Teknologia eta ekologia

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Honen aurrean, Suediako enpresa baten barri plazaratzen genduan, egurrezko teklauak, pantailak eta saguak egiten dauazan enpresa bat. Ez dakigu enpresa hau eredutzat hartu daben ala ez, baina Fujitsu japoniar enpresa erraldoiak honako barri hau dakarsku: muduko lehen ordenagailu biodegradagarria merkaturatu dabe, ordenagailu arruntetako plastikozko karkasa kendu eta zugatx-erretxinez egindako batez ordezkatuz. Ganera karkasa barri hau egiteko % 40ko energia aurreztea lortu dabe. Fujitsu multinazionalak baten baino gehiagotan egin dauz holako zugatx-erretxinazko produktuak lortzeko saio batzuk, batez be ordenagailu eroangarrietan, baina saio ...

Errentako kanpainak hasi dira

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Bestalde, Bizkaiko Ogasun Sailak eskainitako beste zerbitzu bat hauxe berau daukagu. Guk aurkeztu dogun autorpena dirua bueltan jasoteko bada (eta holan izatea gurako geunke guztiok) kasu bi egon leitekez: bata, autorpen hori errebisetan danean, gure patrikako telefonoan SMS bat josoko dogu, dana konforme dagoala esanaz (eskatu dogun dirua bat datorrela Ogasuneko teknikariek kalkulau dabenagaz) edo diferentzia bat dagoala esanez (geure alde edo Ogasunaren alde). Eta bigarrena, Ogasuneko teknikariek zeozer behar badabe (dokumentazino gehiago edo antzerako zeozer), beste SMS bat jasoko ...

“Sasser” birusa

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Maiatzaren batean hasi eban bere “zeregina” eta hortik aurrera mundu osoko miloika ordenagailu kutsatu dauz. Internet sareko serbitzaileek daukien seguridade zuloak aprobetxatuz (serbidore gehienak Windows sistema operatiboa erabilten dabe) mundu osora zabaldu da eta adituen ustetan “Blaster” birusaren zabalkuntzearen parera heldu da. Dana dalakoan, Microsoft enpreseak baeukan bere sistemen zuloen barri eta horretarako preparauita eukazan “partxeak” eta seguridade sistemak. Kontuak kontu, erabiltzaile askok ez dabez partxe horrek euren ordenagailuetara deskargau eta euren seguridade sistemak (antibirusak) barriztau. Lehen bersinoa astiro-astiro zabaldu ...

EKA-k iruzurra atzemon dau Interneterako konexinoetan

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   sarean
Iruzur modu barri honen aurrean, EKA-OCUV Erakundeak ondoko konsejuak ezagurazo ditu: - Nazioarteko deiak ez badoguz erabilten, operatzaileari deitu eta gure telefonotik holako deiak egiteko aukerea indarrik barik itxi dagiala eskatu. - Nazinoarteko deiak erabili ezkero, (familiakoak daukaguzalako kanpoan, lanerako behar dogulako...), aldaketarik onartzen ez dauan birusen kontrako euskarria instalau gure ordenadorean. - Nazinoarteko deien diru kopurua fakturan zelakoa dan ikustea errez-erreza da (00 zenbakiakaz hasten dira). - Interneteko orrialde ezezagunetan eta publizidadeko iragarkietan, 'onartu', 'aurrrera' eta antzekoak agiri diran ikono edo laukirik ez ...

Google-en korreo zerbitzu barria: Gmail

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   sarean
Gmail honek estadu mailan ez eze, europar eta amerikar konsumitzaile alkarteen kritikak be jaso ditu. Gmail honen barria apirilaren 1ean zabaldu zan eta hasieran bromatzat hartu eben askok baina daborduko enpresako bozeramaleek baieztu egin dabe (apiralaren lehenengo eguna gure Inuzenteen Egunaren antzerakoa da Britainia Haundian eta Estadu Batuetan). Google-en broma honakoa izan da: ilargian Copernicus izeneko teknologia garapen zentru barria 2007garreneko urtean prest egongo dala (http://www.google.com/jobs/lunar_job.html) Kontuak kontu, Internet-eko bilatzaileen artean burruka bizia dago ...

