Sarean  III. urtea // 70. zenbakia

Hamburgesak jan eta Internetera sartu aldi berean

Estadu Batuetako McDonalds’s enpreseak ideia barria plazaratu dau euren jantokietara jente gehiago erakarteko. Enpreseak daukazan 60.000 jatetxeetan Internetera kable barik sartzeko aukerea emongo deuskue, Wi-Fi izenaz ezagutzen dogun konekzinoari esker. Horretarako, SBC, Communicatios eta Wayport izeneko teknologia-enpresakaz akordioa egin dabe McDonalds´s-ekoek.

Daborduko, McDonalds’s enpreseak Australian eta Singapurren daukazan jatetxeetan teknologia barri hau martxan dauka eta baita New York, Chicago eta San Frantzisko inguruetako beste 300 jatetxetan be. Baina Sarera sartzeko konekzino hau ez da, ez, dobanekoa izango, hileko 19,95 dolarreko kuotea pagau beharko da eta.

Proiektuko arduradunen arabera, 2005eko udarako prest egongo da Estadu Batuetan, baina Europan ikusteko apur bat gehiago itxaron beharko dogu.

Gotzon Plaza,
informatikoa