Service Pack 2 (SP2) eskuragarri daborduko
2004-10-22 00:00 sarean
Hainbat izan dira topautako zuloak eta Microsoft-ek SP2 produktua garatzeko eta kaleratzeko premina handia euki dau. Kostata baina azkenean hor dago (ez gaitezan horrenbeste poztu ze ia seguru-seguru beste zuloren bat be topauko jako honeri be). Urte beteko lanaren ostean eta seguridadea Microsoftentzat ardatz nagusia dala erakusteko euren webgune ofizialean doban dekargetako moduan preparauta dago www.microsoft.com
Bestela, gura izan ezkero CD bat be enkargau geinke eta gero CD horretatik instalazinoa egin. Dana dala, ordenadore barriak, urritik aurrera erosten ...
Eusko Jaurlaritza & Internet binomioa saritu dabe
2004-10-22 00:00 sarean
Jaurlaritzeak tasak pagetako martxan jarri gura dauan modu barriak be saria jaso dau Murtzian. Proiektu honen arabera, aldundiek eta udalek tasak modu elektronikoan kobretan hasiko dira laster. Orain arte, 90 udalek baino gehiagok kobretan dabez holan isunak, ur kontribuzinoak edota zirkulazinoaren ganeko zergak, eta antza aurrerapena nabarmena da. Hori bai, dirua jasoteko beti egongo dira aurrerapenak. Arazoa emon behar danean etorten da. Orduan, orain hamar urte egiten genduzan papelen tramitazino luzeak egin beharko doguz.
Bizkaie!
HIZNET: Euskerea eta Internet
2004-10-22 00:00 sarean
Testuinguru honetan salbuespen bat badago, itxaropen argi txiki bat: HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroa. Internet bidezko graduondoko ikastaroa, laugarren bider eskainiko da Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoa eta EHUko Soziologia 2 Sailaren eskutik. Daborduko 170 ikasle egon dira ikastaroaren 3 edizinoan. Holan bada, zeozer egon badagoala esan geinke!
Amaia Lasagabaster,
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoa HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroaren arduradun teknikoa
Britannica entziklopediarren 'arerioa'
2004-10-15 00:00 sarean
Urte horretan (2001) beste proiektu bitxi bat jaio zan: Wikipedia. Baina zer da hau ?
Webgunean http://es.wikipedia.org/wiki ipinten dauan legez “munduko hizkuntza guztietan entziklopedia libreak idazteko proiektua da”.
Hau da, edozeinek idatzi leikez entziklopedia horretarako artikuluak edo idatzita dagoan artikulu bat hartu eta goitik-behera zuzendu edo berridatzi. Hortxe dago proiektu honen berezitasuna eta sekulako arrakastea lortu dau. MediaWiki izeneko software berezi batean oinarrituta, soft honeri esker edozeinek edozein orrialde aldatu leike eta aldaketak atoan ikusteko aukerea emoten ...
Badakigu Google bilatzailea erabilten?
2004-10-15 00:00 sarean
AND (Y). Behar-beharrezkoa baino ez idatzi. Google-k idazten deutsaguzan berba guztiak bilatuko deuskuz. Hau da, Bizkaia Bilbao idatzi ezkero, berba bi horreek agiri diran orrialde edo helbideak aurkeztuko deuskuz. And, y, eta ipini ezkero, askosaz orrialde gehiago atarako deuskuz.
OR (O). Berba bi horreen artean OR edo O idatzi ezkero (Bizkaia OR Bilbao), aurkituko deuskuzan orrialdeak berba bat edo bestea edo biak daukiezan webguneak izango dira.
(*). Informatika arloan nahikotxu erabilten dan ikur honek zera esaten deusku, berbarako Geo* idatzi ondoren ...
‘Txinatar mandarin’ hizkuntzea galtzeko arriskuan, informatikea dala eta
2004-10-08 00:00 sarean
Atzerritar berba larregi
Arazoaren oinarrian jenteak beste hizkuntza batzutako berba larregi erabiltea dagoala dinoe adituek. Alde batetik, begi onez ikusten dabe kanpoko hizkuntzak menperatzea, mundura zabaltzeko bide bat dala dinoe eta. Halan da be, alde negatiboa be badauka honek, izan be, ama hizkuntzea albo batera ixteko arriskua dago. Kontuan hartu behar da txinatar mandarina ez dala erraza idazteko, eta teknologia barriakaz oraindino be gatxagoa (ezinezkoa esan geinke) egiten da hizkuntzeak daukan kaligrafia berezia erabiltea. Karaktere txinatarrak kaligrafia latinora pasetako programa ...
Gero eta ordenadore eta Internet erabiltzaile gehiago EAEn
2004-10-08 00:00 sarean
Euskerea
Euskerazko webguneetan nabegetan dabenen kopurua % 34,4 hazi da azken seihilekoan, eta 98.000 dira guztira. Talde horretan, % 71,1ek 35 urte baino gitxiago daukiez; % 50,8 beharrean dabiz, eta % 41,4 ikasten.
