Sarean  III. urtea // 57. zenbakia

Teknologia eta ekologia


Honen aurrean, Suediako enpresa baten barri plazaratzen genduan, egurrezko teklauak, pantailak eta saguak egiten dauazan enpresa bat. Ez dakigu enpresa hau eredutzat hartu daben ala ez, baina Fujitsu japoniar enpresa erraldoiak honako barri hau dakarsku: muduko lehen ordenagailu biodegradagarria merkaturatu dabe, ordenagailu arruntetako plastikozko karkasa kendu eta zugatx-erretxinez egindako batez ordezkatuz. Ganera karkasa barri hau egiteko % 40ko energia aurreztea lortu dabe.

Fujitsu multinazionalak baten baino gehiagotan egin dauz holako zugatx-erretxinazko produktuak lortzeko saio batzuk, batez be ordenagailu eroangarrietan, baina saio honeetan erabilten ziran elementu batzuk errez erretan ziran. Saio honeen ostean garatu dan teknologiari esker, karkasa biodegradarria lortu dabe: erreten bada be, material honeek ez dabe gas kutsagarririk ezta beste produktu kimikor arriskutsurik botaten.

Beste enpresa japoniar batek be ingurumena kontuan hartutako teknologia barria garatu dau, izan be, Sony multinazionalak paperezko (% 51a papera da) disko optikoak garatu dauz. Disko honeek 25 GigaByte-ko kapazidadea eskaintzen dabe (gogoratu daigun merkatuan erosi geinken edozein CDk 750 Mb-eko kapazidadea duakala eta 1000 Mb = 1 Gb dala). Produktu barri honek bi alde daukaz: batetik, paperez eginda dago eta beste aldetik beharrezkoa ez danean artaziak hartu, ebagi eta amaitu da dana, hau da, seguridade aldetik be bere arlotxoa jorratzen dau.

Gotzon Plaza,
informatikoa.

Aldizkariko aurreko zenbaki baten aitatzen genduan legez, teknologia barriak eragin nahiko gogorra dauka ingurumenean. Datuak aztertuz, ordenagailu zaharretatik % 11a baino ez da birzikletan, beste danak zuzenean zabortegietara botaten doguz eta honeek epe ez hain luzean bere eraginak daukaz ekologian: ordenagailuak egiteko beharrezkoak diran elementu kimikoak (boroa, kadmioa eta holakoak) ez dira bape onak ez lurraren osasunerako ezta gizakion osasunerako edo beste edozein bizitza muetaren osasunerako be.