Sarean  III. urtea // 53. zenbakia

Aste Santuko prozesinoak


Sistema hau nahiko zahartuta egon da antza eta batzutan akatsak be sortzen izan dira; kontuak kontu, Esperantzako Kristoaren Kofradia teknologia barrietan ikertzaileak diran erakundeakaz hartu-emonetan jarri dira arazoa konpontzeko asmoagaz: “Instituto Andaluz de Automática Avanzada y Robótica” enpresako ingeniari talde bat arduratu da horretaz eta euren beharraren emoitzea ondokoa izan da: Kristoaren besoa errobotizau egin dabe eta horregaz lortu dabe emoten dauan bedeinkapena askoz be naturalagoa izatea. Beso errobotizau hau kontroletan daben elementu guztiek ia hamar kilo pisetan dabe (zaharra baino askoz be arinagoa), bedeinkapena benetakoa dala emoten dau eta ez dau akatsik egiten, oraingoz...

Sistema barria arrakastatsua izan ei da eta beste kofradia batzuk be sistema honetan interesauta dagozala zabaldu da. Gora teknologia!

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Aste Santua prozesinoen sasoia da. Dan-danak interesgarriak dira baina batez be Andaluzia partean egoten diranak daukie ospe handiena. Egunotan handik ibili bazarie ondo baino hobeto jakingo dozue.

Nahiz eta ospetsuenak Sevillakoak izan (batzuen ustetan) edozein lekutan benetan bitxiak be topauko doguz. Horreen artean Malaga urian egiten dana dago. Eta ze berezitasun dauka honek ba? Handik ibili zarienok jakingo dozue: Esperantzako Kristoaren irudiaz berba egiten gabilz hamen. Irudi edo “paso” honen apartekotasuna hauxe da: Kristoaren besoa mobidu egiten da bedeinkapena emonaz. Eskuaren mobimentua nahiko astunak diran elementuakaz egiten da, ez dago truko magikorik: kadmio bateria batzuk, argi-indar koadro haundi bat eta motor bat..., horreekaz presino hidraulikoa sortzen da eta irudiaren eskua gora eta behera erabiliko dau bateren batek.