‘Spam’-a orain sakelako telefonoetan
Telekomunikazino-enpresa japoniarrak, arazoaren garrantziaz jaubetuta, spamer-ei holako ekintzarik ez egiteko eskaria egin deutse. Holan, erabiltzaileek eurak eskatu ez daben mezu bat pagau dabela erreklamau ezkero, dirua bueltan emoteko konpromisoa hartu dabe publizidade-bialtzaileek.
Ameriketako Estatu Batuetan Interneteko erabiltzaileek gura ez dabezan mezuak (4,9 bilioi inguru) borretan galdu dabezan laneko orduak dirala ta 8.900 milioi dolarreko galerak izan dira. Ganera, bertako jentearen esanetan, birusen arazoa baino larriagoa da ‘spam’-en kontua. Sakelako telefonoen bidez bialdutako mezuen kantidadeak azken urteotan gora egin dauala kontuan hartuta, barri honegaz oso arduratuta dago gobernu amerikarra.
Saioa Torre Gereketa
Orain arte korreo elektronikoa zabaldu dogun bakotxean ‘spam’ madarikatuagaz burrukan ibili behar izan dogu, zeintzuk diran gure intereseko e-postak irakurri eta zeintzuk zuzenean borrauko doguzan erabagiteko.
Horrezaz ganera, gaurtik aurrera sakelako telefonoagaz be kontuz ibili beharko dogu. Izan be, egunotan Japonen norberak pagau behar dauzan publizidade-mezuak ailegau jakez hainbat erabiltzaileri, eurak eskaria egin ez arren. Datu bat emotearren, egunean 30 mezu borrau behar izan dabez telefonoaren memoriatik, eurak pagau bai baina asko (danak ez esatearren) leidu be egin barik.