Sarean  III. urtea // 57. zenbakia

“Sasser” birusa


Maiatzaren batean hasi eban bere “zeregina” eta hortik aurrera mundu osoko miloika ordenagailu kutsatu dauz. Internet sareko serbitzaileek daukien seguridade zuloak aprobetxatuz (serbidore gehienak Windows sistema operatiboa erabilten dabe) mundu osora zabaldu da eta adituen ustetan “Blaster” birusaren zabalkuntzearen parera heldu da. Dana dalakoan, Microsoft enpreseak baeukan bere sistemen zuloen barri eta horretarako preparauita eukazan “partxeak” eta seguridade sistemak. Kontuak kontu, erabiltzaile askok ez dabez partxe horrek euren ordenagailuetara deskargau eta euren seguridade sistemak (antibirusak) barriztau.

Lehen bersinoa astiro-astiro zabaldu zan baina hurrengo bersinoakaz prozesu hau guztiz arindu zan: milaka ordenagailu dabilz ondorioak sufriduten.

Microsoft enpreseak badauka holako momentuetarako fondo bat: bost miloi dolarreko fondoa da eta diru honegaz 250.000 dolarreko ordainsaria eskaintzen dau (pelikuletan legez) birusaren egilea nor dan esaten daunarentzat. Adituen ustetan, birus honek eta antzerako batzuk be, antza Errusiako programatzaile talde baten “tailerretik” urten dau, “Skynet Antivirus Team” izeneko horretatik. Antza danez, talde hau “Netsky” birusaren egilea be badala uste da.

Halan da be, oraingoan adituek ez dabe asmau, izan be, Alemaniako 18 urteko ikasle batek autortu barri dau, poliziak atxilotu dauanean, bera dala birusaren ‘aita’. Holan ba, paradojikoa emoten dauan arren, ordainsaria mutilak berak hartu beharko leuke.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Birusen munduak ez dauka ez akabuerarik. Egunotako azkenengoa “Sasser” izenekoa da, hau eta bere bersinoak Sasser.B , Sasser.C eta Sasser.D

Birus honek Microsoft Windows 2000, Windows Server 2003 eta Windows XP sistemek daukien akats bat aprobetxau eta artxiboak borrau ez baina ordenagailua behin eta barriro amatau eta biztuten deusku denporea alperrik galtzea eraginez. Esandako moduan, disko gogorrean gordeta daukagun informazinoa ez da galtzen baina behin eta barriro ordenagailua amatetea kantzagarria egiten da.