Sarean  II. urtea // 40. zenbakia - 2003ko abenduak 15

Aurtongo BUBER Sariak: Zorionak Bizkaie!

Aurtongo edizioan honexek izan dira irabazleak:

- Urteko web orririk onena: Athletic-en zaletuen orrialdea da (www.aupaathletic.com)
- Kirol arloko web onena: Athletic Club Taldearena (www.athletic-club.es).
- Erakunde web gunerik onena: Euskadi.net (www.euskadi.net).
- Enpresa munduko web onena: Akelarre Jatetxea (www.akelarre.net).
- Ataririk onena: Bakioko Udalekoa (www.bakio.org).
- Web kulturalik onena: (www.dantzan.com).
- Web personalik onena: (www.divulcat.com).
- Komunikabiderik onenea: EuskoNews (www.euskonews.com).
- Euskerea Internet-en zabaltzen gehien lagundu dauen web gunea: Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa (www.bizkaie.biz).

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Aurten laugarren edizinoa izan da eta irabazleen artean Bizkaie! Aldizkaria egotea benetan pozgarria izan da, besteak beste, bizkaiereak aparteko indarra hartu dauelako.

Euskal web guneen artean guztiz ezanguratsuak eta garrantzitsuak diran sari honeek Blas Pedro Uberuaga ingenieriaren omenez antolatu ebazan internet&euskadi elkarteak: Uberuaga jn.a Idaho-ra joandako artzain euskaldunen semea, 1994an lehenengo euskal web gunearen sortzailea dogu (http://www.buber.net ).

Sari honeetan euskal web gune guztiek parte hartu leikie eta Euskal Herrikoak ez eze, diasporako web orriak be onartzen dira, mamin nagusiak Euskal Herriagaz loturea badauka behintzat. Internautek euren botoak emoten dabez Buber-en orrialdean eta bigarren fasean epaile talde batek, gai bakotxeko bi onenak aukeratzen dabez. Azkenean, gai bakotxean irabazlea izendatuko da beste bozketa baten eta baita euskal web gunerik onena be.

Orrien kalidadea neurtukeran kontuan hartzen diran ezaugarriak honexek dira:

- Egindako ahalegina.
- Diseinuaren kalidadea.
- Egituraketea.
- Negozioaren edota zerbitzu publikoaren ikuspegia.
- Edukien aberastasuna.