e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (II)

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Gaur egun kriptografietako erabilten diran sistemak ondokoak dira: a) Izkutuko gako edo klabe batez osotuak. Sistema simetriko legez be ezagutzen dira. 1970 hamarkadako azken urteotan sortu ziran. Erabiltzaile batek gako pribatua atxikitzen deutso bere mezuari, irakurtezina izan daiten, holan mezuak era seguruan bialtzeko. Bigarren horrek gako pribatu berbera atxikitzen deutso jasotako mezua irakurri ahal izateko. b) Sistema asimetrikoak. Gaur eguneko sistemak honexek dira. Hemen erabilten diran gakoak bi dira, bata gako pribatua eta bestea gako publikoa eta bien artean holako ...

Aurtongo BUBER Sariak: Zorionak Bizkaie!

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Aurtongo edizioan honexek izan dira irabazleak: - Urteko web orririk onena: Athletic-en zaletuen orrialdea da (www.aupaathletic.com) - Kirol arloko web onena: Athletic Club Taldearena (www.athletic-club.es). - Erakunde web gunerik onena: Euskadi.net (www.euskadi.net). - Enpresa munduko web onena: Akelarre Jatetxea (www.akelarre.net). - Ataririk onena: Bakioko Udalekoa (www.bakio.org). - Web kulturalik onena: (www.dantzan.com). - Web personalik onena: (www.divulcat.com). - Komunikabiderik onenea: EuskoNews (www.euskonews.com). - Euskerea Internet-en zabaltzen gehien lagundu dauen web gunea: Bizkaie!, Bizkaierazko ...

Teknologia hiztegia prest daukagu Interneten

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Sarritan eta arrazoi askogaitik (ohitura faltea, zailtasuna edota nobedadea dalako be) euskeraz idazten dogunean, gai teknologikoen ganean edo gizarte teknologizatu honen ganean, zailtasunak edota zalantzak be eukiten doguz: zelan esango ete dogu hau, edo zelan azaldu beharko ete dogu beste hau. Oraintsu, Euskaltzaindiak bere gomendioa emon dau “@” ikur hain famatu eta erabili horri “a bildua” izendatzeko euskal berbea erabiliz. Jakin badakigu teknologia mundu honetan termino eta elementu gehienek ingeles jatorria daukiena eta euskeratzeko orduan sarritan ez dogu topetan berbarik egokiena ...

http://www.kondaira.com

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
http://kondaira.com aldizkari elektronikoan historia gaien ganeko artikuluez ganera, historiaren irakaskuntzan erabilteko moduko testu, mapa eta bestelakoak topauko ditu erabiltzaileak. Horrezaz ganera, hartu-emonetarako zein gai desbardinen ganeko eztabaidak bideratzeko gune berezia dauka aldizkariak. Aldizkari hau edozeinentzat izan daiteke interesgarria baina gehienbat historiako maisu, ikertzaile, ikasle zein historialari eta hiztoriazaleei zuzenduta dago. Azken buruan, gogoratu www.kondaira.com aldizkaria UEUko Historia Sailak sortu dauela Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzinoari esker. Bizkaie!

http://www.barriketan.com

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
Euskerea bera, euskerearen sustapena eta euskal kulturea zabaltzea dira helburuetako batzuk. Bizkaie!

e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (I)

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
Arlo batzuk aktibo dagoz, baita Bizkaiko Foru Administrazinoan be. Lurralde honetan, zerga aitorpenak egiteko orduan, badagoz Internet-en bidez aurkezten diran hainbat zerga: Errentakoa, BEZ eta Soziedade Zergea. Aldundiak Internet-en jarri dauzen programak doban deskargau eta aitorpena osotu eta bialdu egin geinke errez-errez Ogasuneko “bulego birtualera”. Kontuak kontu, era horretako operazino edo gestinoak egiteko gitxieneko seguridadea behar dogu, besteak beste, norberaren nortasuna gordetako; bapestekotasuna eta datuon osotasuna (datuak ez dirala inondik inora be aldatuak izan) ziurtatzen deuskuezan sistemak beharrezkoak dira. Firma ...

Frantses erromantizismoaren aurpegi barria

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   sarean
Zelakoa da bikotea topetako sistemea? Lehenengo egitekoa web gunean altea emotea da. Hortik aurrera gure nortasun fitxea beteko dogu: gure personalidadea, gustetan jakuzan gauzak eta gura izan ezkero, gure argazkia edota bideroren bat orrialdean ipinteko aukerea be badago. Horreek datuok gure perfila osotzen dabe eta bakotxari kode bat emoten jako. Aurrerantzean, Meetic horren datutegiak aztertu geinkez eta behar besteko bueltak emon gure bikotea topau arte. Bilaketea errezteko “Meetic Coctail” programea erabili geinke: holan, geugaz bat datozen personalidadeko lagunak arin eta ...

EAEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 52 Interneten dagoz

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
Bestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko erosketak gero eta gehiago dirala. Erosketa horreetan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen deutsezan prezio eta ezaugarrien inguruko informazinoa jasoten dabe sarearen bidez erabagia geroago hartzeko. Azken buruan, merkataritza elektronikoak espero zan hazkunderik izan ez dauen arren, Internetek alor horretan daukan garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dabena baino askozaz handiagoa da. Bizkaie!

Sarean seguru ete gabilz?

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
Proiektua Europa osoan aplikatuko dabe eta horri esker, Sareko iruzurrak topau eta iruzurgileak zigortzeko frogak lortuko dira. Administratzaile informatikoek eta ikertzaileek Sarean delituren bat egin dabenen datuak (mezu elektronikoak edota fitxategiak) topau, jaso eta poliziaren esku jarriko dabez. Bizkaie!

Finantza-iraultza: Google bilatzailea burtsan

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
PageRank (bilaketarako teknologia) Sistema honek web orrialde bakotxaren garrantzia neurtzen dau, ezelako preferentzia barik (orain pare bat urte eskandalu handia sortu zan enpresek bilatzaile batzuei beren web orrialdeak lehenengo postuetan erakusteagaitik pagetan eutsiezan dirutzengaitik). Zelan egin leiteke holako prozesu objetiboa?, kontua da ze orrialde bakotxari boto batzuk emoten jakozana eta orrialdeok botu kopuru horren arabera sailkatzen dirana. Orduan, orrialde batek beste orrialde batera lotura eskaintzen badau, bigarren hori konfidantzazkotzat hartu eta boto bat emoten jako. Bigarren orrialde horren boto kopurua ...

Kopia piratak gero eta karuago

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   sarean
Zergak nori egiten deutso mesede? Internauten Alkarteko arduradunek euren kalkuluak egin dabez: zerga hau dala eta SGAE erakundeak pirateoak dakartzan galerak arintzeaz ganera, ia-ia bost miloi euroko etekina eukiko dau 2004. urtean. Datorren urtean, 54 miloi euroko etekina atarako dau aitatutako alkarteak CD eta DVD diskoen ganeko zergeari esker. Diru kopuru horretatik, 33 miloi audioko eskubideak dira eta 21 miloi bideoko eskubideak. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Ekialde Urruneko herrialdeak soft propio baten atzetik dabilz

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   sarean
Microsoft Etxearen erasoa Microsoft Enpresak bere txat foroak zarratuko ditu SPAM eta gai pornografikoak zabaltzea ebitetako. Geoff Sutton, Europarako Microsoft-eko gerentearen esanetan, 'txat libre eta moderazino bakoa ez da bape segurua'. Kontua da ze, urriaren 14tik aurrera, Microsoft-ek MSN txat zerbitzuak indarrik barik itxiko dituala Europan, Ekialde Erdian, Afrikan, Asian eta Amerika Latinoan. Microsoft Etxearen eretxiz, txat foro horreek SPAM edo zabor mezuak eta gai pornografikoak zabaltzen dabezanen babesleku bihurtu dira eta hori ezin da ezelan be onartu. Kontuak kontu ...

Euskerearen erabilerea Interneten

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   sarean
Zein izan da ikerketarako metodologia? Gehienbat, AllTheWeb bilatzailearen datuak aztertu izan dira (www.alltheweb.com). Oro har, hizkuntza bakotxeko zenbat web orrialde bideratzen diran aztertu da, baina badagoz egon salbuespen garrantzitsu batzuk. Berbarako, lehenengo eta behin zenbat orrialde dagozan kontuan euki behar dogu: Google (www.google.com) bilatzailearen ustetan, 9.000 – 12.000 milioi orrialde dagoz sarean. Orrialde horreetatik, Google-k 3.000 miloi bideratzen ditu eta AllTheWeb bilatzaileak ia-ia 2.100 milioi. Halan da be, sarritan orrialde ugari errepikauta dagoz ...

Grafologia Interneten

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   sarean
Iberia eta Internet Gaur egun beharra topetea ez da bape erreza. Egunkarietan argitaratzen diran iragarkiak aztertzea bideetariko bat izan daiteke; geroago, enpresetara curriculumak bialdu geinkez, kopiak eta kopiak atara, gutunazaletan sartu eta postaz bialdu. Zeregin horretan dabilz asko eta asko. Gai honetan be, Internetek aldaketa sakonak eragin ditu: berbarako, hemetik aurrera, Iberia enpresara curriculuma bialdu gura izan ezkero, derrigorra izango da Internet erabiltea; izan be, postaz jasotako curriculumak baztertu egingo dabez. Gauzak holan, www.iberia.com helbidean irakurri daitekez lan ...

