EAEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 52 Interneten dagoz
EAEko 7.500 enpresek merkataritza elektronikoko jarduerak egin ebezan 2002an, euren erosketen % 11,4 eta salmenten % 16,1
Bestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko erosketak gero eta gehiago dirala. Erosketa horreetan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen deutsezan prezio eta ezaugarrien inguruko informazinoa jasoten dabe sarearen bidez erabagia geroago hartzeko. Azken buruan, merkataritza elektronikoak espero zan hazkunderik izan ez dauen arren, Internetek alor horretan daukan garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dabena baino askozaz handiagoa da.
Bizkaie!
Informazinoaren gizarteari buruz, Eustat, Euskal Estadistika Erakundeak enpresetan eginiko inkesta baten arabera, konfirmau egin da Interneten presentzia daben enpresen ehunekoaren etenik bako igoerea. 2003an, Interneten presentzia daben 10 langile edo gehiagoko enpresak, igazko % 41etik oraingo % 52ra pasau dira. Bestalde, 10 langiletik beherako enpresen (gehienak autonomoak) datuak kontuan hartuta, portzentaia % 15era doa, baina halan da be, igazko mailaren aldean, ehuneko bost puntu irabazi dira. Datu horreetan ikusten da web orriak sortzeko prozesua barria dala: azken urtean, lau orritik ia bat sortu zan (% 23) eta azken bost urteotan ehuneko 85 baino gehiago.
Interneten erabilerak hazkunde handia izan dau azken urteotan (batez be web orrietara sartzeko eta posta elektronikoa erabilteko), baina halan da be, merkataritza elektronikoa ez da horrenbeste hazi eta gaur egun, transakzinoak eta merkataritza elektronikoa egiten daben enpresen kopurua ez dira espero ziran zifretara heltzen. Dana dala, azken urtean % 1,4 puntuko hazkundea izan da merkataritza elektronikoa erabilten daben enpresen artean. 2001ean, enpresen ehuneko 3'1ek erabilten eben jarduera modu hori: % 2,7k erosketak egiteko eta % 0,4k salmentak egiteko. 2002an, barriz, Internet bidez eragiketak egiten ebezan establezimenduak ehuneko 4,4 ziran: % 3,6k erosketak egiten ebezan bide elektronikoen bidez eta % 1,3k salmentak. Informazinoa zehatzago aztertuta eta neurria kontuan hartuta, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen ehuneko 10 dira bide elektronikoetatik merkataritza-transakzinoak egiten dabezanak, igazko ehuneko 6,4ren aldean. Era berean, 2002an, % 8,3k egiten ebezan erosketak sarearen bidez eta % 2,8k salmentak, 2001eko ehuneko 5,1 eta ehuneko 1,8ren aldean.