Sarean  III. urtea // 43. zenbakia

Windows XP euskeraz


Gauzak holan, euskal erakundeek software librearen alde jo dabe, askozaz be merkeagoa eta bizitza luzeagoa daukan produktoa dalako. Atzera begiratzen badogu erabagi horren arrazoiak topauko doguz: merkatuan Windows 95 euskeraz kaleratu zanean, Windows 98 egoan dagoeneko eskuragarri, eta gaur egun, Windows 2000 euskerazko bersinoa indartzen edota zabaltzen dagoanean, Windows XP bersioa plazaratzen dabe. Beti atzetik eta inoiz ez buruan.

Eusko Jaurlaritzak ez dau diru-laguntzinorik emongo baina seguruenik publizidadea egiteko eta produktuaren kalidadea bermatzeko lizentzia piloa erosiko dauzala esan geinke. Era horretara, Microsoft enpresak beste harritxu bat ipiniko deutso administrazino publikoan Linux eta software librearen sarrereari.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Microsoft Etxeak Windows XP sistema operatiboa euskeratzeko agindua emon dau eta Elhuyar eta Uzei erakundeen lanari esker apirilerako prest eukiko dogu.

Aurreko bersinoetan EAEko erakundeek (Eusko Jaurlaritzak eta Foru Diputazioek) euskeratze lanetarako diru-laguntzinoak emon ebezan: Microsoft Office 2000 bersinoak 1,4 milio euroko diru-laguntzinoa jaso eban eta Windows 95-98 sistemeak ia 2 milio eurokoa. Kontuan hartzeko diru kopurua da eta ganera Microsoft-ek bersino barriak ataraten dauz bata bestearen atzetik. Horregaitik, Windows XP euskeratzeko orduan erakundeek ez dabe parterik hartu.