Sarean  III. urtea // 71. zenbakia

Microsoft Explorer: gehien erabilten da, baina ez da seguruena


Birus honek Internet Explorer nabigatzailearen eta Microsoft enpreseak zerbitzaileei eskaintzen deutsien IIS 5.0 (Internet Information Server) softwarearen akatsak aprobetxetan dauz. Honeek dira gehien erabilten diran sistemak, horregaitik normala da birus sortzaileak akatsak topau gura izana, gero euren erasoak egiteko. Microsoft-ek beti egon behar dau zur eraso honeei aurre egiteko, hainbat arinen “partxeak” kaleratzeko. Baina oraingoz ez dabe ezer plazaratu birusari aurre egiteko. Hori bai, momentuz behintzat arazoa zelan edo holan konpontzeko Internet Explorer nabigatzaileak berak daukan seguridade mailea igoteko esan deuskue, hau da, goi mailako barne seguridadea martxan ipintea. Horretarako, nabigatzailean honako pausuak emon behar doguz:

Herramientas -> Opciones de Internet -> Seguridad -> Nivel personalizado -> Alta

Hau eginda, ActiveX eta JavaScript subprogramen lana bertan behera geratzen da ( birusen kalteak ia gehienetan programa honeen bitartez burutzen dira). Pasau leiteke goi mailako barne seguridadea aktibau ostean webgune batzutan ibilteko arazoak eukitea, baina hau gure informazinoa arriskuan ipintea baino hobea da.

Birus honen ganean gehiago jakin gura izan ezkero (edo beste birus batzuen ganean) web orrialde honetara jo: http://alerta-antivirus.red.es/virus/. Ganera, webgune honetan birus barrien informazinoa emoten deuskue, baita konponbideak topetako aukerea be.

Dana dala, Internet Explorer-en eta zerbitzaileen sistemen akatsek (biak Microsoft enpresearen produktuak) beste puntu batera eroaten gaitue: munduko ia ordenadore guztietan Explorer hau dago instalauta, baina egon badagoz beste nabigatzaile batzuk, adituen ustetan askozaz be hobeak eta seguruagoak. Hona hemen zerrendatxo bat:

- Mozilla (hppt://www.mozilla-europe.org)

Internauta gahienen esanetan, seguruena da. Bannerrak (iragarkiak) zarratzen deuskuz.

- Mozilla Firefox 0.9 (http://www.mozila-europe.org)

Nahiko arina da. Honek be, bannerrak zarratzen deuskuz.

- Netscape (http://www.netscape.org)

Seguridadeari jagokonez, asko hobetu dau.

- Opera (http://www.opera.com)

Arinena da, eta ordenadoreko baliabide gitxi jaten deuskuz.

- K-Meleon (http://kmeleon.sourceforge.net)

Bannerrak zarratzen deuskuz eta nahiko pisu gitxi dauka, baina besteakaz konparauta ez da hain segurua.

Mundu osoko baserritarretatik hasi eta Burtsako brokerratan amaitu, guztiek bat datoz honetan: gauza bakar baten jardutea sarritan onuragarria izaten da, dana ondo doan bitartean behintzat etekin ugari atarateko sistema segurua dalako. Baina gauzak okertzen diranean, hobeto izaten da gure arloak ugaritu eta desbardindu, elementu bat txarto bajatorku besteakaz lepoa estalpean eukiteko.

Sarean be bardin pasetan da: sistemen bardintasunak bultzada handia emon deutso teknologiaren zabalkunde eta hedapenari, elementu guztiz homogeneizatuak eukita enpresentzat merkeagoa eta erabiltzaileontzat errezagoa dalako istalazinoa. Baina honek birusen arriskua dakarsku, izan be, guztiok sistema bardina edo antzerakoa (Microsoft enpresearen sistemen bertsino desbardinak) erabilten badogu eta gutariko bateri ordenadorean birusen bat sartzen bajako, birus hori pentsau baino arinago izurrite bihurtuko jaku eta kalteak larriak izan leitekez. Horregaitik ez litzateke kaltegarria izango bai Sarean eta baita ordenadore personaletan, Windows sistemaz gan beste batzuk be erabiltea.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Microsoft enpresea informatika gaietan munduko enpresarik nagusiena dala esan geinke. Ia ordenadore guztiek Windows sistema opereatiboa daukie eta Internetera sartzeko enpresa honen Internet Explorer nabigatzailea da erabiliena.

Erabilera honek Microsoft enpreseari etekin ugari dakartsoz baina baita burukomin asko be. Egun batean bai, eta bestean be, Internet Explorer nabigatzaileak larrialdiak dakartsoz bai Microsoft enpresari, baita sistema hau erabilten dogun guztioi be. Hor dabilz, jo ta ke, birus sortzaileak Explorer honen “zuloak” edo akatsak topetan eta aztertzen. Eta behin zuloa topau ostean, hortik sartuko deuskuez birusak eta troianoak. Azkenetakoen artean “Scob”, “Download.Ject” edo “Toofer” izenekoak dagoz, baina ez dira, ez, azkenak izango, seguru.

Birus honek zerbitzaileak kutsatzen dauz eta zerbitzaile horreri webgune bat eskatzen deutsagunean gure ordenadorera fitxategi bat deskargetan jaku. Hori dala eta, “atzeko atea” izenekoa edegiko jaku ordenadorean eta gure informazinoa lortzeko bidean egongo da birusaren sortzailea. Troiano honen kasuan, lortutako datuak Errusiako zerbitzaile bateri igorten jakoz (daborduko zerbitzaile hori Saretik deskonenktau dabe).