e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (I)
Arlo batzuk aktibo dagoz, baita Bizkaiko Foru Administrazinoan be. Lurralde honetan, zerga aitorpenak egiteko orduan, badagoz Internet-en bidez aurkezten diran hainbat zerga: Errentakoa, BEZ eta Soziedade Zergea. Aldundiak Internet-en jarri dauzen programak doban deskargau eta aitorpena osotu eta bialdu egin geinke errez-errez Ogasuneko “bulego birtualera”.
Kontuak kontu, era horretako operazino edo gestinoak egiteko gitxieneko seguridadea behar dogu, besteak beste, norberaren nortasuna gordetako; bapestekotasuna eta datuon osotasuna (datuak ez dirala inondik inora be aldatuak izan) ziurtatzen deuskuezan sistemak beharrezkoak dira.
Firma elektronikoa edo izenpe elektronikoa nahiatezkoa izango da
Gure istorioan Eduardo Garai protagonistea eta Administrazino birtuala dagoz hartu-emonetan baina hirugarren atala be oso garrantzitsua da. Hirugarren atalak arbitro beharra egingo dau, hau da, kide bien hartu-emonak egiaztatuten dituan jokalaria izango da. Elementu honeri “Agintaritza Egiaztatzailea” esaten jako, ingelesez Certification Authority (CA) eta honek emondako ziurtagiriek bai Eduardo Garai-ren nortasuna eta Administrazinoaren nortasuna egiaztatzen dabe. Ziurtagiriok agiri digitalak dira eta mezu bat bialtzen danean (edo fitxategi edo datu multzo bat) mezu horrek ziurtagiri elektronikoa beharko dau; era horretara, argi eta garbi geratuko da nor izan dan mezu horren egilea. Betiko firmearen antzekoa izango da baina boligrafoa erabili beharrean firma elektronikoa erabiliko dogu.
Firma elektronikoa, formula matematiko batez lortuko dan ikur kate edo zerrenda bat izango da. Firma edo izenpe elektroniko horrek duda barik, egilearen nortasuna eta mezuaren osotasuna baieztauko deusku. Klabe pribatua gure ordenagailuan eukiko dogu eta hori Agintaritza Egiaztatzaileak emon deuskun ziurtagiri elektronikoaren barruan dago. Bestalde, “urrats digitala” sortuko dogu: mezu edo fitxategi baten kasuan, formula matematiko bat apliketan badeutsagu (HASH formula matematikoa esaten jako) testua edo mezua baino txikiagoa dan ikur zerrendea lortuko dogu.
Gure testuari HASH formulea ezarriz (ikur zerrendea sortu eta klabe pribatua emonaz) lortutako ikur kateari algoritmo matematikoa aplikau eta azkenean gure firma edo izenpe elektronikoa lortuko dogu.
Firma elektronikoaren harian, hiru kontu:
1.- Nortasuna egiaztaturik geratzen da: argi dago nor izan dan mezuaren bialtzailea.
2.- Datuen osotasuna: mezua ez dala aldatu eta ezin dala aldatu ziurtatzen deusku. Daturen bat aldatuten badogu, ikur digitala desbardina izango da eta horren ondorioz, izenpe digitala be desbardina izango da.
3.- Mezuok geuk bakarrik bialdu geinkezala ziurtatzen da, bsete inoren esku-hartzerik barik.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Eduardo Garai, garraio enpresa txiki bateko jaubeak, gaur burukomin handia dauka, izan be, Administrazino Publikoan, Ogasun eta Finantza Sailean zenbait gestino egin behar ditu: lehenengo bere BEZren aitorpena aurkeztu behar dau eta baita Soziedadeei buruzko aitorpena be. Bidebatez, pasa dan urteko errentako aitorpenaren kopia bat behar dau (etxean eukana galdu egin dauelako) umearentzako bekea eskatzeko eta Ogasun Publikoagaz zorrik ez daukala egiaztatzeko agiria be eskatuko dau. Soziedadeen ganeko zergea dala eta ez dala hiru-lau duda daukazanez, itaun batzuk egiteko be aprobetxauko dau osterea, ia dirutxu apurren bat aurreratzen dauen. Ganera, Udaleko Admnistrazinoari be errekurtsoa aurkeztu behar deutso ze kamioia txarto aparkatuta eikiteagaitik multea ipini deutsie.
Aurreko kasuko protagonistearen antzera, danok be sarritan egin behar izaten doguz era horretako gestinoak eta denpora asko alperrik galdu. Kontua da ze Eduardo honek bere etxetik bideratzen dauzela eskabide, itaun eta gai guztiak eta egunez zein gauez edota goizaldez. Gure morrioa Interneten sartu da, Administrazinoko orrialdeetara jo eta hartu-emon guztiak Sarea erabiliz egin ditu.
Sareari esker, Administrazinoa beti dago zabalik, ez dago ordutegi zehaztik, zerbitzua 7 x 24koa da: zazpi egun eta hogeitalau ordutan martxan, etenik barik. Horrezaz ganera, Administrazino elektroniko edo birtual horrek ez dauka deskantsurik ezta mugarik be, beti dago prest.
Aitatzen gagozana ez da fikzinoa, gaur eguneko errealidadea baino eta gero eta erabilera eremu gehiago izango dira laster.