Erosketak internet bidez
Azken hiru hilabetean Internetez erosketaren bat egin daben Internet erabiltzaileak % 39,8 hazi dira. Beraz, 2003ko laugarren hiruhilekoan 61.600 ziran, eta 2004ko bigarren hiruhilekoan, barriz, 86.100.
Interneteko hiru erosletik batek oporretarako bidaia edo ostatua kontratau eban (% 33,6); ehuneko 11,8k ...
Oporraldi osteko konpromisoak
2004-10-01 00:00 sarean
Hutsunea izan da, bai, baina datorren urtearen hasikeratik aurrera hor izango doguz inglesa, frantsesa, alemana eta italiera ikasteko bideak, e-LEA izeneko sistemearen barruan. Gunean esaten dan moduan, “kursoak informalak dira, ezagutzak landu edo bergogoratzeko eginak... Zerbitzuaren helburua ez da ikasleak inglesa menperatzea. Baina bai herritarrek hizkuntza horretan edo beste batean bere burua defendiduteko beste ezagutza lortzea”. Hemen daukagu danok hizkuntzak ikasteko aukera ederra (ikasteko, sendotzeko edo bergogoratzeko). Hiru.com webgunea dobanekoa da bere arlo guztietan, baina hizkuntzen atal honetan zeozer ...
iMac G5, non dago ordenadorea?
2004-09-24 00:00 sarean
Artikuluaren hasikeran ordenadorearen atalik oinarrizkoenak gogoratu doguz. Oraingoan, Apple harago doa, eta imajinau doguna hankaz gora bota ostean, 5 zentimetroko lodierea daukan 17 edo 20 hazbeteko pantailan aurkezten deusku ‘ordenadore’ guztia. Bai, hemetik aurrera ez dogu CPU astunik mahai azpian gorde behar izango.
Phil Schiller enpresako marketing presidenteordeak ordenadorearen aurkezpen egunean jenteak bere buruari egingo eutson galderea aurreratu eban: ‘non dago ordenadorea?’. Berak eukan erantzuna: ‘Ordenadorea pantailan bertan dago’. Ideia bat egin daigun, ordenadore eroangarri baten antzekoa da iMac G5 ...
Lehenengo ziberkafetegiak hamar urte bete dauz
2004-09-24 00:00 sarean
Oso arin erakarri eban Cyberia Cafek jentea, izan be, ikusmin handia biztu eban. Ganera, dirua inbertidu gura eben jente askori be ideia gustau jakon, tartean Mick Jagger kantari famatua.
Taberna mueta barria inizituaren antzera zabaldu zan bai Inglaterran, baita munduko beste hainbat herrialdetan be. Gaur egun, kopurua zehatza ez dan arren, uste da mundu osoan 20.000 ziberkafetegi dagozala. Holan ba, prezioen arteko burrukea be gero eta gogorragoa da.
Lehenengo ziberkafetegiak ateak edegi ebazanetik, Internetek asko aldatu dala ezin geinke ...
Gure nabigatzailearen bahiketea
2004-09-17 00:00 sarean
Arazo hau dala eta, Internauten Elkartetik bajatorku zeozelako konponbidea: “Antisecuestro v.1.0” doban deskargau geinken programea; tresna honek Internet Explorer nabegatzailea spyware programetatik eta dialerrak erantsita heltzen jakuzan korreo elektronikoetatik babestuko gaitu. Programa lagungarri horrek Internet Explorer nabegatzailearen hasierako parametroak mantenduko deuskuz eta gura izan ezkero, blokeau egin geinke beste momentu batean gure baimen barik aldatua izan ez daiten.
Honegaz batera, badagoz beste programa batzuk (dobanekoak) gure ordenagailua eskaneetako eta holako lotura eta spyware programak indarrik barik ixteko: “Ad-ware ...
Euskaldunak eta Internet: lan egiteko, txateetako, ligetako eta olgetako
2004-09-10 00:00 sarean
Ondorio moduan, EAEko internauten jarrera profesioanlagoa dala esan leiteke: olgetako bideojokoek, txateetako edo ligetako aukerek ez daukie gure artean halako arrakasta larregirik estatu maileagaz konparauta (baten batek, gure nortasuna dala eta, Euskal Herrian ligetea miraria dala esango leuke, bai errealidadean, baita Internez be).
Gotzon Plaza,
informatikoa
E-Business Global Conference
2004-09-10 00:00 sarean
Ganera, biltzarraren antolakuntzeak "Casos prácticos de E-Business: para ser competitivo" liburua kaleratu barri dau, aurreko kongresuan adituek aurkeztu ebiezan ekarpenen laburpenakaz. Aurreko bi edizinoetako partaideek liburuaren ale bana jasoko dabe, eta http://www.ebgconference.com webgunean be kontsultau leike.
Holan ba, webgune horra sartzen diranek 30 bat esperientzia eta artikulu irakurri ahal izango dabez, tartean Kevin Kellyren berbaldia eta Santiago Alvarez de Mon eta José Bausaren artikuluak.
