Sarean  III. urtea // 46. zenbakia

Uri bat, KZgune bat

Euskal Autonomia Erkidegoan 2004rako uri bakotxean KZ gune bat egongo da

Bizkaie!

Internet herritarrei hurreratzeko helburuagaz Eusko Jaurlaritzak EAEko uri bakotxean KZgune bat (gitxienez) ipiniko dauala adierazo dau. Izan be, uda honetarako 72 zentru barri edegiteko asmoa dauka erakundea publikoak. Holan ba, Interneten doban eta nahi beste bider sartzeko aukerea eukiko dabe herritarrek.

Eusko Jaurlaritzeagaz batera Eudel, Euskal Udalen Elkartea dago ekimen honen oinarrian. Uri bakotxak daukazan biztanle kopurua kontuan hartuko dabe. Horrela ba, Barakaldon bigarren zentrua martxan ipintekotan dagoz. Bertan, asko izan dira zerbitzu hau eskatu daben herritarrak.

Beste alde batetik, KZguneak eskeintzen dauan formazino-programea zabaldu egingo dau. Barrikuntzen artean Administrazino Publikoagaz Internet bidez hartu-emona eukiteko aukerea dago. Ganera, enpresa txikientzat be zerbitzu bereziak eskainiko dauz.