‘Cracker’ bat kartzelaratzen daben lehenengo biderra
Sortutako birus hau “troyano” familiakoa da: Troiako gudan legez, hangoan zaldia erabili bazan uriko harresiak pasau eta grekoek gudua irabazi egien, gaurko ordenadoreetan birusak “ateak” edegiten deutsoz asmatzaileari, beronek besteen informazioa ikusi, lortu, lapurtu edo borretako.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Valentzia uriko epaitegiak Óscar López Hinarejos “Cabronator” birusaren sortzaileari urte biko kartzela zigorra imini deutso. Espainian, hau da cracker bat kartzelaratzeko agindua emoten daben lehenengo biderra.
Sententziak dinoanez, Óscar Lópezek birusa sortu eta honegaz beste ordenadoreetako disko gogorreko datuak jasoten ebazan inoren baimenik barik. Birus hau, “Cabronator” izenekoa (izena bera be!), webgune baten egoan eta hona sartzen ziran bisitarien ordenadoreek Internet Explorer nabigatzailea erabili ezkero, birusa instaletan jaken. Guardia Zibilaren esanetan, ia 100.000 bisitariren ordenadoretan sartu zan birusa.