Sarean  III. urtea // 54. zenbakia

Hiztegia.net, hiztegi danak klik batean


Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diran beste batzuetarako bideak jasoten ditu guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...; klik bakarra egin beharko dogu hemetik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzen ganeko hiztegi eta glosarioetara ailegetako. Klik bakarra eta, ganera, batetik bestera errez pasau ahal izango gara. Euskarazko hiztegiez gan, oso erabilgarriak diran Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak be dagoz gunean.

Corpusak be badauka bere txokoa eta laburdura eta akronimoaekaz osotutako hiztegiez gan, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dau hiztegia.net-ek.

Azkar eta errez topau ahal izango doguz berbak hemetik aurrera.

Bizkaie!

Hiztegi danak webgune baten. Helbidea ondokoa da: http://www.hiztegia.net. Sarean dagozan hiztegietarako bideak batu dauz ARTEZ Euskara Zerbitzuak gune honetan, hizkuntzeagaz lan egiten dabenentzako eta euskaldun danantzako web erabilgarria izateko asmoz.

Sarean dagozan hiztegi eta interneteko baliabide asko batuta dagoz, helburu argi eta praktiko bategaz: konsulta gune bakarra erabiltea.