Sarean  II. urtea // 39. zenbakia - 2003ko abenduak 1

http://www.barriketan.com

Elorrioko euskera alkartearen webgunea


Euskerea bera, euskerearen sustapena eta euskal kulturea zabaltzea dira helburuetako batzuk.

Bizkaie!

Zorionez webgune euskaldunak gero eta gehiago dira eta pozik hartu dogu Elorrioko Barriketan euskera alkartearen ahalegina. Herrian euskalgintzan dabiltzan ganerako talde eta alkarteen beharraren osogarri, barriketan.com webguneak be zeresan handia eukiko dau Sare erraldoian, besteak beste, bide eta aukera barriak jorratzeko eta munduan zehar euskerea zabaltzeko.