Sarean  III. urtea // 72. zenbakia

E-Business Global Conference


Ganera, biltzarraren antolakuntzeak "Casos prácticos de E-Business: para ser competitivo" liburua kaleratu barri dau, aurreko kongresuan adituek aurkeztu ebiezan ekarpenen laburpenakaz. Aurreko bi edizinoetako partaideek liburuaren ale bana jasoko dabe, eta http://www.ebgconference.com webgunean be kontsultau leike.

Holan ba, webgune horra sartzen diranek 30 bat esperientzia eta artikulu irakurri ahal izango dabez, tartean Kevin Kellyren berbaldia eta Santiago Alvarez de Mon eta José Bausaren artikuluak.

Ikuspegi praktikotik eta esperientzien alkartrukeagaz, E-Business Global Conference topaketeak enpresei lagundu gura deutse, batez be Internetek gestinorako eskaintzen dauazan aukerak aprobetxetan ikasi dagien. Holan ba, kasuak eta urtenbideak aurkeztuko dira, arlo desbardinetarako giza-baliabideak, prozesuak, marketing, salmentak eta banaketa, berbarako.

Horrezaz gan, nazinoarte mailako aditu ugarik be hartuko dau parte. Horreen artean negozio-eskoletako irakasle ezagunenak eta enpresen zuzendari ugari be egongo dira.

Biltzarrean parte hartu gura izan ezkero, deitu 94 423 31 47 telefonora edo
http://www.ebgconference.com webgunean sartu.

Bizkaie!

E-Business Global Conference kongresuaren hirugarren edizinoa egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian zemendiaren 15ean eta 16an. Aurreko bi edizinoetan arrakasta itzela lortu eban kongresuak, izan be, bostehun partaide baino gehiago egon ziran bertan.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, E-Business Global Conference biltzarraren helburua topagunea izatea da, Internetek negozinoetan izan leikezan aplikazinoen ganeko praktiken eta ezagutzen alkartrukea errazteko. Elektronikearen, Informazioren Teknologien eta Telekomunikazioen Enpresen Espainiako Alkarteak (AETIC), Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) eta PMP alkarteak antolatu dabe bilgunea.