EKA-k iruzurra atzemon dau Interneterako konexinoetan
Ordenadoreen konfigurazinoan erabiltzailea konturatu barik egiten diran aldaketok eragin zuzena daukie fakturetan
Iruzur modu barri honen aurrean, EKA-OCUV Erakundeak ondoko konsejuak ezagurazo ditu:
- Nazioarteko deiak ez badoguz erabilten, operatzaileari deitu eta gure telefonotik holako deiak egiteko aukerea indarrik barik itxi dagiala eskatu.
- Nazinoarteko deiak erabili ezkero, (familiakoak daukaguzalako kanpoan, lanerako behar dogulako...), aldaketarik onartzen ez dauan birusen kontrako euskarria instalau gure ordenadorean.
- Nazinoarteko deien diru kopurua fakturan zelakoa dan ikustea errez-erreza da (00 zenbakiakaz hasten dira).
- Interneteko orrialde ezezagunetan eta publizidadeko iragarkietan, 'onartu', 'aurrrera' eta antzekoak agiri diran ikono edo laukirik ez sakatu.
- Orrialde ezagunak izan arren eta lehenago be horreetan ibilitakoak izan arren, ez larregi fiau eta zuhur jokatu.
- Interneten sartukeran zein zenbaki marketan dan ikusi.
- Nabegatzailearen oharrei jaramon egin eta edozein programen oharrak goitik behera irakurri.
- Modemeko altaboza aktibo euki, hau da, entzuteko moduan, era horretara, Interneten sartukeran zenbaki barria marketan dauan igarriko dogulako.
Informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa Elkarteko helbidea:
Bizkaie!
EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak Sarean iruzurra egiteko beste modu baten barri emon dau egunotan: ohiko konexinoko deiak satelitearen bidezko deietara pasetea, hau da, nazinoarteko zenbakietara.
Iruzurgileek Interneteko orrialdeetan asko ugaldu diran publizidadeko iragarkiak erabilten dabez erabiltzaile gizajoen konexinoak aldatzeko. Iragarki eta, kasu batzuetan, orrialde horreetan klik egitea nahikoa izaten da gure ordenagailuaren konexinoa aldatzeko; jakina, informazio hori gordeta geratzen da eta erabiltzaileak, ez dau ezer igarriko; hori bai, hilaren amaieran sekulakoa izan daiteke ezustekoa fakturea jasoten dogunean. EKAk jakinarazo dauanez, mila eurotik gorako fakturak be aurkeztu dabez erabiltzaile batzuk.
Ganera, nazinoarteko deiak erreguletan dituan araudiak ez dau onartzen fakturea zatika pagetea (pagetako modu hori onartuta dago, ostera, zenbaki gehigarriakaz) eta, jakina, telefono zerbitzu barik geratu gura ez badogu, faktura osoa pagau behar da derrigor.