Sarean  III. urtea // 49. zenbakia

Norena da “Sagarra” (apple)?

Azken urteotan, Apple Computers enpreseak bere iPod musika digitala entzuteko tramankulua plazaratu dau eta honegaz batera, iTunes musika denda birtuala (denda honetan, lau hilabetetan, 10 miloi abesti “saldu” dira eta abesti bakotxa dolar baten truke). Gauzak holan, diskografikako abokatuak barriro dagoz prest epaitegietara joateko: euren esanetan, informatika enpreseak ez deutso salaketeari jaramonik egin eta hori dala eta barriro doaz epaitegietara. Batek jakin zelan amaituko dan kontua!

Gotzon Plaza

Inglaterrako epaitegietan, Sagarraren atzetik dabiz guztiak, alde batetik “Apple Computers” eta, beste aldetik, The Beatles taldearen diskografikea, “Apple Corps.”

Aspaldiko kontua da hau: Apple Computers enpresa informatikoa sortu zanean, The Beatles-en diskografikako abokatuek salatu egin eben izen bardina erabilten ebelako. Eta epaitegiek arrazoia emon eutsien abokatuoi. Epaiketa horren ondorioz eta sinatutako akordioaren arabera, diskografikeak Apple Computers enpreseari izena erabilten itxi eutson baina baldintza bategaz: Apple Computers ez izatea inoiz musikeagaz lotutako enpresea.

Urteak joan urteak etorri, ordenagailuak musikea entzuteko be erabilten doguz gaur egun. Hara hemen beste eztabaida bat eta barriro epaitegietara. Azkenean, 1991n akordioa lortu eben eta izena nork eta noiz erabili eikean izenpetu eben.

Abokatuen arteko eztabaida horreetan, diskografikeak informatika konpainiari gitxi gorabehera 50 miloi dolar kendu deutsozala kalkuletan da.