Sarean  III. urtea // 75. zenbakia

Oporraldi osteko konpromisoak


Hutsunea izan da, bai, baina datorren urtearen hasikeratik aurrera hor izango doguz inglesa, frantsesa, alemana eta italiera ikasteko bideak, e-LEA izeneko sistemearen barruan. Gunean esaten dan moduan, “kursoak informalak dira, ezagutzak landu edo bergogoratzeko eginak... Zerbitzuaren helburua ez da ikasleak inglesa menperatzea. Baina bai herritarrek hizkuntza horretan edo beste batean bere burua defendiduteko beste ezagutza lortzea”. Hemen daukagu danok hizkuntzak ikasteko aukera ederra (ikasteko, sendotzeko edo bergogoratzeko). Hiru.com webgunea dobanekoa da bere arlo guztietan, baina hizkuntzen atal honetan zeozer pagau behar izango dogu, baina “kostu handiegia” ez dala esaten jaku berton.

Lau ikasketa modu daukaguz aukeragai e-LEA sisteman:

1.- Ikaskuntza autonomoa on-line: Internetera jo ikastaroa egiteko.

2.- Tutoreak lagundutako ikaskuntza on-line: Interneten jarraituko dogu baina tutore baten laguntzinoa eukiko dogu. Hartu-emonak e-postaz egingo doguz.

3.- Ikaskuntza autonomoa off-line: ikasleak ikastaroaren edukinak deskargauko dauz bere disko gogorrera. Holan, Internetera sartzeko arazoak badaukaz, ikastaroa bardin egin leike.

4.- Tutoreak lagundutako ikaskuntza off-line: aurrekoa legez baina tutoreagaz korreo elektronikoz hartu-emonak eukiteko aukerea daukagu.

Hau ez da, ezta pentsau be, hizkuntzak ikasteko daukagun webgune bakarra. Hor doatsue zerrenda labur bat:

 www.aulafacil.com: inglesa, frantsesa, alemaniera, errusiera, italiera edo portugesa.
 www.emagister.com: aurrekoa legez baina hizkuntza gehiagogaz.
 www.booksfactory.com/tutorials/lenguages.htm: hizkuntza zerrenda amaigabea daukagu hemen.

Bitxikeria legez, nonor japoniera ikasteko asmoagaz badago, hona hemen helbide bi:

* www.gorinkai.com:

* www-lsi.ugr.es/gunkan/html/gunkan_base/base_gunkan_indez_nihongo.htm: (Granadako Unibersidadeko webgunea)

Baina onena edozein bilatzaile erabiliz ezaugarri horreetako guneak topetea da, asko dagoz eta.

Jakina, ondo esaten jaku www.hiru.com webgunean be, Sareak kasu honetan laguntzinoa emongo deusku, baina inork ez dau hizkuntza bat guztiz menperatuko teknologiari esker bakar-bakarrik. Baina bai benetan mesedegarri izango jakula datorren urteko oporraldiari begira, berbarako.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Udako denporaldia ia-ia pasau jaku eta eskolako denporaldiagaz batera lanari ekiteko saio barriari be hasikerea emoteko egunetan gagoz. Sasoi honetan, badakigu, danok hartzen doguz konpromiso barriak, eta urte hasikeratan legez, holako berbak eta promesak egiteko ohiturea daukagu: “bai, aurten bai, gimnasiora hasi behar dot”, “ba neuk, neure partetik, tabakoa ixteko asmoa daukat, tabakoak berak neu itxi baino lehenago”, “oporretan Frantzian egon naz eta ez dot piperrik be ulertu. Frantsesa ikasteko ordua dalakoan nago” eta antzekoak, ezta?

Baina badakigu gehienetan asmo hutsak izaten dirala, sarritan atxakia honeek tarteko: ez dagoala astirik, lanak ez deuskula ezertarako denporarik ixten, ez dala momentu aproposa, lan eta kemen larregi eskatzen deuskuezala... eta holakoak.

Bai, egia da gimnasiora joateko astia behar dogula (eta gogoa be bai), eta tabakoa ixtea gogo biziaren ardureari jagokona, eta frantsesa ikasteko be denporea behar dogula eta ikastegi batetara be joan behar dogula. Ala ez? Gimnasioagaz eta tabakoagaz ez gara sartuko, baina hizkuntzak ikasteko beste bide batzuk be egon badagoz (eta laster gehiago egongo dira) teknologiari esker.

Teknologiak, eta honen barruan Internet Sareak, heziketearen munduan daukan eragina oraindino neurtu barik badago be, saio ederrak egiten dabilz mundu guztiko hainbat eta hainbat webgune. “E-learning” izeneko atalak eztabaida eta berbaldi luzeetarako emoten dau baina oraingoan hizkuntzen ikasketako ataltxuen ganean egingo dogu berba. Sareak badaukaz bai abantaila ederrak arlo honetan: geure etxetik egin geinkez ikasketok, edozein ordutan eta erosotasun osoz ganera. Edozein ikastetxetan legez, tutore bat izango dogu zalantzak eta galderak argitzeko eta beste ikaskideakaz hartu-emonetan jarduteko aukerea be izango dogu, txat edo foroen bitartez.

Adituen esanetan, hizkuntzaz gan, hezkuntza arloko edozein ataletan bagabilz, prozesu honek etenbakoa izan beharko leuke. Hau oinarri eta zutabetzat hartuta, baten baino gehiagotan aitatu dogun www.hiru.com webgunea daukagu, Eusko Jaurlaritzako Etenbako Ikaskuntza Zuzendaritzeak martxan jarri dauan webgunea. Arlo desbardinak topetako aukerea emoten jaku berton, matematika, artea, historia eta zerrenda luze bat. Baina orain arte izan daben hutsunea beteteko saioetan dabilzala adierazo deuskue: atzerriko hizkuntzak.