Teknologia barriak eta ekologia
Gauzak gehiago larriagotzeko, beste puntu batzuk be aitatu geinkez. Ez bakarrik mikrotxipak, ordenagailu baten elementuen artean be gauza arriskutsuak topau geinkez. Berbarako, mikrotxipak hartzen dituan tarjetea. Hau berau berilio, kadmio edo merkurioz dago eginda. Produktu honeek oso kutsatzaileak dira. Berilioa, berbarako, gizakiaren minbiziaren sortzaile moduan dago sailkatuta.
Pantailak egiteko behar diran produktuen artean barioa, fosforoa eta kromoa be badagoz (danak oso kaltegarriak osasunerako), CPUan dagoan kromoa eta zelan ez, ordenagailuaren leku guztietan dagoan plastikoa eta honen ondorengoak be ez dira bape onak.
Orduan arazoa bikotxa da. Alde batetik, ordenagailuak egiteko erabilten diran produktu kutsatzaileak dagoz eta, bestetik, sarritan lehenengo puntua baino garrantzitsuagoa dan kontu bat: gure tramankulua zahartuta dagoanean edo beste barri bat erosten dogunean, zer egiten dogu zaharragaz? Onena garbigune batera eroatea da, bertan horretarako apropos preparautako enpresetan ahal diran produktuak birziklau egingo dabezaelako. Halan da guztiz be, estadistikek esaten dabenez, ordenagailuen % 11 bakarrik birzikletan da eta beste guztiagaz, zer? Jakina, zabortegietan amaitzen dabe eta hurrengo pausua erretea izaten da, gas toxikoak sortuz eta ordenagailuaren elementu kimikoak azpiko uretara botaz. Hor dator gizakion osasunerako kaltea.
Arazo honetan arlo desbardinak dagoz, bizi garan herrialdearen arabera. Mundu aurreratuan bizi bagara (eta suerte hori badaukagu), hondakinak sarritan hirugarren munduko herrialde pobreetara eroango dabez. Hori dala ta, herrialde pobreetako biztanleen osasuna arrisku larrian dago gure hondakin teknologikoengaitik. Milaka tona hondakin botaten doguz egunero Txina, Pakistan eta Indiako lurraldeetan berbarako. Herrialde horreetan milaka persona “bizi” da birziklau leitekezan hondakin teknologikoei esker, euren osasunaren kalterako.
Itsasontziz eroandako hondakin-meta honeek Pakistango Karatxi herriko zabortegietan pilatzen dira, baita Txinako Guandong probintziako Guiyu herrian be. Txinako herri honetan berbarako, hondakin teknologikoak dirala ta ura kutsatuta dago eta 30 kilometroan ezin da edan.
Barriro estadistikek esaten deusken legez, berbarako Estadu Batuetako Kalifornia estaduan egunero ia 6.000 ordenagailu baztertzen dira eta honeei telebista eta beste elementu teknologikoak be gehitu behar deutsaguz.
Argi dago arazo honen urtenbidea birzikletea dala. Halan da be, ideia bitxi batzuk be topau geinkez. Honako hau, Suediatik jatorku. Herrialde honetan SWEDX enpreseak (http://www.swedx.se) ordenagailuak egiten dauz. Enpresa honek egiten dauzan produktuak plastikozkoak izan beharrean egurrezkoak dira eta hor dagoz salgai bai pantaila, bai sagu eta baita egurrezko tekladuak be. Iparraldeko herrialdeetan hain garatua dagoen diseinu teknikak erabiliz euren produktuak plazaratu dabez baina aurrerapen teknologikoak ahaztu barik.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Aspaldiko kontua da baina azken ikerketek argi eta garbi erakusten deuskue teknologia barrietan buru-belarri sartuta egoteak sarritan arazo ekologikoak ahaztea dakarrela. Bai teknologia barri honeei lotuta dagozan produktuak sortzeko gastetan doguzan errekursoak eta baita produktu honeekaz sortzen diran hondakinek be kalte handiak ekarri leikiez etorkizunean.
Zientziaren ganeko “Science” aldizkari ospetsuak (http://www.scienceonline.com) argitaratu barri dauz azken ikerketen emoitzak: EIBA erakundeak (The European Institute of Business Administration), Tokioko United Nations Unibersidadeak eta Estadu Batuetako Zientzia erakundeek ordenagailu normal baten mikrotxip bat egiteko prozesua aztertu dabe eta ataratako datuak arduratzeko modukoak dira.
Edozein mikrotxip egiteko 32 litro ur, petroliotik ataratako 1,6 kilo erregai, 700 gramo karbono eta beste produktu kimiko batzuen 72 gramo behar dira. Eta ez hau bakarrik. Beharrezkoak diran produktuak oso kutsatzaileak izan ezkero, material honeen eta mikrotxip baten arteko desbardintasuna oso altua da, izan be, 1:630koa bihurtzen da proportzinoa. Kontutan hartu txip bakotxak bi gramuko pisua baino ez duakala. Kotxeakaz konparetan badogu, kotxeen proportzinoa 1:2koa da. Honek zer esan gura dau? Ba elementu kutsatzaile asko erabilten dogula elementu txiki bat egiteko.