Enkanteak Internet-en bitartez: umeak eta kamisetak

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   sarean
Beste alde batetik, honako istorioa be nahiko txirenea da: Inglaterrako Manchester United futbol taldeak (http://www.manutd.com) bere futbolariei agindu bat emon deutsie: galazota dago kamisetatan autografoak sinatzea. Eta hau zergaitik ? Ba sinatutako kamiseta horreek gero Internet-en salgai agertzen diralako eta lortutako diru horretatik futbol taldeak txakur txikirik be ikusten ez daualako. Klubeko bozeroaileen esanetan, kamiseten salmenta hau antolatuta dago, gaztetxuei dirua emon taldearen entrenamentuetara joan daitezen eta han jokalarien autografoak lortu dagiezan, gero sinatutako kamisetak Internet-eko enkante web ...

Microsoft-en hurrengo sistema operatibo barria: Longhorn

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   sarean
Dana dalakoan, sistema operatibo barri hau (“Longhorn” izenagaz ezagutua dana) 2006rako prest egongo dala esan dabe Bill Gates-en enpresakoek. Sistema honek fitxategiak gordetako era barriak eskainiko deuskuz, grafiko barriak eta zelan ez segurtasun gehiago. Seguridadea izan da Microsoft enpresaren ardura nagusienetarikoa eta, horren harian,Microsoft XP bersinoak izan dauzan arazoak dirala eta, aurton be kaleratuko dabe beste bersino barriago bat: “Service Pack 2” batez be, seguridadearen arloan gehiago sakonduz. Gotzon Plaza, Informatikoa

Ciber@RT-Bilbao 2004

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   sarean
Holan ba, sorkuntzea eta ikerketea batera landu ahal izango dira Ciber@RT Bilbao 2004n. Horretan aditua dan Richard Stallman ospetsua egongo da jardunaldietan. Berak software librearen filosofia bultzatu eban eta Linux-en erabiltzaile asko berbaldia entzuteko gogoagaz dagoz. Kongresuaz gan, Deustuko eta Leioako Unibersidadeetan be emongo dauz berbaldiak, apirilaren 26an hain zuzen be. Gizarteko arlo desbardinetan eragin zuzena euki dabe azken aldian hainbeste garatu diran teknologia barriek. Hori dala eta, askotan benetako identidadea bera be galdu egin da. ‘Nonahiko Bardintasunerako Erronkak’ ...

Hiztegia.net, hiztegi danak klik batean

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   sarean
Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diran beste batzuetarako bideak jasoten ditu guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...; klik bakarra egin beharko dogu hemetik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzen ganeko hiztegi eta glosarioetara ailegetako. Klik bakarra eta, ganera, batetik bestera errez pasau ahal izango gara. Euskarazko hiztegiez gan, oso erabilgarriak diran Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak be dagoz gunean. Corpusak be badauka bere txokoa eta laburdura eta akronimoaekaz osotutako hiztegiez gan ...

Argazkiak buruan eta ordenagailuan

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   sarean
Bizitzan zehar pasetan jakuzan gauza garrantzitsuak buruan gordeta eukitea izaten da onena, baina denporeak aurrera egiteagaz batera, memoriak txarrera egiten dauala garbi dago. Horregaitik ba, gogoratu beharreko momentu horreetan argazkiak ataratea izaten da normalena. Ganera, badagoz inok aginduta egongo balira legez, derrigorrezkoak diran ohitura batzuk be: Parisen, Eiffel Torrea atzean daukagula...klik!; New York-en, Askatasunaren Estatuagaz...klik!; umea, lehen urtebetetze egunean kandeleari putz egiten dagoala...klik!; Nork ez daukaz etxeko albumean holako argazkiak? Ba, gero eta jente gehiagok. Izan be ...

