonean bai, baina ez gure buruari jagokonean) pezetatan zenbat dan jakiteko. Neuk lagunduko deutsuet horretan: 61.000 pezeta inguru. Hain karua be ez dala autortu beharra dago, baina gogoratu kapritxo bat baino ez dala. Halan da be, nori ez jakon gustauko goizetan ogi usainagaz akordetea?

Saioa Torre Gereketa

Telewest Broadband serbidore britainiarraren azken proiektuak aurrera segitzen badau, laster etxe ondoko okindegiko ogia ordenadoretik usaintzeko modua eukiko dogu. E-posta bidez normalean ailegetan jakuzan artxiboez ganera, usaina be jaso ahal izango dogu. Horretarako, baina, puntako teknologiako anbientadorea instalau behar da, eta beronek, mezuaren nondik norakoen araberako usaina eskainiko deusku.

Enpresearen arabera, sistema hau batez be supermerkatuentzako izango da erabilgarria, euren produktuen usainak etxeetara ailegarazoz salmentak igoteko probabilidadeak be gora egin leikielako. Internet-i falta jakon errealismo puntua gehitu gura deutso Telewest Broadband-ek, eta zerbitzu barriak arrakastea eukiteko faktore guztiak beteten dauazala emoten dau. ‘Aromearen bobedea’ deitu deutse tresna barriari. Beronek hogei kartutxo daukaz, aroma basikoak daukiezanak hain zuzen be. Euren arteko konbinazinotik 60 usain desbardin baino gehiago sortzeko kapazidadea daukao bobedeak. Perfume, lora, edo kafe-usaina hain estatikoa dan ordenadorearen bidez jasoteko aukerea emoten deusku behin baino gehiagotan gutariko bakotxak pentsau izan dogun proiektu barri honek.