Sarean  III. urtea // 55. zenbakia

Microsoft-en hurrengo sistema operatibo barria: Longhorn


Dana dalakoan, sistema operatibo barri hau (“Longhorn” izenagaz ezagutua dana) 2006rako prest egongo dala esan dabe Bill Gates-en enpresakoek. Sistema honek fitxategiak gordetako era barriak eskainiko deuskuz, grafiko barriak eta zelan ez segurtasun gehiago. Seguridadea izan da Microsoft enpresaren ardura nagusienetarikoa eta, horren harian,Microsoft XP bersinoak izan dauzan arazoak dirala eta, aurton be kaleratuko dabe beste bersino barriago bat: “Service Pack 2” batez be, seguridadearen arloan gehiago sakonduz.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Microsoft enpresak azaldu dauan legez, aurten agertuko da bere sistema operatibo barriaren lehengo bersioa (“alpha” bersinoa). Bersino hau plazaratu ondoren eta aztertua izan ondoren, data zehatzago bat ipiniko da behin betiko bersinoa kaleratzeko.

Atzeratu egin dira ze sistema barri hau lehenago plazaratzeko egozan. Microsofteko arduradunek, aurton “betha” bersino bat kalean egongo zala iragarri eben bere momentuan baina oraindino “alpha” bersinoa be kaleratu barik daukie.