Teknologia barriak eta ekologia

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   sarean
Gauzak gehiago larriagotzeko, beste puntu batzuk be aitatu geinkez. Ez bakarrik mikrotxipak, ordenagailu baten elementuen artean be gauza arriskutsuak topau geinkez. Berbarako, mikrotxipak hartzen dituan tarjetea. Hau berau berilio, kadmio edo merkurioz dago eginda. Produktu honeek oso kutsatzaileak dira. Berilioa, berbarako, gizakiaren minbiziaren sortzaile moduan dago sailkatuta. Pantailak egiteko behar diran produktuen artean barioa, fosforoa eta kromoa be badagoz (danak oso kaltegarriak osasunerako), CPUan dagoan kromoa eta zelan ez, ordenagailuaren leku guztietan dagoan plastikoa eta honen ondorengoak be ez dira ...

Aste Santuko prozesinoak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   sarean
Sistema hau nahiko zahartuta egon da antza eta batzutan akatsak be sortzen izan dira; kontuak kontu, Esperantzako Kristoaren Kofradia teknologia barrietan ikertzaileak diran erakundeakaz hartu-emonetan jarri dira arazoa konpontzeko asmoagaz: “Instituto Andaluz de Automática Avanzada y Robótica” enpresako ingeniari talde bat arduratu da horretaz eta euren beharraren emoitzea ondokoa izan da: Kristoaren besoa errobotizau egin dabe eta horregaz lortu dabe emoten dauan bedeinkapena askoz be naturalagoa izatea. Beso errobotizau hau kontroletan daben elementu guztiek ia hamar kilo pisetan dabe (zaharra ...

‘Internet eta Hiesa, Gizarte Birtuala’

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   sarean
Sare elektronikoaren bidez eskeinitako zerbitzu honek aukera ugari emongo deutsoz gaixoari. Izan be, medikuakaz hartu-emon zuzena euki ahal izango dabe Interneti esker. Era horretara, mezu elektronikoak bialdu ahal izango deutsiez euren gaixotasuna tratetan dabizen profesionalei. Bestalde, solasguneak eta bideo konferentziak be egin ahal izango dabez. Konsultei jagokenean, edozein ordutan egin ahal izango dabez; medikuagaz zuzenean bat egiteko arazoak euki ezkero, mezua bialdu eta handik denpora gitxira jasoko dau erantzuna gaixoak. Edozein proiektu aurrera eroateko derrigorrezkoa da profesionalen lan talde sendoa ...

Bermeoko arraina Interneten salgai

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   sarean
Inoiz arrain enkante baten egon ez zarienok seguruenik imajinau be eztozue egingo zer dan ha. Ohituta ez gagozanoi atentzinoa gehien deitzen deuskun (eta egia esan, gitxien gustetan jakun) ezaugarria bertako usaina izaten da. Halan da be, negoziazino berezian bete-betean sartzen garenerako ahaztuta eukiten doguz komeri horreek guztiak. Proiektu barri honi esker, arrain-enkantean parte hartu gura dabenek ez dabe bertara hurreratu beharrik eukiko. Bertan dagozanek, barriz, pantaila itzelean segidu ahal izango dabez prezioen eta salerosketen nondik norakoak, baita ordenadore portatilen bidez ...

E-postea spametik babestu

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Goodmail Systems Inc eta Yahoo! enpresek, euren aldetik, beste bide bat jorratzen dabiz: bialtzen dan e-posta bakotxagaitik dirua kobretea da proposatzen daben bidea. Sistema honegaz internautek eta enpresa batzuk (GKE-ek, dirua irabazteko ez diran enpresek eta antzekoek) doan bialduko dabe e-posta kopuru zehatz bat. Hortik gora, barriz, pagau egin beharko dogu hain garrantzitsua bihurtu jakun zerbitzu horregaitik. Dana dala, sistema hau Interneten ideiaren kontra joango litzateke, muduko persona danen arteko konekzinoa eta hartu-emon politikearen kontrakoa dalako, eta aditu batzuk zentsurearen ...