Ikuspegi praktikotik eta esperientzien alkartrukeagaz, E-Business Global Conference topaketeak enpresei lagundu gura deutse ...
Microsoft Explorer: gehien erabilten da, baina ez da seguruena
2004-09-03 00:00 sarean
Birus honek Internet Explorer nabigatzailearen eta Microsoft enpreseak zerbitzaileei eskaintzen deutsien IIS 5.0 (Internet Information Server) softwarearen akatsak aprobetxetan dauz. Honeek dira gehien erabilten diran sistemak, horregaitik normala da birus sortzaileak akatsak topau gura izana, gero euren erasoak egiteko. Microsoft-ek beti egon behar dau zur eraso honeei aurre egiteko, hainbat arinen “partxeak” kaleratzeko. Baina oraingoz ez dabe ezer plazaratu birusari aurre egiteko. Hori bai, momentuz behintzat arazoa zelan edo holan konpontzeko Internet Explorer nabigatzaileak berak daukan seguridade mailea igoteko ...
Hamburgesak jan eta Internetera sartu aldi berean
2004-08-27 00:00 sareanLiburuak eskuko telefonoan
2004-08-27 00:00 sarean
Literaturearen azkena ikusiko dabe askok proiektu barri honetan. Eurak, barriz, kontrara pentsau dabe, eta Japonian liburuen salmenteak behera egiten dauala ikusita, liburuok eskuko telefonoetan eskaintzea erabagi dabe.
‘Deep Love’ izan da plazaratu daben lehenengo telefono bidezko liburua, eta 20 milioi persona inguruk irakurri dabe euren eskuko telefonoetan daborduko (Japoniak biztanle asko daukaz, bai, baina zenbakia oso altua dala ezin ukatu). Nobela erromantiko hau telefonoan irakurteko propio dago idatzita, eta euki dauan arrakastea ikusita, liburuaren editoreek formato normalean, hau da, paperean ...
Txantajeak egiteko sasoi barriak teknologiari esker
2004-08-20 00:00 sarean
Bigarren istoriotxoa antzerako zeozer da: Paris Hilton, Hilton hotelen jaubearen oinordekoa da neskeak 2001. urtean, sasoi hareetan bere nobioa zan Rick Salomonegaz izandako “maitasun topaketa” bat grabau eben (zelango gauzak egiten diran!). Gero, maitasuna amaitu zanean eta bikotea banandu zanean, mutilari dirutxoa egiteko aukera polita zala otu jakon, eta pentsau eta egin! Bideoa Kaliforniako produktora pornografiko bati saldu eutson. Bideoa sarean zabaldu zan eta Paris Hiltonek, haserretuta, webgunea salatu eban, epaitegietara eroan eta 25 miloi euroko diru mordotxoa eskatu bere ...
‘Cracker’ bat kartzelaratzen daben lehenengo biderra
2004-08-20 00:00 sarean
Sortutako birus hau “troyano” familiakoa da: Troiako gudan legez, hangoan zaldia erabili bazan uriko harresiak pasau eta grekoek gudua irabazi egien, gaurko ordenadoreetan birusak “ateak” edegiten deutsoz asmatzaileari, beronek besteen informazioa ikusi, lortu, lapurtu edo borretako.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Japoniako ikasleentzat barri txarrak
2004-08-13 00:00 sarean
Gurasoak pozik egongo dira asmakizun honegaz baina ume eta gazteei piper egiteko aukerea amaitu jake eta ez dogu uste hain pozik egongo diranik.
Txartela eskolara sartu eta urtetako orduak kontroletako asmau bada be, pentsau daigun bateren batzuk beste asmo batzukaz garatzen dabela. Berbarako, tabernetan, diskoteketan edo zineman. Gurasoek, holan, euren seme-alabak sartzen diran lekuen barri eukiko dabe eta “lasaiago” egongo dira (antza). Baina ez deutsiegu itaundu gazteei asmakizun honen ganean zer uste daben, entzutekoak entzun gura ez doguzalako edo.
Gotzon ...
Bost aholku opor sasoian ordenadorea seguru egoteko
2004-08-13 00:00 sarean
Laburrean, honeek dira kontsejuok:
1.- Seguridade partxeak erabili. Gehien erabilten doguzan programa informatikoen seguridade arazoak zeintzuk diran jakinda, horreek konpontzeko partxeak imini daitekez. Internetetik be egin geinke hau.
2.- Antibirusa. Ezin dogu ahaztu, baina, eguneratzen joan behar dogula, birus barriak dagoz eta.
3.- ‘Firewall’ak instalau. Inok gure ordenadorean dagoan informazinoa ez ikusteko.
4.- ‘Anti Spam’ erremintak instalau. Gura ez doguzan mezu elektronikoak ez jasoteko balio dau, holan, ekipoa seguruago egongo da.
5.- Ondo erabili ordenadorea. Birusei aurre egiteko, segidu beharreko ...