Google-en korreo zerbitzu barria: Gmail
Gmail honek estadu mailan ez eze, europar eta amerikar konsumitzaile alkarteen kritikak be jaso ditu.
Gmail honen barria apirilaren 1ean zabaldu zan eta hasieran bromatzat hartu eben askok baina daborduko enpresako bozeramaleek baieztu egin dabe (apiralaren lehenengo eguna gure Inuzenteen Egunaren antzerakoa da Britainia Haundian eta Estadu Batuetan). Google-en broma honakoa izan da: ilargian Copernicus izeneko teknologia garapen zentru barria 2007garreneko urtean prest egongo dala (http://www.google.com/jobs/lunar_job.html)
Kontuak kontu, Internet-eko bilatzaileen artean burruka bizia dago ahalik eta internauta gehien erakarteko. Datuen arabera, gehien bisitetan diran atariak Yahoo! eta MSN dira 87,3 miloi eta 86,2 miloi bisitarigaz. Hirugarren postuan Microsoft-en helbidea da 64,2 miloi bisitakaz eta gero Google dator 60,8 miloi bisitarigaz. Baina gauza bat kontuan euki behar dogu, azken hiru urteetan Yahoo! eta MSN atariek daukien merkatu zatia ez da gauza haundirik aldatu eta honen aurrean Google-k eskaintzen dauan atariak gero eta bisitari gehiago daukazala (2001garren urtean baino sei bidez gehiago).
Hor dozue beraz, Google web gunea ez bakarrik bilatzaileen munduan ez bada korreo zerbitzaileen munduan be buru-belarri sartuta. Ganera, Google ataria beste puntu bategaitik be nahiko ospetsua da: bere logotipoaren aldaketeagaitik. Edozein ospakizun aprobetxetan dabe dabe euren logoa aldatzeko eta forma barriakaz internauten harridura eta miresmena lorttzeko. Orain arteko logoak ikusi gura izan ezkero, hona hemen helbidea: http://www.google.dirson.com/logos.php
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Orain arte Google (http://www.google.es) Internet-eko bilatzaileen artean kokatuko geunke eta egia esan, bilatzaile onenen artean, Euskal Herrian esate baterako gehien erabilten dan bilatzailea da hau berau. Baina Google-ekoek beste ideia eta asmo batzuk be badaukiez: azkenengoa “Gmail” dogu. Eta hau zer da? Beste korreo zerbitzu bat ?
Ba bai baina desbardintasun nabarmen bategaz: Yahoo! eta MSN Hotmail enpreseei aurre egiteko eskaintzen deuskuen korreo barria da eta enpresa honeekaz konparatuz, datuak gordeteko emoten deuskuen lekua askozaz be haundiagoa da. Gmail honek gigabyte-eko lekua emongo deusku gure korreoak eta datuak gordetako.... eta doban!! Konpetentziako enpresek emoten deuskuen lekua askozaz txikiagoa da eta leku gehiago gura izan ezkero, pagetea tokauko jaku.
Honezaz ganera, 10 Mb-eko mezuak jasoteko ahalmena (beste enpresek blokeau egiten deuskue gure lehiatila elektronikoa holako mezuak jasoten badoguz) eta mezuak antolatzeko eta euren artean bilaketak egiteko aproposak diran tresnak be eskaintzen deuskuez, Google atariaren esperientzia erabiliz. Gmail honek gure mezuak antolatuko deuskuz, mezuaren gaia kontuan hartuta. Google bilatzailearen filosofia jarraituz, korreo zerbitzu honek ez deusku ez “banner” ezta “pop-ups” eta holakorik erakutsiko (internauta guztien amesa).
Baina honek be ba daukaz bere alde ilunak, alde ilun bi batez be. Lehenengo puntu bategaz hasita, Gmail Espainiako LOPD (Datuen Babeserako Lege Organikoa) Legearen kontra egongo litzateke. Arrazoia? Lehentxuago Gmail-en ez dala bannerrik egongo esan dogu eta hau ez da guztiz egia: Gmail-en publizidadea egon egongo da baina iragarkiak personalizatuak eukiko doguz. Gmail honen elementu batzuei esker, gure mezuak era automatikoan “irakurriko” ditu sistemeak eta mezuotan agertzen diren berbakaz lotuta dagozan iragarkiak ikusiko doguz. Hau da, gure mezuan “bidaia” berbea eukiten badogu, berba horreri jogokozan iragarkiak ikusiko doguz eta bilatzen dan berbea “ordenagailu” bada, horreri jagokozan loturak eta iragarkiak izango dira ikusgai. Eta LOPD lege honek argi esaten dauan legez, korreoko mezuak inoiz be ezin dira irakurri guztiz pribatuak diralako. Google-k prozesu automatikoa dala diƱo eta ez dagoala inongo gizakirik korreoko mezuak irakurten edo kontroletan. Baina LOPD horren arabera, erabiltzaileok gure datuak iragarkietarako ez erabilteko eskubidea daukagu.
Bigarren akatsa: nahiz eta gure korreoak borrau (guk geuk egin dogulako), Gmail honek kopiak gordetan dauz eta hau LSSI-ren kontra doa (Informazinoaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen ganeko Legea). Lege honek egindako konekzinoen ganeko datuak gordetako baimena emoten deutsie enpresei baina hamabi hilabetetan baino ezin izango dabez euki gordeta.