Sarean  II. urtea // 39. zenbakia - 2003ko abenduak 1

http://www.kondaira.com

Erabilgarri dagoeneko historiaren ganeko aldizkari barria


http://kondaira.com aldizkari elektronikoan historia gaien ganeko artikuluez ganera, historiaren irakaskuntzan erabilteko moduko testu, mapa eta bestelakoak topauko ditu erabiltzaileak. Horrezaz ganera, hartu-emonetarako zein gai desbardinen ganeko eztabaidak bideratzeko gune berezia dauka aldizkariak.

Aldizkari hau edozeinentzat izan daiteke interesgarria baina gehienbat historiako maisu, ikertzaile, ikasle zein historialari eta hiztoriazaleei zuzenduta dago.

Azken buruan, gogoratu www.kondaira.com aldizkaria UEUko Historia Sailak sortu dauela Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzinoari esker.

Bizkaie!

Oso-osorik euskeraz dator Udako Euskal Unibersidadeko Historia Sailaren ekinbidea dan aldizkaria. Izenak berak argi erakusten dauenez, historiako gaiak jorratuko dabez Sarean eta euskeraz; zeregin horretan lehenengoak dira. Sei hilabetekaria izango da eta dobanekoa.

Orain arte euskeraz historia gaien ganeko aldizkaririk ez egoala eta, asmo nagusienen artean hutsunea betetea zan. Diseinuaren kalidadea eta edukien interesa be oso garrantzitsuak dira aldizkari honen ardurea dabenentzat. Kondaira.com aldizkari elektronikoaren helburuen artean, Sarean historia gaietan egoan hutsunea betetea, historialari euskaldunen arteko hartu-emonak abiarazotea eta lehendik indarrean dagozanak sendotzea, historiarako euskera normalizatua sortzea edota historiaren ganean euskeraz egin daitekezan lanak ahalik eta bizkorren eta modurik eragingarrienean zabaltzea dira nagusiak. Helburu horreek guztiak beteteko Sarea nahitaezko tresnea da.