Microsoft zigortuta

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Halan da be, dirua daukanak diru gehiago gura dauala argi dago (ez daukanak be bai, baina gitxiagogaz konformau behar!), eta Bill Gates-ek Europar Batasuneko Justizia Auzitegian helegitea aurkeztuko dauala jakinarazo dau. Bere buruaren defensarako Europan dagozan konpetentzia-legeen barri ez daukala esango dau Gates jn.ak. Holan ba, eta lehendik enpresea epaitegietan ibilten ohituta dagoala kontuan hartuta (urteak daroaz bategaz eta besteagaz atzera-aurrera), matrakeak luzerako joko dauala iragarri geinke. Halan da be, ez ahaztu errekursoa aurkeztu arren, EBk hartutako erabagiak bere ...

Piccasoren obrak Interneten saltzen dira

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   sarean
Orain 90 urte egin eban lan bat 130.000 eurotan saldu da (ez joan kalkuladorearen bila, hogei milioi pezeta baino gehiago dira). Dirutza itzela da etxeko hormaren baten koadroa eskegita eukiteko, baina kapritxoren bat danok eukiten dogu noizean behin, eta norberak pagau ahal dauenaren araberakoa izaten da (normalean) geure buruari egiten deutsagun erregalua. Gaira bueltan etorrita, kontua da obrea ez dala arte-galeria baten saldu, Internet bidezko subastan baino. Margolariak dagoan lekutik burua altxauko baleu azalpen intensiboa beharko leuke salmentearen nondik-norakoa ...

Kontrol bako farmazia elektronikoak

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   sarean
Erakundeak argitaratu barri dauan txostenaren arabera, sare elektronikoaren bidez erosi daitekezan narkotiko eta botiken eskaria ugaldu egin da. Izan be, berez errezeteagaz saldu behar diran botikak ha barik eskuratzeko aukerea eskaintzen dau sareak, eta egoereak aurrera segidu ezkero, arazo bat baino gehiago ekarriko leuke. Izan be, drogazaleak, tratamentu batera ohitu eta orain itxi ezin dabenak eta botikak etxetik erosteko ohiturea daukienak bidea libre topauko dabe produktu horreek kontrolik barik eskuratzeko. NBEko Narkotikoen Kontrolerako Nazinoarteko Taldeak salmentea zorrotz kontrolau behar dala ...

Interneteko konekzinoen mundu barria

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   sarean
Beste alde batetik, badago egon Interneten sartzeko beste bide bat be: Wi-Fi sareak, kable bako sareak. Honako sareok Donostia, Sopelana eta Oñatiko udaletxeek bultzatu gura dabez. Lehenengoa Sopelanako herria izan da: Euskaltel-en laguntzinoagaz hondartza inguruetan eta udal-lokal bitan antenak ipiniko ei dabez. Oñatin be antzekoa egin gura dabe: zazpi “hotspots” sortu gura dabez (“hotspot” izeneko hau kable bako konekzinoak egiteko preparauta dagoan lokal bat da). Gipuzkoako uriburuan, Donostiako Udalaren asmoa da Kristina Enea parkearen inguruetan edozein laguni Interneten sartzeko aukerea ...

Norena da “Sagarra” (apple)?

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   sarean
Azken urteotan, Apple Computers enpreseak bere iPod musika digitala entzuteko tramankulua plazaratu dau eta honegaz batera, iTunes musika denda birtuala (denda honetan, lau hilabetetan, 10 miloi abesti “saldu” dira eta abesti bakotxa dolar baten truke). Gauzak holan, diskografikako abokatuak barriro dagoz prest epaitegietara joateko: euren esanetan, informatika enpreseak ez deutso salaketeari jaramonik egin eta hori dala eta barriro doaz epaitegietara. Batek jakin zelan amaituko dan kontua! Gotzon Plaza