Desleialtasun kontuak Interneten

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   sarean
Gaiagaz lotutako webgune interesgarriak www.chatcheaters.com Orrialdaren sortzaileak, Kalifornian bizi dan John LaSage jn.ak ondo sufridu ebazan bere bizitzan e-desleialtasunaren ondorioak: emazteak alaba biak hartu eta senarrari agur esan eutson Internet bidez ezagututako Zelanda Barriko gizon bategaz joateko. Sufritutakoak sufrituta, orrialde honetan aholkuak eskaintzen dira, antzeko beste historia batzuk irakurteko aukerea be emoten jaku eta programa informatiko berezien barri emoten da. Programa horreekaz detektibe elektronikoaren lana egiteko moduan egongo garelakoan. Berbarako, “SpyAgent” programea salgai dago 44 eurotan, gitxi-gora ...

AEBetako Las Vegas urian hackerren batzarra antolatu dabe

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   sarean
Getxoko kirol portua prest dago Internet-en nabigatzeko Getxoko portutik paseoan goazela nabegetako aukerea be badago egon. Ez bakarrik han dagozan belaontzi, batel, txalupa edo antzerakoekaz baizik eta ordenagailuen bidez Internet-en nabegetako aukerea dago dagoeneko. Nabegazinoa kable bakoa izango da wireless teknologia erabiliz. Estadu mailan, hirugarren aldiz preparau izan da holako teknologia kirol portu batean eta Euskal Herri mailan lehenengo aldiz. Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, Getxoko kirol portuan Wiside enpresak proiektua aurrera atara dau eta lehenengo urte honetan, konesinoa doanekoa izango da ...

Eguraldiaren harian

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   sarean
Eskaintzen diran bestelako zerbitzuak honexek dira: - Hemeroteka zerbitzua. Klimatologiari buruzko datuak azken urteotakoak dira baina antxikako egunkari zaharretan be baegozan eguraldiari buruzko artikuluak edo komentarioak. Honexek bildu, aztertu, katalogau eta internauten eskuragai ipintea zerbitzu honen helburua da. Hau dala eta, esate baterako, 1861eko otsailaren bostekoa da agertzen dan lehenengo barria. - Klimatologiari buruzko datuak: Euskal Herriko klimatologiaren azterketea, honen barruan klimearen araberako lurraldeen sailkapena, osogai klimatikoen azterketea (prezipitazinoak, lainoak, tenperaturak, haizea) eta urtaro eta lurraldeen azalpenak dagoza. Bestalde, azken urteotako datu ...

Internauten seguridadea ( II )

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   sarean
Internauten Elkarteak honako arazoen barri izan dau: Web orrialde pornografikoetara sartzerakoan askotan kreditu txartela ez dala behar (doban dala) esaten da baina konekzino programea deskargau ondoren, gure ordenagailua 906 aurre-zenbakia dauen telefono zenbaki batera konektetan deuskue modemaren bitartez. Aurrizki horregaz hasten diran zenbakiak askozaz be karuagoak dirana jakina da eta horren barri izan ez arren, hileko telefono fakturan ikusiko dogu duda barik. Beste kontu bat: programa horreek batzuetan gure ordenagailuaren egituraketea aldatuko deuskue eta Internet-era konektetan garenean, beti 906 zenbaki ...

1.- Oztopoak Tailandiako jokalarientzat

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   sarean
3.- AEBetako gobernuko kideen ganeko informazino pertsonala internauten esku Azken denporaldi honetan, AEBetako gobernuaren ekinbidez, bertako polizia agentzia eta taldeak gero eta informazino gehiago batzen dabiz. Horren ondorioz, gero eta jente gehiago arduratuta dago informazino batuketa horretan intimidadearen kontrako kontuak jasoko diralakoan. Gobernuak TIA proiektua garatu dau eta hau ez da ez Mortadelo eta Filemonen agentzia ospetsua. “Total Information Awareness” (Adi egoteko Informazino Orokorra) proiektu honetan bertako herritar guztien informazinoak lortu gura dira: itxura fisikoa, egoera ekonomikoa, familiarena, zelako bidaiak ...

Internauten seguridadea (I)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
Victor Domingo, Internauten Elkarteko presidentearen esanetan, “Internet sarean seguridadea posible da eta konfidantza arazoa da”. Esaldi hau ardatz moduan hartuta, Laugarren Kanpaina preparau dabe eta bertan Sarean nabegetan dogunon artean konfidantzea sendotzeko edo, produktu barri batzuen ganeko informazinoa emoten jaku. Internautak berak seguridade neurri batzuk hartu behar ditu bere nabegazinoa segurua izan daiten eta, era horretara, etorri litxakiozan arazoak neurri batean baztertuteko. Victor Domingoren berbetan, etxetik urtetan dogunean atea zarratzen dogun moduan, holan jokatu beharko geunke Inteneten be. Kanpaina honetan ...